2024 Piraguismoko Erdi Mailako Teknikarien Hasierako Ikastaroa

Euskal Kirol Federazioen Batasunak, Euskadiko Kanoe Federazioaren laguntzarekin, piraguismoko Erdi Mailako Teknikarien Hasierako Ziklo Ikastaroa antolatuko du udazkenean.

Horretarako, lehenago, Kirolenek antolaturiko sarrera proba gainditu behar da. Bi sarrera proba ospatuko dira, bat martxoaren 22, martxoaren 8ra bitartean egongo delarik izenemate epea zabalik. Honako lotura honetan egin behar delarik izenematea: https://kirolene.hezkuntza.net/es/sarbide-probak

Eta bigarrena, irailaren 20an izango da, izenemate epea uztailaren 8tik, irailaren 4era bitartean zabalik egongo delarik. Honako loturan izena-eman behar delarik: https://kirolene.hezkuntza.net/es/sarbide-probak

Piraguismoko teknikarien prestakuntzak Erregimen Berezira igaro dira, eta hezkuntza-sistemaren parte dira. Euskal Kirol Federazioen Batasunak zentro baimendu gisa egiaztatuta, eta Euskadiko Piraguismo Federazioaren laguntzarekin, teknikarien ikastaroa emango du, araubide iragankorrean 1. mailako entrenatzaile gisa ezagutzen zena.

Ikastaroari urriaren 4ean emango zaio hasiera., bloke espezifikoarekin.Irailaren 27a baino lehen egin beharko delarik izenematea Euskal Kirol Federazioen Batasunean edo Euskadiko Kanoe Federakuntzan.


Arreta handia jarri behar da izena emateko epeekin, bai ikastaroarenarekin, bai sarrera-probarenarekin, bi izenemate ezberdin, bi epe ezberdinetan burutu behar bait dira.

Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan Euskal Kanoe Federazioarekin, helbide elektroniko honetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 943051365.

Informazio guztia honako esteka hauetan duzue edo prsetakuntza-ikastaroen atalean:


Ikastaroaren deialdia

 

Bost domina itsasoko Kayakeko Espainiako lehen Kopan

Itsasoko Kayakeko Liga Nazionala Mallorcan jokatu den lehen probarekin hasi da, eta bost izan dira euskal palistek lortutako dominak.

2024.podium.maite

Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea 45-49 urteko emakume beteranotan. Gainera, Eñaut Aizpuruarekin batera, K-2 mixto beteranotan garaile izan ziren.

2024.1.esp.k.mar.eñaut

Irene Gana (Barrika P.T.) hirugarren izan zen senior K-1 emakumezkoetan, eta Class Paul Gebhardt klubeko kideak ere brontzezko domina eskueratu zuen senior K-1 gizonezkoetan.

2024.1.copa.esp.k

Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) hirugarren postuan sailkatu zen gizon beteranotan K-1 45-49 urtetako mailan.

2024.1.copa.esp.mar.todos

 

Kayak Surfeko Euskadiko kopako 1.go proba jokatu da

Azkenik, zenbait atzerapenen ondoren, kayak surfeko Euskadiko Kopako lehen proba jokatu ahal izan zen martxoaren 3an, igandean.

2024.2.k.surf
Junior mailan HP Eki (RCNSS9 Otegi lehen postua eskuratu zuen eta IC mailan Daniel Fernandez bere taldekidea. Beteranoen artean, Master HPn, Txema Carreto (Mundaka) izan zen irabazlea. Open HP mailan Odei Etxeberria (RCNSS) izan zen lehen sailkatua eta IC mailan Aiur Illarreta. 23 urtez azpikoetan Aimar de la Fuentes (Barrika P.T.) izan zen irabazlea.

2024.5.k.surf
Emakumeen artean, Olatz Garmendiak (RCNSS) irabazi zuen HPn eta Ainhoa Tolosak (ATSS) ICn.

2024.8.k.surf
Hurrengo hitzordua martxoaren 16-17ko asteburuan izango da, Lekeition.

Dragoi ontzien Españako Txapelketa jokatu da

San Pedro de Pinatar-en jokatu da Dragoi ontzien españako Txapelketa 2000mtan eta Getxo Kayakeko kirolarien brontzezko domina bat eskuratu zuten PD2 DB12 2000m. mailan

Olga Gonzalez Rubio, Begoña Merino Diez, Ivan Redriguez Romero, Laura Urtasun Garcia, Libia Dela fuente Sautua, Marta Saiz de la Maza Benito, Maria Carmen Mardones Alguergui, Mar Arrieta, Charo Arceniega Alegria, Maiteder Inchaurraga Castro, Isabel Benitez Lozano, Izaskun Gonzalez Bueno, Gema Hernandez Dominguez, Alfonso Juez Gonzalezhirugarren izan ziren, baina partehartze gehiago egon zen.

Lucia Amalia Algorta Borda, Begoña Merino Diez, Ivan Redriguez Romero, Libia Dela fuente Sautua, Maiteder Inchaurraga Castro, Isabel Benitez Lozano, Izaskun Gonzalez Bueno, Gema Hernandez Dominguez, Begoña Velasco Aguirre, Maria Angeles Matabuena Durango, Connie Boulandier Ciruelos, Marta Fernandez Condearena, Belen Gonzalez Saiz, Rosa Losada Filgueira, laurgaren izan ziren Open PD3 BD12 2000m mailan.

