Sopela Kosta Fest atzeratua

 

Euskadiko Kayak surf-eko 6.proba atzeratua izan da, irailaren 28 eta 29ra, baldintza hobeak izango direnaren esperoan, txapelketa jokatu ahal izateko.

Euskadiko Kayak Polo Txapelketa

Larunbatean, Astigarragako kiroldegian, Euskadiko Kayak Polo Txapelketa antolatu zen.

Donostia Kayak K.E. izan zen garailea, bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren Atlético San Sebastian.

Higinio Rivero Tokyon jokaturiko Olympic and Paralympic test eventen finalist

Hamahiru kirolari joan dira Españako selekzioarekin, Tokyon irailaren 12 eta 15 bitartean jokaturiko Olympic and Paralympic test eventean lehiatzera. Horien artean, HIginio Rivero (Barrika P.T.) izan da. KL2 eta VL2an lehiatu da, Va’an finalist izan delarik, zazpigarren amaituz proba.

Xanet Etxarri eta Unai Nabaskues Munduko kopako finalean

Seniorren taldeak, hilabete amaieran, Seu d’Urgell-en jokatuko den Munduko Txapelketarako prestaketa burutzen duen bitartean, kirolari gazteen talde txiki bat, Pragan jokaturiko Munduko kopako finalean aritu dira.

Xanet Etxarri (ATSS) K-1ean zein C-1ean aritu da emakumezkoetan eta ezin izan du finalerdietarako sailkatu, akats gehiegi gabeko lehiaketa erregularra burututa.

Unai Nabakues (ATSS) , finalerdietarako sailkatzear izan da, segundo batek baino gutxiagok eta postu bakar batek aldendu dute lortzetik, maila haundiko lehiaketa izanik.

Euskadiko Itsas-kayakeko proba Lekeition

Irailaren 22an Lekeition jokatuko da Euskadiko Itsas-kayakeko probako 7.proba, ibilbide berria estreinatuko duelarik.

Irteera Elantxobetik izango da eta helmuga Lekeitioko hondartzan.

Antolatzaileek, autobusa eta atoi bat jarri dute, behar izanez gero, irteera puntura joan daitezen partehartzaileak. 5€ gehigarri ordaindu beharko direlarik izena ematerakoan.

Parte hartzaile guztiek oparitan, poltsa iragazgaitz bat jasoko dutelarik.

Izenemate epea, irailaren 16 arte egongo da zabalik.

“GOI ERRENDIMENDURAKO AUTOLIDERGOA” Hitzaldia

Basque Team Fundazioa, Foru-Aldundien laguntzarekin, Imanol Ibarrondo coachak eskainitako konferentzia-seriea antolatuko du. Horietan kirol-errendimendua hobetzeko gako emozionalak emango dira.

Hitzaldiak Basque Teamek bekatutako kirolariei, Fundazioak eta Euskal Federazioek martxan jarritako bikaintasun-proiektuetan dauden kirolariei, DAN kirolariei eta talentuei zuzentzen zaizkie. Aldi berean, kirolariekin batera, teknikariek eta interesa duten eta kirolariengandik hurbil dauden beste pertsonek ere parte hartzeko aukera izango dute.

Mintzaldiak egiteko gutxienez 15 pertsona biltzea derrigorrezkoa izango da. Izena emateko kirolariek lehentasuna izango dute eta gero eskaerak onartuko dira, kasuan kasuko tokia bete arte.

Izena emateko azken eguna: irailak 5.

Hitzaldiak 17:00etatik 19:00 etara eskainiko dira honako data eta lekuetan:

  • Irailak 9: Bilbo Miribillako Kirol Etxearen Areto Nagusian
  • Irailak 10: Donostia Gipuzkoako Gazte Elkartegintzarako Baliabideen Zentroa (CRAJ), Anoeta.

Izena emateko atxikita doan formularioa bete eta bialdu posta elektoniko hauetara:

- BIZKAIA: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

- GIPUZKOA: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

- ARABA: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Slalom-eko Munduko txapelketa aurreko azken geltokia

Markkleeberg-en jokatu da Slalomeko munduko kopa, Jokoetarako txartelak jokoan izango dituen, La Seu d’Urgell-en jokatuko den Munduko Txapelketa aurreko, azken proba.

Maialen Chourrautek (ATSS), Ander Elosegik (S.D.Santiagotarrak) eta Klara Olazabalek (S.D.Santiagorarrak) Munduko txapelketan emaitza errepikatuko balute, jokoetarako txartela eskuratzeko postuetan lirateke.

Maialen Chourraut, nahiz eta finalera, finalerdietako hirugarren denborarik onenarekin iritsi,  zazpigarren izan da. Zalantzarik gabe, Munduko Txapelketan dominengatik borrokan arituko da.

Ander Elosegi bederatzigarren izan da finalean, bertan jasotako zigorrek lehenengo postuetatik urrundu dutelarik. Hala ere, munduko txapelketan berau gainditu beharko dute aurkariek domina eskuratu nahi baldin badute.

Klara Olazabal zazpigarren izan da finalean, honela, munduko emakumezko kanoistarik onenen artean kokatzen delarik.

Gizonezko kayakisten emaitza ez dira ain onak izan, hala ere, munduko txapelketan, jokoetarako sailkapenagatik borrokan arituko dira zalantzarik gabe.

