2022-2023ko lizentzien bideratzea

Ohar honen bitartez, lizentziak bideratzeko programa, urtarrilaren 2tik aurrera operatibo egongo dela jakinarazten da.

Hemen topatuko duzue zirkularra.

Gogorarazten da, lizentzia nazionalak izapidetzen dituzten klubek, RFEP-lak eskaturiko eranskina bete beharko dutela eta Euskal Kanoe Federakuntzan entregatu.

RFEP-lako eranskina

Alta berrien kasuan, NAN-aren kopia entregatu beharko da.

Adin txikikoekin lan egiten duten teknikarien kasuan, gogoratu Adingabekoekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria eskuratu behar dutela.

Honen inguruko informazio gehiago, web orrialdean, Lizentzien alorrean, teknikarien ziurtagiri atalean topatuko duzue.

https://www.euskalkanoe.eus/index.php/eu/lizentziak/teknikarien-ziurtagiriak

 

Kayak surfeko Euskadiko Kopa amaitu da.

Pasaden abenduaren 18an, Euskadiko Kayak Surf-eko kopako azken proba jokatu zen, Donostiako Zurriola hondartzan.
Open motz kategorian Xabi Olano (RCNSS) izan zen puntuaziorik handiena lortu zuena. Gizonezkoen Open luzean, Aiur Illarreta (RCNSS) izan zen onena. Emakumeetan Open luzean, Irati Bordagarai (RCNSS) izan zen lehen sailkatua eta laburretan, bere klubeko Aitana Urbieta. Gaztetxoenen artean, gizonezkoen kadeteetan bai motzetan bai luzeetan, Eki Otegi (RCNSS) izan zen irabazlea.

Euskal Selekzioen ekitaldia

Atzoko egunean, Bilboko itsas-museoan 2022ko Euskal Selekzioen jarduera aurkeztu zen. Urte osoan zehar, Federazio guztietako jardueren laburpena egin zen, 20 federaziotako 300kirolarik baino gehiagok euskal selekzioarekin lehiatu dute 2022an.

 

Gurean, Kayak Surf-eko Munduko Txapeldunen ordezkari gisa, Olatz Garmendia eta Oskar Martinez bertaratu ziren.

Urteko azken lehiaketa

Larunbat honetan, abenduak 17, denboraldiko azken txapelketa jokatuko da. Euskadiko Kayak Surfeko Kopako azken proba izango da Zurriolan.
Euskal Selekzioko palistak, munduko txapeldunak, bertan izango dira.

Basque Sport

Basque Sport ekimena aurkeztu da.
Joan den astean Basque Sport ekimena aurkeztu zen, eta bertan zazpi euskal federaziok, tartean piraguismokoak, eskaera formala egin zieten ICF Nazioarteko Piraguismo Federazioari eta ECA Europako Federazioari, haien ofizialtasuna eta kide izatea eskatzeko.
Kasu honetan, piraguismoaz gain, igeriketa, mahai-tenisaz, xakeaz, squashaz, automobilisomoaz eta esgrimak ere gauza bera egin zuten beraien nazioarteko federazioetan. Lehenago ordea, Mendi, Surf, Halterofilia, Boxeo, Herri Kirol, Euskal pilota eta Futbol federazioek ere egina zuten bide hau.
Gorka Iturriaga Kirol zuzendariak adierazi zuen Eusko Jaurlaritza eta Euskal Kirol Federazioen Batasuna, Euskal federazioekin batera arituko zirela bide luze eta gorabeheratsu honetan.

Kanoe, Guztiontzako kirola

Luxuzko mahai batekin, Maialen Chourraut multimedallista olinpikoa, Jone Otaño slalom talde nazionaleko palista ohia, gaur egun S.D.Santiagotarrak-eko komunikazio eta jardueraren arduraduna dena, eta piraguismoko goi mailako entrenatzailea ur bizietan, Higinio Rivero palista paralinpikoa eta nazioarte mailako multimedallista, eta Dorleta Ugalde Eusko Jaurlaritzako eskola kiroleko eta berdintasuneko teknikariak luze eta zabal hitz egiten aritu ziren piraguismoa kirol inklusiboa ote den eta zerk egiten duen berezi.


