Pasa den larunbatean Euskadiko Slalom Txapelketa ospatu zen Pauen eta bertan izan ziren Espainiako selekzioko hainbat euskal kirolari. Banakako kategorian, K-1 kadete mailan, Laurene Lacabanne (S.D.Santiagotarrak) izan zen garaile, junior mailan K-1ean, bere klubeko kide den Aitor Iriondo eta senior mailan Alex Goñi (ATSS). Gizon beteranoetan Xabier Taberna (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena K-1ean. Emakumeetan, C-1 kadete mailan, Ainara Goikoetxea (ATSS) izan zen garaile, Junior C-1 mailan Nora Lopez (ATSS) eta Senior C-1 mailan Miren Lazkano. Gizonezkoetan C-1, kadeteetan Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea, juniorretan C-1 Markel Imaz (ATSS) eta seniorretan Lucas Hives (ATSS). K-1 emakumezkoetan, kadete mailan, Ainara Goikoetxea (ATSS) berriz ere gorenera igo zen, junior mailan, bere klubeko kidea den Maite Odriozola izan zen garaile eta senior mailan, Olatz Arregi (ATSS). Patruilei dagokienez, kadete mailako 3x K-1ean, Oier Amiano, Oier Olaso eta Asier Martinez (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak. Senior mailan 3x K-1, bere taldekideak, Mikel Altuna, Ekhi Diez eta Hasier Rodriguez izan ziren irabazleak. Emakumezko kadeteetan 3x K-1, Haizea Segura, Ainara Goikoetxea eta Jara Guerrero (ATSS) izan ziren irabazleak eta senior mailan 3x K-1, Maite Odriozola, Malen Gutierrez eta Nora Lopez (ATSS). Gizonezko 3xC-1ean, Oier Diaz, Oier Olaso eta Lauren Lacabanne (S.D. Santiagotarrak) izan ziren irabazleak. Senior kategorian 3x C-1 Telmo Otegi, Javier Arruabarrena eta Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak). Kanoa emakumezkoetan, 3x C-1 Haizea Segura, Ainara Goikoetxea eta Jara Guerrero (ATSS) izan ziren lehen sailkatuak. Senior kategorian 3x C-1, Nora Lopez, Eider de Santos eta Malen Gutierrez (ATSS) izan ziren irabazleak. Kluben arteko azken sailkapenean, lehen postua ATSSrentzat, bigarren postua S.D.Santiagotarrentzat eta hirugarren postua Beti Busti K.E.rentzat. Asteburu honetan amaituko da 2022ko Euskadiko Slalom Kopa, azken proba Orthezen jokatuz.
Datorren azaroaren 21ean, astelehena, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren astean, EuskadikoKanoe Federazioak jardunaldi bat antolatuko du, berdintasuna eta inklusioa eta nerabezaroan kirola uzteko eragileak lantzeko.
Jardunaldiak bi zati izango ditu, lehenengo hitzaldia Borja Abaden eskutik, non nerabeak Kirola egiteari uztera daramaten arrazoiak aztertuko diren. Bigarren zatian, luxuzko gonbidatuekin mahai-inguru bat egingo da: Maialen Chourraut multimedallista olinpikoa, Higinio Rivero paralinpikoa, Jone Otaño Goi Mailako palista ohia eta kirol-kudeatzailea, eta Dorleta Ugalde Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol Saileko berdintasun eta Eskola Kirol teknikaria arituko dira. Euskal kirolaren eta piraguismoaren lau erreferente horiekin, Piraguismoan egiten dena eta datuak aztertuko ditugu, baina, batez ere, bizi dugun errealitatea hobetzeko zer egin daitekeen.
Datorren astelehenean, azaroak 21, Irunera, Palmero-Monterora, Leandro Agirretxe plazako 1.ean 18: 00etan etortzera gonbidatzen zaituztegu, entzun eta ekitaldian parte hartu ahal izateko.
Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko* hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.
Euskadiko Kanoe FederakuntzaK Euskaraldian parte hartuko du. Euskaraldia ekimena zabaldu eta bultzatzeko ardura duelarik. Ahalik eta Ahobizi eta Belarriprest gehien aktibatzea delarik helburua.
Euskaraldiaren helburu nagusien artean honakoak daude:
Hizkuntza- ohituren inertziak astindu eta herritarrek euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea.
