Basque Team-en laguntzari esker, Euskadiko Kanoe Federazioak Sprinteko Bikaintasun Proiektua garatzen du. Atzo izan zen kide gazteenak, bi erreferente nagusienekin elkartzeko eguna izan zen, Iñigo Peña eta Higinio Riverorekin. Beraien esperientziak elkartrukatzeko aukera izan zuten, errendimenduan lehen urratsak ematen hasi ziren kirolariekin, Basque Team-en laguntzari esker, goi mailara iristeko helburu argia duten gaztetxoenek. Josean Arruza psikologoaren eta Ainhoa Isunza medikuaren laguntza ere izan zuten.
Zalantzarik gabe, egun paregabaea! Baina Baque Teamek, esprinta babesteaz gain, Slalom-a ere laguntzen du, Paris 2024rako, lehentasunezko proiektuetako bat delarik. Maialen Chourraut, Miren Lazkano, Klara Olazabal, Pau Etxaniz, Olatz Arregi eta beste kirolari askorekin batera ere, Fundazioaren babesa dute.
. Goi mailako euskal kirola sustatzen jarraitzea da helburua!
Aitor Gorrotxategik (S.D.Santiagotarrak) eta Begoña Lazkanok (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) Munduko Sprint Kopa jokatu dute Szegeden. Aitor Gorrotxategi zortzigarren sailkatu zen K-4 500m proban, finalerdietan hirugarren postuan pasa ondoren.
Begoña Lazkanok bi proba jokatu zituen, K-2 500m, non B Finalean bigarren sailkatu zen, finalerdi estu batean laugarren sailkatu ondoren. K-1 5000n bosgarren izan zen, bigarren taldean joanez. Asteburu honetan II. Espainia Sprint Kopa jokatuko da eta beheko mailetako taldek ontzien hautaketa probak.
Euskal Kirol Federazioen Batasunak, Euskadiko Kanoe Federazioaren laguntzarekin, piraguismoko Erdi Mailako Teknikarien Hasierako Ziklo Ikastaroa antolatuko du udazkenean.
Horretarako, lehenago, Kirolenek antolaturiko sarrera proba gainditu behar da. Bi sarrera proba ospatuko dira, bat ekainaren 9ean, maiatzaren 9tik 30ra bitartean egongo delarik izenemate epea zabalik. Honako lotura honetan egin behar delarik izenematea: https://kirolene.hezkuntza.net/es/sarbide-probak
Eta bigarrena, irailaren 15an izango da, izenemate epea aguztuaren 8tik, irailaren 5era bitartean zabalik egongo delarik. Honako loturan izena-eman behar delarik: https://kirolene.hezkuntza.net/es/sarbide-probak
Piraguismoko teknikarien prestakuntzak Erregimen Berezira igaro dira, eta hezkuntza-sistemaren parte dira. Euskal Kirol Federazioen Batasunak zentro baimendu gisa egiaztatuta, eta Euskadiko Piraguismo Federazioaren laguntzarekin, teknikarien ikastaroa emango du, araubide iragankorrean 1. mailako entrenatzaile gisa ezagutzen zena.
Ikastaroari urriaren 6ean emango zaio hasiera., bloke espezifikoarekin.Irailaren 25a baino lehen egin beharko delarik izenematea Euskal Kirol Federazioen Batasunean edo Euskadiko Kanoe Federakuntzan.
Arreta handia jarri behar da izena emateko epeekin, bai ikastaroarenarekin, bai sarrera-probarenarekin, bi izenemate ezberdin, bi epe ezberdinetan burutu behar bait dira.
Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan Euskal Kanoe Federazioarekin, helbide elektroniko honetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 943051365.
Informazio guztia honako esteka hauetan duzue edo prsetakuntza-ikastaroen atalean:
Pasaian ospatu zen Euskadiko K-2 Txapelketa. Kadete, junior, senior eta beterano mailak aritu ziren, binakako ontzietan. Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. Kluben sailkapen orokorreko irabazlea izan zen. bertakoak, Pasaia Kayak 2005 K.K. bigarren izan zen eta Getxo Kayaka hirugarren. Palisten emaitzei dagokienez, kadete mailako K-2 mistoan Gaizka Lopez eta Enara Nuñez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan ziren garaile esprintean Zumaiako K-2 Ana Martiena eta Asier Aizpuruaren aurka. K-2 juniorretan, Maialen Vitoria eta Iker Lizaso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan ziren irabazleak. K-2 mistoan, Irati Osa eta Unai Azkune (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan ziren senior mailako irabazleak. 50 urte baino gutxiagoko beteranoetan, Eñaut Aizpurua eta Maite Etxabe izan ziren azkarrenak.
K-2 kadete mailan, Gaizka Lopez eta Unai Conejero (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan ziren irabazleak. K-2 juniorretan, Pablo Martinez eta Ibai Garcia (C.P. Palentino) izan ziren azkarrenak, eta Euskadiko txapeldun izendatu ziren Oier Labeaga eta Ugaitz Lobit (Barrika P.T.). Senior mailako K-2an, Aimar Amundarain eta Martin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan ziren irabazleak. 50 urte baino gutxiagoko beteranoetan, Pablo Zamora eta Antonio Carmona (Las Grajas PK) izan ziren irabazleak eta Aitor Arrieta eta Iñaki Fernandez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan ziren Euskadiko txapeldun. 50 urte baino gehiagotan, Gabriel Malon eta Javier Jabat C.N.Pamplonako palistak izan ziren azkarrenak, eta Luis Presa eta Iñaki Perez (Barrika P.T.) Euskadiko txapeldun izendatu ziren. K-2 kadete mailako emakumeetan, Paola Viscarret eta Amagoia Blanco nafarrak izan ziren irabazleak eta Enara Nuñez eta Irati Herce (Pasaia Kayak 2005 K.K.) Euskadiko txapeldun izendatu ziren. K-2 emakume juniorretan, beraien klubeko kideak, Maddi Tarragona eta Maialen Vitoria izan ziren irabazleak. Senior mailan, Irati Osa eta Eider Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan ziren azkarrenak. Hurrengo hitzordua Euskadiko maratoi txapelketa izango da maiatzaren 28an Zumaian. Bien bitartean, asteburu honetan Munduko Sprint Kopa jokatuko da Szegeden. Bertan, Aitor Gorrotxategik (S.D.Santiagotarrak) K-4 500m txapelketa jokatuko du eta Begoña Lazkanok (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) K-2 500m.
