Euskadiko Kanoe Federazioko 2024ko Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia
![](/images/fvp/noticias/asamblea.extraordinaria.jpg)
Euskal Kanoe Federazioko 2024ko Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia luzatzen da. Urtarrilaren 23an, telematikoki ospatuko delarik.
Euskal Kanoe Federazioko 2024ko Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia luzatzen da. Urtarrilaren 23an, telematikoki ospatuko delarik.
Bergarako Slalomeko Euskadiko Kopako Lehen Probaren egoitza San Miguelera lekualdatu da, ur-emari faltagatik.
Euskadiko Kopako bigarren proba Bergarara eraman da, aurreikusitako datan bertan jokatu ahal izateko itxaropenarekin.
Ohar honen bitartez, lizentziak bideratzeko programa, abenduaren 26tik aurrera operatibo egongo dela jakinarazten da.
Hemen topatuko duzue zirkularra.
Gogorarazten da, lizentzia nazionalak izapidetzen dituzten klubek, RFEP-lak eskaturiko eranskina bete beharko dutela eta Euskal Kanoe Federakuntzan entregatu.
Alta berrien kasuan, NAN-aren kopia entregatu beharko da.
Adin txikikoekin lan egiten duten teknikarien eta epaileen kasuan, gogoratu Adingabekoekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria eskuratu behar dutela.
Honen inguruko informazio gehiago, web orrialdean, Lizentzien alorrean, teknikarien ziurtagiri atalean topatuko duzue.
https://www.euskalkanoe.eus/index.php/eu/lizentziak/teknikarien-ziurtagiriak
Euskadiko Kanoe Federakuntzak, Eneka Aranzabal Presidente-ordearen ordezkaritzarekin,atzo asteartea, Kudeaketa aurreratuaren aitortza jaso zuen eta ziurtagiria berritu.
Euskalitek Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuari Saria kudeatzen du, eta helburua da, euskal erakunderik kudeaketa aurreratuenak aitortzea eta kudeaketako praktikarik onenak identifikatzea.
Modu honetan, Euskadiko Kanoe Federakuntzak Eusko Jaurlaritzaren aitortza berriro jaso du, Kudeaketa Aurreratuaren Diploma berrituz, kudeaketa Aurreratua osatzen duten elementuak garatzeko eta etengabeko hobekuntzan lanean jarduetko konpromisoa ere erakusten duelako ulertuz.
Denboraldia amaitzeko, Pertheko (Australia) itsas kayakeko Munduko Txapelketa jokatu da. Bertan, gure ordezkari bakarra, Irene Gana (Barrika P.T.), 15. izan da Emakume 23urtez azpiko SS1 kategorian eta 4. SS2 Mistoan 23 urtez azpiko mailan.
Azaroaren 2an, Euskadiko Kanoe Federazioaren Zuzendaritza Batzordeak Haurrak eta Nerabeak Babesteko Protokoloa onartu zuen.
Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateari buruzko Legea, 8/2021 Lege Organikoa, kirolaren eta aisialdiaren, prebentzioaren, detekzio goiztiarraren eta adingabeen aurkako indarkeria-egoeretan esku hartzearen eta ingurune seguruak eraikitzearen arlokoak dira.
Adingabeekin harremanetan egongo diren zuzendari, teknikari eta arbitro guztiek prestakuntza bat egin beharko dute Eusko Jaurlaritzaren eta aldundien artean prestaturikoa. Prestakuntza-prozesua nahitaezkoa da Lege berria aplikatzeko.
Prestakuntza online da Kirol Eskolaren bidez.
Sentsibilizazioa, kirol-erakundeei zuzendua
Eta adingabea babesteko ordezkarientzat beste prestakuntza bat egongo da, gai hauei buruzkoa:
Adingabeari aurrea hartzeko protokoloa, erakunde bakoitzean adingabea babesteko ordezkariak izendatzen direnentzat.
https://kiroleskola.smartmobile.fit/desktop/start-landing
Protokoloa Emakumea eta piragua atalean dago.
Ohar honen bitartez, 2024ko erkidegoko egutegiko probak antolatzeko eskaeren epea zabaldu denaren berri ematen da, abenduaren 22 arte egongo da, Euskadiko Txapelketa, Euskadiko kopetako probak edo/eta EKF-tzako egutegian gehitu nahi den lehiaketen antolaketa eskatzeko epea.
Hemen topatuko duzue informazioa.
Euskadiko Kanoe Federakuntzatik beste behin ere, berdintasunarekiko konpromiso irmoa erakutsi nahi dugu. Bihar, azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da. Egun horretan, mundu osoan emakumeen aurka erabiltzen den indarkeria salatzen da eta herrialde guztietan politikak eskatzen dira indarkeria desagerrarazteko.
Berriki aurkeztu da 2024- 2027 EKFren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana. Kanpoko eta lehiaketako kudeaketaren ardatzetako bat emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea da, 2 helbururekin, sentsibilizazioa eta prebentzioa lantzea eta salaketa/jazarpen kasuen aurrean jardutea.
Gainera, EKFk lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen Eusko Jaurlaritzarekin 2021ean, sexu-jazarpena eta -abusua prebenitzeko
Hitzarmenaren xedea da Euskadiko Kanoe Federazioaren eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren arteko lankidetza-esparrua ezartzea, kirol-federazioan sexu-jazarpeneko eta sexu-abusuko ekintzak prebenitu, ikertu eta, hala badagokio, zigortzeko.