Aurretik, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna, Lehen Hezkuntzan graduatua eta Gizarteratzeko goi-mailako teknikaria. Balioetan oinarritutako Hezkuntzan eta Hezkuntza Sozioemozionalean trebatzaile eta Eskola Adinean Jarduera Fisikoa eta Ohitura Osasungarriak Sustatzeko Programen egile, Borja Abad aritu zen, nerabezaroan neskek Kirola egiteari uzteko arrazoiak aztertzen.
Hemen ikus dezakezue Emakundek Kirolean generoaren araberako eraginaren ebaluazioari buruz egin zuen azterlana.

https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/politicas_evaluaciones_2/es_def/adjuntos/ms_deporte.pdf

Eta klubetan, teknikarietan, kirolarietan, erakundeetan eta federazioetan zer egiten den eta zer alda daitekeen hausnartu zen joera hori iraultzeko.
Benetan oso jardunaldi interesgarria izan zen, datorren urtean errepikatzea espero duguna.

 

 

Euskadiko Slalom-eko 2022ko kopa amaiturik

Orthez-en jokatuko da 2022ko Euskadiok slalom-eko kopako azken proba eta S.D.Santiagotarrak izan da garailea. Bigarren Club Atlético San Sebastián eta hirugarren Beti Busti K.E. izan da.

Eguneko probari dagokionez, gizonezko kadete K-1ean Lauren Lacabanee (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea, bere taldekidea den Aitor Iriondo izan zen K-1 juniorretan azkarrena, gizonezko seniorretan Eneko Auzmendi (ATSS) izan zen lehen sailkatua eta beteranotan Xabier Manterola (S.D.Santiagotarrak).

Emakumezko kadete C-1ean, Ainara Goikoetxea (ATSS) izan zen lehena, juniorretan Nora Lopez taldekidea eta seniorretan Marta Barba (ATSS).

Gizonezko kanoistetan, Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak ) izan zen lehena, juniorretan azkarrena Markel Imaz (ATSS) izan zen eta seniorretan Aitor Garmendia (ATSS).

Emakumezko kadete K-1ean Ainara Goikoetxeak (ATSS) bigarren urrea eskuratu zuen, juniorretan Maite Odriozola izan zen irabazlea.

 

Taldekako sailkapenean 1.go sailkatua S.D.Santiagotarrak izan zen eta bigarren Club Atlético San Sebastián.

EKFB eta Eusko Jaurlaritzaren Euskararen aldeko kanpaina

Euskal Kirol Federazioen Batasuna (EKFB) eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (HPS), kirol arloan euskara normalizatu asmoz elkarlanean ari dira.  

EKFB-k, eta Euskal kirol federazioek kolektibo gisa, gizarte-erronka handia dugu begi-bistan: kirol jardueretan eta kirol-espazioetan euskararen presentzia eta erabilera  areagotzea. Gure komunitatea euskararen erabileraren alde aktibatzea da gure helburuetako bat. Horretarako zein euskararekiko dugun konpromezua publikoki adierazteko, kanpaina parte-hartzaile bat jarri dugu abian eta zuek ere kanpaina honetako parte izatea gustatuko litzaiguke.

  Kanpainan parte hartzeko:

  1.   Artera argazki bat edo egin bideo bat
  2.   Idatzi argazkian edo esan bideoan kirolean euskaraz erabili ohi duzuen esaldi bat
  3.   Itsatsi logoa
  4.   Publikatu zuen Instagramean @euskal.kirola izendatuta eta #ekineuskaraz hastagh-arekin
  5.   Euskararekin konpromezua adierazten duten argazki guztiekin mosaiko erraldoi bat eratuko da

 Kanpainan parte hartzen duten kirol elkarteen artean kirolari ezagunekin  entrenamendu saio  bereziak zozketatuko dira.

 

IKUSI KANPAINA HEMEN:  https://euskalkirola.eus/eu/elkar-ekin-euskaraz

Mila esker aldez aurretik!

Euskaraldia martxan da

Hitzez ekiteko garaia

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean euskaraldia martxan egongo da. Euskal Herriko gizarte ohitura linguistikoak aldatzea eta euskararen erabilera zabaltzea bultzatzea du helburu. Euskararen normalizazioari bultzada ematea bilatzen du, parte hartze masivo honetan, aurrera pausuak eskatuko dizkigularik ariketa sozial honek.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21