Tokian tokiko euskalgintza aktibatzea eta lankidetzan aritzea, praktika linguistikoak erraztuko dituzten neurriak sustatu eta euskal hiztunak martxan jar ditzaten.
Era guztietako entitateek, euskaraz bizitzea ahalbidetuko duten neurriak hartzea eta oztopo diren egoerak arintzea eta bideratzea.
Ekimenetik abiatuta emango diren urrats berriak eta sortuko diren euskarazko harremanak ekimenaren ostean mantentzea.
Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.
Bereziki ariketa edo praktika kolektibo bat da. Ariketa horretan maila pertsonalean edota kolektiboan parte hartu ahal izango da.
Euskaraldia ondoko helburuekin sortu da:
Hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea, euskarazko hizkuntza praktikak hedatzeko
Norberaren hizkuntza portaera eta ohituren inguruan gogoeta eragin eta aldaketan lagungarri izatea
Inertziak apurtzea
Gizartean eragina duten era guztietako entitateek hizkuntza ohitura aldaketan babes neurriak hartzea
Gizarte aktibazioa, ariketa kolektibo baten bidez
Herriz herriko euskaltzaleen artikulazioa bultzatzea
Euskararen aldeko eragileak ekimen bateratu baten bueltan antolatzea
Ahobizi: Euskara ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten da uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten jakiten ez denean, lehen hitzak euskaraz beti; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen da. Batzuetan zaila izan arren elkarrizketa elebidunetan ere euskaraz eusten zaio, kideek ulertzen dutenean.
Belarriprest: gaitasun eta aukerez arabera erabakitzen da euskara noiz eta norekin egin. Beti ez da euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek, euskaraz zuzen daitezen gonbidatzen ditut, eta modu esplizituan eskatzen da.
Euskaraldia hasi bitartean egongo da epea zabalik izena eman ahal izateko.
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean iraungo du Euskaraldiak.
2018an egin zen lehen aldiz ariketa, Euskaraldia: 11 egun euskaraz; orduan norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak.
Bigarren ariketa 2020an burutu zen, eta, horretan, entitateei ere ariketan parte hartzeko gonbidapena egin zitzaien, euren eremuetan hizkuntza ohiturak aldatzeko urratsak ematen has daitezen, eta entitateko kideen parte-hartzea sustatu eta babestu dezaten. Ariguneak sortu ziren.
2017ko abenduaren 31a baino lehen diploma eskuratu zuten pertsonek, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari dagokion prestakuntza horren hezkuntza-aitorpena: baliokidetza (baliokidetza profesionala, baliozkotzea edo/eta homologazioa).
Alde batetik, Kanoe modalitateko kirol irakaskuntzak hezkuntza-sisteman sartzen dituen dekretuen argitaratzeak eta, bestetik, 2005 eta 2017 bitartean egindako igaroaldiko ikastaroaren onarpen-ebazpenaren argitaratzeak aurretik egindako ikasketak aintzat hartzeko bidea irekitzen da.
Sistema akademikoaren irakaskuntza berriek erregimen bereziko kirol-irakaskuntzak dute izena, eta erdi mailan eta goi mailan banatuta daude (Lanbide Heziketaren egituraren parekoa). Egindako ikasketa-mailaren arabera lortu daitekeen aitorpena honako taula honetan adierazita dago:
IGAROALDIA(KIROLAK)
PERIODO TRANSITORIO (DEPORTES)
ERREGIMEN BEREZIKO KIROL IRAKASKUNTZAK (HEZKUNTZA)
ENSEÑANZAS DEPORTIVAS DE REGIMEN ESPECIAL (EDUCACIÓN)
AITORPENAREN ONDORIOAK
EFECTOS DEL RECONOCIMIENTO
I mailako diploma
Diploma de nivel I
I. Mailako edo Erdi Mailako Hasierako Zikloko ziurtagiria
Certificado de nivel I o del Ciclo Inicial del Grado Medio
- Moduluen prestakuntza-egokitasuna
Correspondencia formativa de módulos
- Baliokidetasun Profesionala
Equivalencia Profesional
- I. Mailaren edo Erdi Mailako Hasierako Zikloaren ondorio akademiko berdinak
Mismo efectos académicos que nivel I o del Ciclo Inicial del Grado Medio
II. mailako diploma
Diploma de nivel II
Kirol Teknikariaren titulua (Erdi Mailakoa)
Título de Técnico Deportivo (Grado Medio)
- Moduluen prestakuntza-egokitasuna
Correspondencia formativa de módulos
- Baliokidetasun Profesionala
Equivalencia Profesional
- Tituluaren homologazioa
Homologación Título
III. mailako diploma
Diploma de nivel III
Goi mailako Kirol Teknikariaren titulua (Goi Mailakoa)
Título de Técnico Deportivo Superior (Grado Superior)
- Moduluen prestakuntza-egokitasuna
Correspondencia formativa de módulos
- Baliokidetasun Profesionala
Equivalencia Profesional
- Tituluaren homologazioa
Homologación Título
Aitorpenaren eskabidea indibiduala da eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari egin behar zaio. Jarraitu beharreko prozedura honako hau da:
Homologatzeko edo/eta lanbide-baliokidetzarako eskabide-orria bete behar da. Sakatu hemen.
Honako hau aukeratu klik eginez: Solicito la homologación del diploma de entrenador deportivo obtenido durante el "periodo transitorio" (posterior al año 1999).
Formulario hori Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari bidali behar zaio honako agiri hauekin batera:
Dagokion titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua.
Kirol entrenatzailearen diplomaren fotokopia konpultsatua.
Dokumentazioa aurkezteko bideak honakook dira:
Interneten bitartez: CSD-ren Bulego Birtualean
Posta arruntaren bidez: Secretaría General del Consejo Superior de Deportes en la calle Martín Fierro s/n 28040 MADRID
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako edozein tokitan.
Dokumentazioa bidali eta gero, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ebazpena ematen du, gehienez, 6 hilabeteko epean eta horren berri ematen dio interesdunari.
Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzatik, Kirol teknikari zein Euskal Autonomi Erkidegoko Kirol Klubei zuzenduriko inkesta betetzeko partehartzea eskatzen da. Bi esteka bereizirik topatuko dituzue dokumentu berean.
Azterketa horren bidez, EAEko kirolaren profesionalizazioari eta prestakuntzari buruzko 2015eko datuak eguneratu dira. Legea onartua izan den urtean non gauden jakin nahi dute, 2015etik zer aldatu den jakiteko.
Munduko Itsas-Kayak Txapelketa jokatu da eta gure palistek maila bikaina erakutsi dute. Irene Gana (Barika P.T.) seigarren izan da 23 urtez azpiko emakumeen kategorian. Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) 12. izan da Senior SS-1 emakumezkoetan.
Maite Etxabek (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.), berriz, 45-49 urte bitarteko Munduko Txapelketa irabazi du.
Jose Mari Villagarcia (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) bigarren izan da 50-54 urte bitarteko gizon beteranotan eta hirugarren maila berean, Manuel Melara (Arroja P.T.).
Oier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) ere hirugarren izan zen 45-49 urte bitarteko kategorian. Zorionak!!!
Euskal Selekzioko kideak Munduko Txapeldun izan dira berriz ere, Ingalaterra finalean mendean hartuta. Bi selekzioen arteko parekotasunaren ostean, azkenean Euskal Selekzioak indartsuagoa zela erakutsi du eta garaipena lortu du. Gaur, banakako finalaurrekoen txanda izango da, asteburuan dominak jokatuko direlarik.
Euskal Selekzioa seigarren aldiz jarraian izan da Txapeldun, Peru (2019), Ipar Irlanda (2017), Galizia (2015), Australia (2013), Estatu Batuak (2011), zazpi garaipen lortuz, Bakiokoa 2007 gehituz. Banakako mailan, azken munduko txapelketan 12 izan ziren lortutako dominak eta aurtengoa hori gainditzeko bidean doaz. Zorionak!!!
Piskanaka 2022. Denboraldia amaitzen doa eta honekin batera, gogorarazi nahi dizuegu, Eusko Jaurlaritzak, 2010ean, 203/2010 Dekretua, uztailaren 20koa, Goi mailako kirolari dagokiona onartu zuela. Beraz, izandako emaitzen arabera, Goi-mailako kirolari izatea eskatu liteke eta honela, zenbait onura jaso, hala nola, unibertsitaterako sarbidea, etab.