Euskal Federazioak konpromiso hauek hartzen ditu, besteak beste:
Emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko egunaren gertutasuna aprobetxatuz, Euskadiko Piraguismo Federazioak, Basque Teamekin batera, "Entrenamendua eta hileroko zikloa" izeneko prestakuntza-jardunaldia antolatu du, Basque Teameko Ainhoa Insunza medikuak emana.
Jardunaldian, hilerokoak errendimenduan, lesioetan, etab. duen eragina aztertu zen. Hala nola, elikadurak izan dezakeen garrantzia.
Prestakuntza-jardunaldiaren aurretik, presidenteak azaldu zuen 2016az geroztik Federazioa Eusko Jaurlaritzarekin eta EKFBrekin lanean ari dela berdintasunaren alde.
Aurten, beste bultzada bat eman zaio, Europatik iritsitako laguntzekin, Next Generation funtsekin, CSDtik kirolean berdintasuna sustatzeko programetara bideratutako laguntzekin.
Horrela, aurretiazko diagnostiko bat egin da, gero Plana egiteko, aholkularitza-enpresa baten kanpoko laguntza jaso da.
Planak bi ardatz ditu:
Barne-kudeaketa eta kirol-kudeaketa.
Barne-kudeaketak 6 helburu ditu:
Kudeaketa eta Gobernua
1) Emakumeen presentzia eta parte-hartzea handitzea zuzendaritzan eta gobernu-organoetan.
2) Berdintasuna sustatzen duten pertsonen kudeaketa egitea
3) Federazioaren kudeaketan genero-ikuspegia txertatzea
4) Komunikazio inklusiboa eta ez-sexista egitea
5) Federazioa osatzen duten pertsonak prestatzea eta sentsibilizatzea
6) Berdintasunarekiko konpromisoa hartzea eta hori sustatzeko egitura bat artikulatzea.
Kirol-kudeaketa 3 ardatzek osatzen dute, eta 7 helbururen bidez garatzen dira:
Kirola egitea, balioak, ahalduntzea.
Emakumeen presentzia sustatzea kirol-jardueran
1)Emakumeen, teknikarien eta irakasleen presentzia handitzea
2) Denboraren erabilera sustatzea eta emakumeen eta gizonen parte-hartzea bultzatzea.
Baliabideen antolaketa erantzukidea
Emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea
1) Sentsibilizazioa eta prebentzioa lantzea
2) Jazarpen-salaketa/-kasuen aurrean jardutea
Emaitza, datozen 4 urteetan garatu beharreko 31 ekintza biltzen dituen plana.
Plan osoa hemen edo Emakumea eta Piragua atalean kontsulta dezakezue.
Azkenean, hainbat atzerapenen ondoren, Gipuzkoako slalom eta kayak cross txapelketa jokatu zen, eguraldiak lagundu ez zuen jardunaldi luze batean.
Sailkapen nagusian, S.D.Santiagotarrak izan zen garaile. Ohiko Slalomean Atletico San Sebastian izan zen garaile eta kayak cross-ean S.D.Santiagotarrakek irabazi zuen.
Banakako emaitzei dagokienez, hauek izan ziren irabazleak slalom konbentzionalean: Oier Amiano (S.D.Santiagotarrak) K-1 kadete mailan, Aitor Iriondo (S.D. Santiagotarrak) junior K-1 mailan, Hasier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) senior K-1mailan eta Raul Barba (ATSS) gizon K-1 beteranotan.
Emakumezko junior C-1ean, Izar Garcia (S.D.santiagotarrak) izan zen irabazlea, C-1 emakume seniorretan Miren Lazkano (ATSS). C-1 kadete mailako gizonezkoetan, Oihan Deus (ATSS) izan zen lehen sailkatua, junior mailan Jon Garasa (ATSS), gizon seniorrean Alex Segura (ATSS) eta gizon beteranotan Jose Calasanz (S.D.Santiagotarrak).
Emakume junior K-1ean, Haizea Segura (ATSS) izan zen garaile, senior mailan Olatz Arregi (ATSS) eta beteranoetan Cristina Iraeta (ATSS).
Patruilei dagokienez, K-1 kadeteetan, Oier Azpillaga, Jon Seren eta Oihan Deus (ATSS) izan ziren irabazleak, senior mailan, Javier Arruabarrena, Aitor Iriondo eta Lauren Lacabanne (S.D.Santiagotarrak). C-1 emakumezko seniorretan, Miren Lazkano, Malen Gutierrez eta Nora Lopez (ATSS) izan ziren lehenak, gizonezko kadeteetan 3x C-1, Oier Azpillaga, Oihan Deus eta Jon Seren (ATSS) izan ziren irabazleak. C-1 senior mailan, Markel Imaz, Alex Segura eta Aitor Garmendia (ATSS) izan ziren lehenak.
K-1 emakume seniorretan, Olatz Arregi, Maite Odriozola eta Leire Goñi (ATSS) izan ziren onenak.
Kayak cross-ari dagokionez, kadete mailan Oier Olaso (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehen sailkatua, junior mailan Xuban Goikoetxea (ATSS), senior mailan Markel Imaz (ATSS).
Emakumeetan, Ainara Goikoetxeak (ATSS) irabazi zuen emakumezko kadeteetan, Ainara Azanzak (S.D.Santiagotarrak) emakumezko juniorretan eta emakumezko seniorretan, Miren Lazkanok (ATSS).
Horrela amaitu da Slalomeko denboraldia, S.D. Santiagotarrak taldeak Euskadiko Slalom Kopa irabazita.
Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Tel: 943 051365
30 - Aug![]() |
![]() |
30 - Aug![]() |
![]() |
02 - Aug![]() |
![]() |
28 - Jul![]() |
![]() |
13 - Jul![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |