Asteazkenean hasi zen Munduko Junior eta 23 urtez azpikoen txapelketa Szegeden, Nerea Garcia S.D.Santiagotarrak taldeko palista bertan zela. Hirugarren izan zen kanporaketan eta finalerdian, gaur bederatzigarren postuan bukatu du finala.
Nagusien Txapelketa jokatu ondoren, txikienek Saberoko txapelketa jokatzeko txanda izan zen. Guztira 23 domina, bost urre, bi zilar eta bost brontze banakako txapelketan eta hiru urre, bi zilar eta bost brontze Espainiako Federazio Autonomikoen Txapelketan.
Urrea:
Oier Azpillaga (ATSS) Gizonezko Infantil A C-1 eta K-1
Barrika P.T. taldeko emakume kanoistak podiumera igo ziren Zamoran ospatutako maratoi laburreko Espainiako Txapelketan. Ane Eileen Mesak zilarrezko domina lortu zuen emakumezko kadeteen C-1 kategorian eta Victoria Gema hirugarren izan zen emakumezko C-1 seniorretan.
Aipagarriak dira, halaber, Irati Osaren bostgarren postua (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) eta Beñat Arsuagarena (S.D.Santiagotarrak) 23 urtez azpiko K-1 gizonezkoetan. Eta laugarren postua Malen Juaristirena (S.D.Santiagotarrak) emakumeetan K-1 kadetean. Eider Amundarain (S.D.Santiagotarrak) seigarrena izan zen emakumezkoen 23 urtez azpiko K-1ean eta Martin Mirandarena ere bai gizonezko junior K-1ean. Ane Amostegi (S.D.Santiagotarrak) zortzigarren izan zen emakumezko junior K-1ean.
Zortzi izan dira joan den asteburuan Zamoran Espainiako Maratoi Txapelketan lortutako dominak. Zilarra Gema Victoriarentzat (Barrika P.T.) emakumezko Senior C-1ean, Irene Gana (Barrika P.T.) emakumezko 23 urtez azpiko K-1ean eta Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.) emakumezko kadetea C-1ean. Brontzezko domina Irati Osarentzat (Itxas-Gain Urolako Itsas-adarreko P.K.) K-1 emakume seniorretan eta senior mailako K-2 mistoan Xabier Osa aitarekin batera. Ruben de la Fuente eta Martin Miranda (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan ziren junior K-2 gizonezkoetan, Ane Amostegi eta Naroa Larrarte (S.D.Santiagotarrak) hirugarren emakumezko junior K-2an eta Malen eta Markel Juaristi anai-arrebak (S.D.Santiagotarrak) ere hirugarren izan ziren K-2 kadete mixtoan.
Espainiako Slalom Extrem Txapelketaren ondoren, slalom konbentzionala jokatu zen eta euskal palistek 25 domina lortu zituzten: 6 urre, 7 zilar eta 12 brontze. Urrezko domina:
Maialen Chourraut (ATSS) Emakumezko Senior K-1
Irati Goikoetxea (ATSS) Emakumezko Beterana K-1
Leire Goñi (ATSS) Emakumezko Junior K-1
Nora Lopez (ATSS) Emakumezko Junior C-1
Emakumezko senior 3xK-1: Atlético San Sebatián, Olatz Arregi, Maialen Chourraut eta Miren Lazkano
Emakumezko senior 3xC-1: Atlético San Sebatián, Leire Goñi, Malen Gutierrez eta Nora Lopez.
Saberok Extremeko Espainiako Txapelketa hartu zuen eta euskal palistek, praktikoki, podium guztiak hartu zituzten, gizon seniorretan izan ezik, non Pau Etxaniz (ATSS) zilarra izan zen. Senior mailako emakumeei dagokienez, Maialen Chourraut (ATSS) izan zen garailea, Olatz Arregi bere klubeko kidea bigarren eta Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) hirugarren. Junior mailako emakumezkoetan, Nora Lopez (ATSS) nagusitu da, eta bere klubeko kideak, Malen Gutierrez eta Leire Goñi, bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren. Junior mailan, Javier Arruabarrenak (S.D.Santiagotarrak) lehenego postua eskuratu du, bigarren postua lortu du Alex Segurak(ATSS) eta hirugarren postua Aitor Iriondorentzat (S.D.Santiagotarrak). Kluben araberako sailkapenean, lehen postua Atletico San Sebastianek lortu du, bigarren postuan S.D.Santiagotarrak taldea eta hirugarren Cadi.
Denboraldiko azken-aurreko nazioarteko txapelketan slalom kirolariek ez dute zorterik izan. Finalera Maialen Chourraut (ATSS) bakarrik iritsi ahal izan da, eta +50eko zigorra izan zuen, horrek 9. postura eraman zuen, finalera, finalerdietan seigarren denborarik onena izan ondoren. Estremean, 38. Izan zen. Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) hamahirugarren izan zen gizonezko kayakeko finalaurrekoetan geratuz, finalisten postuetatik segundo bakarrera. Estremean ezin izan zuen sailkapen-fasea gainditu 56. Postua eskuratuz. Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) final laurdenetaraino iritsi zen estremean, 12. Postua eskuratuz. Emakumezkoen kanoan, hainbat zigorren ondoren, finalerdietan 29. postuan bukatu zuen. Miren Lazkano (ATSS) 21. izan zen emakumezkoen kanoan, estremean ezin izan zuen sailkapen fasea gainditu, 36. izanik Olatz Arregi (ATSS) 26. izan zen estremean.
Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) Europako Sprint Txapelketako protagonista nagusienetako bat izan zen. Zilarra K-2 1000m-an Francisco Cubelosekin batera, zilarra eskuratu zuen baita ere, K-4 1000m-an, eta Paco, Carlos Garrote eta Cristian Tororekin batera. Eta zazpigarren postua lortu zuen K-4 500m-ko proba olinpikoan.
Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.), Laia Pelach kataluniarrarekin batera, brontzezko domina eskuratu zuen K-2 1000m proban.
Higinio Rivero (Plentzia P.T.) zilarra izan zen VL2 200m proban, nazioarteko probetan arerio zuzena duen portugaldarra garaitu zuen proban, baina kasu honetan, hungariarrak eskuratu zuen urrea.
Aitor Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) banakako modalitatean estreinatu zen nazioarte mailan, eta laugarren postua lortu zuen K-1 1000m-ko B Finalean.
Abuztuaren 20ean, 10:30htan jokatuko den itsas-kayak-eko txapelketa, GPS gailuen bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Hurrengo estekan lasterketa eta kirolarien bilakaera ikusi ahal izango dira.
Behin Europako Junior et a234 urtez azpikoen Slalom Txapelketa amaituta, balantzea ezin hobea da.
Urrea Pau Etxanizentzat (ATSS) 23 urte azpiko gizonezko extremean. Baita Malen Gutierrez (ATSS), Nora Lopez (ATSS) eta Leire Goñiren (ATSS) patruilentzat ere, C-1 emakume juniorretan.
Zilarra Olatz Arregirentzat (ATSS) emakumeen 23 urte azpiko extremean. Hala nola, Pau Etxanizentzat 23 urte azpiko gizonezkoen K-1 patruilan, eta baita Alex Segura (ATSS) eta Markel Imazen (ATSS) patruilarentzako ere, C-1 gizonezko juniorretan.
Dominez gain, final ugari izan ziren: Nora Lopez laugarren izan zen 23 urtez azpiko C-1 emakumeen patruilan Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) laugarren izan zen junior K-1 patruilan. Malen Gutierrez seigarren izan zen emakumezko junior C-1ean. Pau Etxanizek zazpigarren egin zuen 23 urtez azpiko K-1 gizonezkoetan. Leire Goñi ere zazpigarren izan zen K-1 emakumezkoetan. Leire Goñi, Maite Odriozola eta Haizea Seguraren patruiletan, K-1 emakume juniorretan, zazpigarrena izan ziren. Olatz Arregi zortzigarrena izan zen 23 urtez azpiko K-1 emakume patruilan. Finalerdietan geratu ziren: Nora Lopez emakumezko junior C-1ean 18. postuan; Malen Gutierrez, estremean, zortzigarren. Haizea Segura hamaikagarrena izan zen, emakumezko Junior K-1 mailako finalaren atarian geratuz. Estremean, final-laurdenetan geratu ziren, Javier Arruabarrena 11. Leire Goñi 9.a Markel Imaz 12. Haizea Segura 19. izan zen estremean. Kanporaketa-fasea gainditu ezin izan zutenak hauek izan ziren: Olatz Arregi 22. izan zen 23 urtez azpiko K-1 emakumezkoen kategorian. Javier Arruabarrena 43. izan zen junior K-1 gizonezkoetan, Leire Goñi 23. izan zen Junior C-1 emakumezkoetan. Alex Segura 33. izan zen junior C-1 gizonezkoetan. Asteburu honetan Saberon jokatuko den Espainiako Txapelketaren txanda izango da, denboraldiaren azken txanpari ekin aurretik, astebete beranduago jokatuko denJovenes Promeses Txapelketa eta Pauko Munduko Koparekin, Munduko Kopako finalarekin amaitzeko Seu d’Urgellen.