Lucia Amalia Algorta Borda, Ivan Redriguez Romero, Laura Urtasun Garcia, Susana Barreiro Ugarte, Begoña Velasco Aguirre, Maiteder Inchaurraga Castro, Connie Boulandier Ciruelos, Isabel Benitez Lozano, Marta Fernandez Condearena, Belen Gonzalez Saiz, Libia Dela fuente Sautua, Rosa Losada Filgueira, Izaskun Gonzalez Bueno, Gema Hernandez Dominguez emakumezko BCS BD12 ontzia osatu zuten, zazpigarren izanez.

Emakumezko senior  DB12 2000 mailan bederatzigarren izan ziren, Olga Gonzalez Rubio, Clara Alvarez Lopez, Nerea Martin Perez, Begoña Merino Diez, Lucia Amalia Algorta Borda, Ivan Redriguez Romero, Laura Urtasun Garcia, Susana Barreiro Ugarte, Libia Dela fuente Sautua, Rosa Losada Filgueira, Maria Angeles Matabueno Furango, Marta Saiz de la Maza Benito, Maria Carmen Mardones Alguergui, Mar Arrieta.

Emakumezko beterano BD12 2000m mailan , Olga Gonzalez Rubio, Clara Alvarez Lopez, Nerea Martin Perez, Begoña Merino Diez, Lucia Amalia Algorta Borda, Ivan Redriguez Romero, Laura Urtasun Garcia, Susana Barreiro Ugarte, Libia Dela fuente Sautua, Rosa Losada Filgueira, Maria Angeles Matabueno Furango, Marta Saiz de la Maza Benito, Maria Carmen Mardones Alguergui, Mar Arrieta hamalaugarren izan ziren eta, Begoña Velasco Aguirre, Maiteder Inchaurraga Castro, Connie Boulandier Ciruelos, Isabel Benitez Lozano, Marta Fernandez Condearena, Belen Gonzalez Saiz, Izaskun Gonzalez Bueno, Gema Hernandez Dominguez, Alfonso Juez Gonzalez, Eva Loizaga Echave, Nati Daniele Rios, Maria Jose Sanchez Arriea, Mamar Martinez de Miguel 20. Izan ziren maila berean.

Euskadiko Neguko Txapelketa berriro ere atzeratu egin da

Egungo Bidasoa ibaiaren egoera dela eta, eta datozen orduetarako iragarritako euriteak direla eta, Euskadiko Neguko Txapelketa berirro ere atzeratzeko erabakia hartu da.

Txapelketa datorren martxoaren 17an, 9:30htatik aurrera jokatuko da. Izenemateak martxoaren 12 arte irekiak egongo dira, norbaitek aldaketarik egin beharko balu.

Estilo Librekoak Frierian

Euskal Kanoe Federkuntzaren eskutik, hilabete hasieran ospatutako Frieirako Kontzentrazioaren bideo laburpena. Bertan Piraguismo Estilo Libreko olatuetako maniobrak landu ahal izan zituzten partaideek. Europa mailan mugarri den olatu honetan, Miño ibaiaren emari egonkorrek lagunduta. Eskerrik asko partaideei, lan giro paregabea eskeintzeagatik! Baita Kepa, Ekain eta Roberri falta ziren piraguak uzteagatik!

Olatuko bideoa

 

Zazpi domina Espainiako slalomeko lehen kopan

Espainiako Slalom-eko I. Kopa jokatu da, lehen jardunaldia osorik eta txapelketako bigarren egunean, finalerdien ostean, proba bertan behera utzita. Guztira, zazpi domina lortu dituzte euskal palistek.

Haizea Segura (ATSS) izan zen emakumezko junior K-1 kategorian urrea eskuratu zuen bakarra.

Zilarra, Ainara Goikoetxearentzat (ATSS), bai K-1ean, bai C-1ean, junior mailako emakumezkoetan. Eta Oier Diazek (S.D.Santiagotarrak), gauza bera lortu zuen, K-1 eta C-1 gizon juniorretan.

Olatz Arregik (ATSS) emakumezko senior K-1 kategorian zilarra eskuratu zuen.

Miren Lazkano (ATSS) hirugarren sailkatu zen emakume senior C-1 kategorian, Leire Goñi (ATSS) ere hirugarren izan zen emakumezko senior K-1ean eta Jon Garasak brontzezko domina eskuratu zuen, gizonezko junior C-1 kategorian.

Kluben sailkapen nagusiari dagokionez, Atletico San Sebastián-ek lehenengo postua eskuratu zuen eta S.D. Santiagotarrak-ek hirugarrena.

Espainiako hurrengo kopa martxoaren amaieran izango da, Seu d 'Urgellen, eta bertan Parisko Joko Olinpikoetarako txartelak egongo dira jokoan, baita nazioarteko hitzorduetan Espainia ordezkatzeko plazak ere. Ondoren, apirileko lehen asteburuan, slalomeko Espainiako 3. kopan eta Kayak Crosseko bigarren kopan taldeak definitzen amaituko da, Paun.

Euskadiko Neguko Txapelketa atzeratu egin da

Larunbat honetarako, otsailak 24erako aurreikusiriko eguraldia dela eta, EuskadikoNeguko Txapelketa atzeratzeko erabakia hartu da, egun horretarako aurreikusiriko alerta ezberdinak, Haizea, elurra, etab. direla eta.

Txapelketa datorren martxoaren 3an, 9:30htatik aurrera jokatuko da.Izenemateak otsailaren 27 arte irekiak egongo dira, norbaitek aldaketarik egin beharko balu.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21