Itsas-Kayakeko nazioarteko denboraldiak hasiera eman dio eta euskal palistek hiru domina lortu dituzte. Oier Aizpurua (Itxas-Gain zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) bigarren sailkatu zen C-D gizon beteranotan. Maila berean, Manuel Melara (Arroja P.K.) izan zen hirugarren eta Rafael Quevedo (Barrika P.T.) hirugarren izan ze E-F mailan.
Iñigo Ibarrak (Barrika P.T.) podiuma ukitu zuen, laugarren izan zen C-D kategorian eta Javier Lizancos ere pódium-aren ateetan geratu zen E-F kategorian.
Cristina Iraetak (ATSS) zilarra eskuratu zuen, emakumezko beterano E-F mailan eta Irene Gana (Barrika P.T.) 23 urtez azpiko mailan bigarren.
Euskadiko itsas denboraldiak ekainera arte ez dio hasiera emango Gipuzkoako Txapelketarekin.
Las Conchas Urtegian, Muiñosen, Espainiako Maratoi Erdiko Txapelketa jokatu da, non euskal palistek urrezko zazpi domina lortu dituzten. Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan da emakumezko irabazlea Senior K-1 mailan. Eider Amundarain, klubeko kidea, emakumezkoetan 23urtez azpiko K-1 mailan. Alex Arana eta Aimar Modenes (S.D.Santiagotarrak) izan ziren azkarrenak K-2 junior mailan. Eta klubeko kideak, Ane Amostegi eta Maite Gorrotxategi, K-2 emakume juniorretan.
Beteranoen mailan, Xabier Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen irabazlea 55-59 urtetan, eta bere klubeko kidea, Maite Etxabe, izan zen irabazlea 40-44 urteko emakume beteranotan. Eta K-2 mistoan, Eukene Saez eta Iñaki Fernandez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan ziren lehenengo sailkatuak.
Hurrengo hitzordua asteburu honetan izango da Pasaian, Euskadiko K-2 Txapelketarekin.
Pauen Slalomeko Espainiako 3.Kopa eta Kayak Crosseko 2. Kopa jokatu dira. Dena elkarren segidako 3 egunetan. Gainera, nazioarteko hitzorduetara joango den taldea osatzeko hautaprobak izango ziren. RFEPek sailkatutako palisten behin betiko zerrenda argitaratu bitartean, euskal palisten emaitzak oso onak izan dira. Larunbateko jardunaldian 11 izan ziren eskuraturiko dominak:
Xabier Manterola (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko Veterano K-1
Kluben arteko sailkapenean Atletico San Sebastian nagusitu zen eta S.D. Santiagotarrak hirugarren izan zen.
Igandeko jardunaldian, kluben azken sailkapeneko emaitzak errepikatu egin ziren ATSSren lehen postuarekin eta S.D. Santiagotarrak taldearen hirugarren postuarekin, banakako sailkapenean berriz, zortzi domina guztira:
Xabier Manterola (S.D.Santiagotarrak) hombre Veterano K-1.
Hirugarren jardunaldian, Kayak Cross-ekoak, 12 domina posibleetatik, euskal palistek bederatzi lortu zituzten: 3 urre: Emakume Seniorretan, Miren Lazkano (ATSS), Emakume Juniorretan, Haizea Segura (ATSS) eta Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) gizon juniorretan. 4 zilar: zilar posible guztiak Euskadiko palistentzat izan ziren: Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) emakume seniorrean, Ainara Goikoetxea (ATSS) emakume juniorrean, Pau Etxaniz (ATSS) gizon seniorretan eta Lauren Lacabanne (S.D.Santiagotarrak) gizonezko juniorretan. 2 brontze: Markel Imaz (ATSS) senior gizonezkoetan eta Unai Santacruz (S.D.Santiagotarrak) junior gizonezkoetan. Kluben sailkapen nagusian, lehen postua Atletico San Sebastianentzat eta bigarrena S.D.Santiagotarak.
Sprinteko kadeteek Espainiako Kopa jokatu dute 1000m eta 500m-ko distantzietan. Hiru izan dira lortutako dominak.
Paracanoen, Asier Bulman (S.D.Santiagotarrak), PK-3 500m kategorian bigarren sailkatu zen. Eneritz Aizpiolea eta Nora Arana (S.D.Santiagotarrak) hirugarren sailkatu ziren K- 2 500 m emakume kadeteetan, eta geroago brontzezko domina berri bat eskuratu zuten Jone Palenzuela eta Irene Muiño kideekin batera K-4 500m emakumezko kadeteetan.
Asteburu honetan Espainiako Maratoi Erdiko Txapelketa izango da Muiñosen. Eta ur bizietan, Espainiako Slalomeko Kopa eta Kayak Cross-ekoa. Gainera, hautaketa proba izango dira Espainiako selekzioa osatzeko. Zorte on!