Ia hilabete geratzen da, azken xehetasunetan lan egin eta dominez gain, jokoetarako sailkapena jokoan izango duen munduko txapelketa jokatzeko.

 

Samuel Hernan (ATSS) 30. Izan da finalerdietan, nahiz eta sailkatz proba bikaina burutu eta bostgarren izan den.

Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak)  34. Postuarekin konformatu beharra izan zuen.

 

Iñigo Peña eta Higinio Rivero bikain

Munduko Sprint txapelketa amaitu da zapore gazi-gozoarekin.

Higinio Rivero (Barrika P.T.) izan zen lehena lehiatzen, zein zazpigarren amaituko zuen VL2 200m-tan eta Tokyoko Jokoetarako txartelarekin. Txapelketa berriz, Iñigo Peñak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) itxi zuen, K-2 1000mtan azpitxapeldun izanik, Francisco Cubelosekin batera eta JJOOetarako plaza eskuraturik.  Emaitza bikainak, partehartze oso altua eta maila gorenekoa izan duen txapelketa honetan, non, hurrengo urteko jokoetarako txartelik gehienak jokoan zeuden. Fasez fase, finalera iritsi dira, non dominez gain, Jokoetarako txartelak ere jokoan zeudelarik.

Zorionak!

Bestalde, Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.) ez du zorte bera izan eta B finalean seigarren izan da K-4 500m emakumezkotan, jokoetarako sailkapenik gabe geratu delarik eta inolako aukerarik gabe ontzi hori jokoetan egoteko, hemen bait zeuden txartel guztiak jokoan.

Higiniok VL2-az gain, KL2 200mtan ere lehiatu zuen, baina ez zuen emaitza berdina eskuratu eta finaletik at geratu zen, zazpigarren izan ondoren finalerdietan.

Aitor Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) berriz, maila absolutuko Munduko Txapelketa batean estreinatu zen , K-4 1000mtan zazpigarren izanik. Ez zegoen jokoetarako txartelik eskuragarri. Hala ere, estreinu bikaina izan duena.

 

Dena prest sprint-eko munduko txapelketarako

Bihar emango zaio hasiera munduko sprint txapelketari eta lau kirolari izango ditugu bertan, Joko olinpikoetarako plaza eskuratzeko asmoz.

Lehena lehiatzen, Higinio Rivero (BAsrrika P.T.) izango da, goizean KL2 200m-ko probarekin emango dio hasiera. Arratsaldean finalerdiak lehiatu beharko ditu eta lehenengo hiruen artean sailkatu larunbateko finalean egoteko. Bere beste partehartzea, BL2 200mtan izango da eta asteazken arratsaldean hasiko da lehiatzen bertan, lehena izanez gero, finalerako txartel zuzena eskuratuko du, bestela, ostegun goizean, finalerdiak lehiatu eta lehenengo hiruen artean geratu beharko du. Finalean, bostgarren herrialde gisa sailkatu beharko du Jokoetarako txartela eskuratzeko. Hurrena lehiatzen, Aitor Gorrotxategi izango da (S.D.Santiagotarrak) K-4 1000mtan arituko da, asteazken eguerdian sailkatzen probak burutuz, lehenengo hiruen artean sailkatuz gero, ostiral arratsaldeko finalerako txartela eskuratuko du, bestela, asteazken arratsaldean finalerdia burutu eta lehenengo hiruen artean egon beharko du.

Begoña Lazkano (Donostia kayak K.E.) ostegunean hasiko da K-4 500mtan lehiatzen. Lehenengoa finalerako zuzenean sailkatuko da, bestela, larunbat erdian finalerdia burutu eta lehenengo hiruen artean geratu beharko du igandeko finalean egoteko. Horrela izanez gero, jokoetarako txartela eskuratuko luke.

Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) lehiatzen hasiko den azkena izango da, ostiral goizean hasiko da K-2 1000mtan eta larunbat arratsaldean finalerdiak burutu beharko ditu. Lehenengo hiruen artean sailkatuta, igande goizeko finalerako txartela eskuratuko du. Bertan, lehenengo seiren artean sailkatu beharko du Jokoetarako plaza eskuratzeko.

Zorte on denei!

 

 

Donostia Pasaia Bis

Larunbat honetan, Donostia- Pasaia zeharkaldia ospatuko da, portuan izanez irteera eta helmuga.

Pasaden asteburua, Getaria- Donostia zeharkaldia ospatu zen, baina eguraldi txarrak, antolatzaileei ibilbidea aldatzera behartu zien, modu honetan, Donostia- Pasaia ibilbidea egin zutelarik. Beraz, asteburu honetan berriro lehiatzen direnek, joan den asteburukoa hobetzeko aukera izango dute.

Emaitzei dagokienez, lehena helmugaratzen Oier Aizpurua (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zen, -50urteetako beteranotan gailenduz, senior mailan, Antton Araneta (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen garailea eta  Javier Lizancos (C.D.Fortuna) +50urteetako beteranoetan lehena. Emakumezkoetan, Amaia Benavente (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen garailea senir mailan, Cristina Iraeta (ATSS) emakumezko beteranotan.

K-2 mixtoetan, Eñaut Aizpura eta Maite Etxabe  (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan ziren garaileak.

Kluben sailkapenari dagokionez, C.D.Fortunak irabazi zuen, bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren Atlético San Sebastián.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21