Kayak surfeko Euskadiko Selekzioa munduko txapeldun titulua berrestetik gertuago

Euskadiko Kayak Surf Selekzioa dagoeneko lehiatzen ari da Ingalaterran, Buden, ospatzen ari den Munduko Txapelketan.
Momentuz dena oso ondo doa selekzioarentzat eta maila indibidualean lehiatzen diren palistentzat, ia denak final-laurdenetara pasatuz.
Euskadi, berriz, selekzioen finalean da jada, multzoko lehen postuan igarota, Ingalaterra, anfitrioi, Irlanda eta Eskoziaren aurretik.
Euskadi egungo munduko txapelduna da, Perun, pandemiaren aurreko azken txapelketa izan zen, 2019an. Baina ez da titulu bakarra, 2017an Ipar Irlandan, 2015ean Galizian, 2013an Australian eta 2011n Estatu Batuetan irabazle izan ziren, eta, beraz, azken bost edizioetako irabazleak dira, elkarren segidako txapeldunak izanik. Horri 2007an Bakion lortutako txapelketa gehitu behar zaio.
Banakako mailan, azken munduko txapelketan 12 izan ziren lortutako dominak eta hobetzeko helburuarekin doaz.
Emaitzak hemen jarraitu daitezke:

https://tournr.com/tournament/778/schedule

 

Zorte on!

 

 

 

Ur lasaietako epaileen ikastaroa 2022ko udazkenean

Datorren urriaren 14,15 et 16ean, ur lasaietako epaileen ikastaroa antolatuko da Donostian.

Epaile Laguntzaile, oinarrizko eta nazional tituluak eskuratzea egongo da, ostiral arratsaldean hasi eta igandean amaituz.

Hemen topatuko duzue informazio guztia, edo web orrialdeko formakuntzen atalean.

Irati Osak ia brontzezko domina eskuratu du

Ponte de Limak hartu zuen Munduko Maratoi Txapelketa, non beteranoen txapelketak jokatu ondoren, junior, 23 urtez azpiko eta Senior mailen txanda izan zen, non Irati Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.)Emakumezko Senior K-2 kategorian domina ukitu zuen, laugarren izanik, brontzezko dominatik hamar segundo pasatxora iritsiz. Lasterketa oso lehiatuan eta beti buruko taldean, azkenean laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen.

 


Gema Victoria (Barrika P.T.) senior mailako eta maratoiko distantziako ekitaldi batean estreinatu zen, eta 13. postuan amaitu zuen, emakumezko senior C-1 kategorian. Klubeko kidea den Irene Gana 14. izan zen 23urtez azpiko emakumezko K-1 kategorian. Aste honetan piragua eta distantzia aldatu eta berriro, Portugalen jokatuko den Munduko itsas- Kayakeko Txapelketa lehiatzea tokatuko zaio.

 

Brontzea Xabi Osarentzat Munduko Maratoi Txapelketan

Astelehenean hasi zen Munduko Maratoi Txapelketa Master mailan, Xabi Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) brontzea lortu zuen 50-54 urte bitarteko kategorian.
Iñaki Fernandez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) 14. izan zen 35-39 urteko gizon beteranoan. Paulo Juez (Getxo Kayaka) 15. gizon beteranoa: 55-59 urtetako mailan. Taldekako ontzietan, Iñaki Fernandezek eta Eukene Saenzek (Pasaia Kayak 2205 K.K.) osatutako K-2 mistoa hamaikagarrena izan zen eta Xabi Osak ezin izan zuen proba amaitu 50-54 urteko K-2 gizonezkoetan.
Junior, 23 urtez azpiko eta Senior kategorietako lehiaketei gaur eman zaie hasiera.


Bihar, ostirala, Irene Gana (Barrika P.T.) lehiatuko da 23 urtez azpiko K-1ean, larunbatean Gema Victoria (Barrika P.T.) emakumezko C-1 ean arituko da eta igandean Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) K-2 emakume seniorretan.


Probak esteka horren bidez egin daitezke:
https://www.canoeicf.com /
https://timetable.canoemarathonportugal.com /
Zorte on!

Lekeitioko zeharkaldia ospatu da

Beste behin ere, Elantxobe eta Lekeitio arteko zeharkaldiak ez du hutsik egin, D-Zanga Piragua Taldearen antolakuntzari esker.

Kluben araberako sailkapenean, Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. izan zen garaile, bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren Barrika P.T.

Banakako emaitzei dagokienez, Jose Maria Villagarcia (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.), 50-54urte gizon beteranoaren kategoriako garailea izan zen, Iker Lizaso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen junior K-1 gizonezkoaren irabazlea, Oier Aizpurua (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen azkarrena gizon seniorrean. 45-49 urte bitarteko kategorian, Eñaut Aizurua (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen lehen sailkatua. 55-59 urteko kategorian, Javier Lizancos (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea. 60-64 urtetan, Paco Calatayud (P.Santander) izan zen garailea. OC-2 Yon Mitxelena eta Fabien Maillard (Arroja P.K.) izan ziren irabazleak.
Emakumezkoetan, Maialen Vitoria (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen irabazlea. 55-59 urteko emakume beteranoan, Cristina Iraetak (ATSS) irabazi zuen.
Hurrengo hitzordua Viana de Castelon (Portugal) ospatuko den Munduko Txapelketa izango da, urriaren 6tik 9ra bitartean.

 

Irene Ganak bederatzigarrena postua eskuratu du Europako itsas kayakean

Italiako Cagliari hirian Europako Itsasoko Kayak Txapelketa ospatu da eta oraingoan, ezin izan du podiumera igo, aurreko denboraldian egin zuen bezala, bederatzigarren amaitu du 23 urtez azpiko emakumezkoen kategorian.
Igande honetan Lekeition jokatuko da Euskadiko itsas Kayak Kopako bosgarren proba, Elantxoben hasi eta Lekeition amaituko dena.

JARDUERA FISIKOKO ETA KIROLEKO LANBIDEETAN SARTZEA ETA JARDUTEA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LEEA

Abuztuaren 25ean argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, joan den ekainaren 30ean Eusko Legebiltzarrean onratutako 8/2022 Legea, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO JARDUERA FISIKOKO ETA KIROLEKO LANBIDEETAN SARTZEKO ETA JARDUTEKO.

 

Arau honen helburua da kirol-zerbitzuak egiten dituzten lanbideetarako sarbidea arautzea, eta, horretarako, kirol-jarduera segurua sustatzen duten ezagutza tekniko espezifikoa aplikatzea, osasunari edo osotasun fisikoari kalterik ez egiteko.

 

Aipatzekoa da araudi honen esparruan ez litzaiekeela aplikatuko boluntariotza-, adiskidetasun-, familia- edo antzeko harremanen esparruan egindako jarduerei, hau da, testuan aurreikusitako lanbideren batean diharduenari, gastuen konpentsazioei dagokienez ezarritakoa alde batera utzita.

 

  Adierazpen gisa, arauak hauek identifikatzen ditu jarduera fisikoaren eta kirolaren "berezko lanbide" gisa:

  1. Gorputz Hezkuntzako irakaslea
  2. Kirol-monitorea
  3. Dagokion kirol-modalitate edo diziplinako entrenatzailea.
  4. Kirol-zuzendaria

 

Beraz, lanbide horietakoren batean jarduten duten pertsonek lanbide-kualifikazioa beharko dute, prestakuntza-titulu batek, gaitasun-ziurtagiri batek, formalki aitortutako lanbide-esperientzia batek edo aurreko horietako batek baino gehiagok ofizialki egiaztatuta.

 

Titulu edo ziurtagiri ofizialtzat hartuko dira "hezkuntza-administrazioak hezkuntza-legerian araututako irakaskuntzen esparruan emandakoak, lan-administrazioak lanbide-kualifikazioei buruzko legeriaren esparruan emandakoak eta kirol-administrazioak kirol-legeriaren esparruan emandakoak".

 

Arauketa bat ezartzen da aurretik aipatutako lanbide bakoitzerako, lanbide horien berezko jarduerak egiteko beharrezkoak diren titulazioak edo kualifikazioak jasotzen dituena.

 

Indarrean sartzeari dagokionez, azken xedapenetatik lehenak ezartzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko dela indarrean.

 

Aurrekoa gorabehera, lege honetan aurreikusitako lanbide-kualifikazioak ez dira eskatuko 2026ko urtarrilaren 1era arte.

 

Era berean, lege honetan ezarritako betebehar formalak betetzeko epeak dagozkien erregelamendu-arauetan zehaztuko dira.

 

 

Hamar domina Espainiako Itsasoko Kayak Txapelketan

Cadiz Espainiako Itsas Kayak Txapelketako eszenatoki izan zen, non euskal palistek 10 domina lortu dituzten. 5 urre, 3 zilar eta 2 brontze.

 


Urrea

Cristina Iraeta (ATSS) Emakume Beteranoa 55-69 urte.

Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) Gizon beteranoa: 45-49 urte.

Jose Mari Villagarcia (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) Gizon beteranoa 50-54 urte.

Eñaut Aizpurua eta Jose Mari Villagarcia (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) Gizon beteranoa K-2, 45-49 urte.

Raul Barba (ATSS) Gizon beteranoa 55-59 urte.

Zilarra

Irene Gana (Barrika P.T.) emakumea 23 urtez azpiko K-1

Manuel Melara (Arroja) Gizon beteranoa 50-54 urte

Maialen Vitoria- Ioar Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) Emakumezko kadete K-2

Brontzea

Ramon Vega (Pasaia Kayak 2005 K.K.) gizon beteranoa 60-64 urte

Oinatz Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) Gizonezko infantil B K-1

Hurrengo hitzordua irailaren 25ean izango da, Lekeition, itsasoko itsas-kayaken Euskadiko Kopako 5. proba. Nazioarteko proben atarikoa.

Brontzea Olatz Arregirentzat Seoko Munduko Kopan

Munduko Kopako finala jokatu da Seu d 'Urgellen eta emaitza ezberdinak lortu dituzte euskal palistek.
Olatz Arregik (ATSS) hirugarren postuan bukatu zuen Extrem txapelketan, fase ezberdinak gaindituta.
Maialen Chourrautek (ATSS) final bat gehiago lortu du slalom konbentzionalean, seigarren amaituz, finalerdietan denborarik onena egin ostean. Eta 13. izanik, final-laurdenetan kanpoan geratuz extrem modalitatean.
Miren Lazkano (ATSS) bosgarren izan zen extremean, finalerdietan geratuz. Kanoan 24. izan zen, finalerdietan geratuz baita ere.
Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) 19. izan zen emakumezkoen kanoan eta 37. estremean.
Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) 17. izan zen estremean eta slalomean 33.a izan zen, finaletik kanpo geratuz +50eko penalizazio baten ondoren. Kanporaketan bigarren denborarik onena egin zuen bi modalitateetan.
Honekin amaitutzat eman dute nazioarteko denboraldia. Euskadiko eta Gipuzkoako slalom lehiaketak ospatzea falta delarik.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21