Bi zilar eta bi brontze Eurochallengean

Asteburu honetan Eurochallente ospatu da eta euskal palistek lau domina lortu dituzte.

Zilarra, Manuel Melararentzat (Arroja P.T.) C- D gizon beteranoan eta Iñigo Ibarrarentzat (Barrika P.T.) E-F gizon beterano mailan.

Brontzea Jose Mari Villagarciarentzat (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) gizonezko beterano C-D mailan eta Cristina Iraetarentzat (ATSS) C-D emakume beteranotan.

Larunbat honetan, Euskadiko Itsas Kayak Txapelketa izango da Zumaian.

S.D.Santiagotarrak taldearentzat hirugarren postua Espainiako Infantil Mailako JJPP Neguko Txapelketan

Denboraldi honetan Jóvenes Promesas Espainiako Txapelketaren formatu berria estreinatu da, kadeteen eta Infantilen arteko Txapelketa banatu ondoren. Asteburu honetan txikien txanda izan da Sevillan.

S.D. Santiagotarrak hirugarren postuarekin itzuli da kluben araberako sailkapen nagusian.

Gainera, Oier Serano palistak (S.D. Santiagotarrak) zilarra izan zen Infantil B mailako C-1 mailan.

Finalista postuak Ana Aranbururentzat (S.D. Santiagotarrak), zortzigarren postua Infantil B C-1 emakumezkoetan eta Laia Elias bere klubeko kidearentzat, infantil A C-1 emakumezkoetan.

Hurrengo hitzordua Euskadiko Maratoi Txapelketa izango da, maiatzaren 5ean, Zumaian.

Zilarra eta brontzea Dragoien 200mtako 1.go kopan

Getxo kayakeko ordezkaritza zabal bat aritu zen Españako Dragoi ontzien 200mtako 1.go kopan eta bertatik bi dominarekin bueltatu dira, zilarra Open PD2 DB12 200m eta brontzea Open PD3 DB12 200m tan.

Hauek dira eskuraturiko emaitza guztiak:

2024.dragones.medalla

Open PD2 DB12 200m, 2. Izan ziren honakoak:

Lorena Pandelo, Libia de la Fuente, Ivan Rodriguez, Alfonso Juez, Jose Ignacio Juez, Jose Angel Corredera, Mar Arrieta, Laura Urtasun, Marta Sainzde la Maza, Belen Gonzalez, Isabel Benitez, Izaskun Gonzalez eta Rosa Losada.

Open PD3 DB12 200m, 3. Izan ziren honakoak:

Lucia Amalia Algorta, Marta Sainz de la Maza, Marta Fernandez, Connie Boulandier, Begoña Velasco, Lorena Pandelo, Nerea Martin, Belen Gonzalez, Rosa Losada, Izaskun Gonzalez, Libia de la Fuente, Isabel Benitez, Gemma Azkorra eta Nati Daniele.

Emakumezko BCS DB12 200m sailkatze proban, 6. Izan ziren honakoak:

Lucia Amalia Algorta, Marta Sainz de la Maza, Natalia Varela, Connie Boulandier, Begoña Velasco, Lorena Pandelo, Nerea Martin, Rosa Losada, Belen Gonzalez, Izaskun Gonzalez, Libia de la Fuente, Isabel Benitez, Gemma Azkorra eta Nati Daniele.

Emakumezko senior DB12 200m sailkatze proban, 11. Izan ziren honakoak:

Gemma Azkorra, Libia de la Fuente, Elena Alonso, Charo Arceniega, Nati Daniele, Mar Arrieta, Mertxe Veloso, Susana Barreiro, Laura Urtasun, Marta Sainz de la Maza, Rox Sese, Maria Carmen Mardones, Rosa Losada eta Nerea Martin.

2024.dragone.aguas

Mixto Beterano DB12 200m sailkatze proban, 12. Izan ziren honakoak:

Maria Carmen Mardones, Marta Sainz de la Maza, Ivan Rodriguez, Connie Boulandier, Begoña Velasco, Alfonso Juez, Jose Ignacio Juez, Jose Angel Corredera, Nati Daniele, Mertxe Veloso, Susana Barreiro, Rox Sese eta Rosa Losada.

Emakumezko beterano DB12 200m sailkatze proban, 15.izan ziren honakoak:

Lucia Amalia Algorta, Ivan Rodriguez, Connie Boulandier, Nerea Martin, Nati Daniele, Mar Arrieta, Mertxe Veloso, Susana Barreiro, Laura Urtasun, Marta Sainz de la Maza, Rox Sese, Maria Carmen Mardones, Libia de la Fuentes eta Rosa Losada.

2024.dragones.getxo

Kluben sailkapen nagusian zortzigarren izan ziren.

Euskal Selekzioak bere denboraldiari hasiera eman dio

Maratoiko espezialistak izan dira Euskal Selekzioaren 2024. denboraldiari hasiera eman diotenak Waterlan Amsterdam Maratoiaren 50. edizioarekin.

Irati Osak, hamargarren postua lortuta, ezin izan zuen pasa den denboraldiko podiuma errepikatu. Josefa Molina hemeretzigarren izan zen.

Aimar Amundarain hogeigarren izan zen gizonezkoetan eta Ion Carballo 40.a.

Aste honetan abiatuko dute bidaia Mar de Platara Munduko kayak surf txapelketa jokatzera joango den taldeak. Txapelketa maiatzaren hasieran hasiko da.

Sei domina maratoi erdiko Espainiako Txapelketan

Sei domina lortu dituzte euskal palistek Espainiako Maratoi Erdiko Txapelketan, Aranjuezen jokaturiko txapelketan, apirilaren 20an eta 21ean.

Urre bat, hiru zilar eta bi brontze izan dira lortutako dominak.

2024.cto.esp.medio.maraton.MJK2

Urrea:

- Maialen Vitoria eta Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) Emakume Juniorretan K-2.

 

2024.cto.esp.medio.maraton.HJK2

Zilarra:

- Alex Arana Maroto- Markel Juaristi Luis (S.D. Santiagotarrak) gizonezko Junior K-2

- Javier Perez Rodriguez (Getxo Kayaka) Gizon beteranoa K-1 75-79 urte.

- Eñaut Aizpurua Aranzadi- Maite Etxabe Gabarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) Mistoa Beteranoa 50 <

 

2024.cto.esp.medio.maraton.MCK1.Ana.martinena

Brontzea:

- Eider Amundarain Agirre (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) 23 urte azpiko emakumea K-1

- Ana Martianena Irisarri (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) Emakume kadetea K-1.

Kluben araberako sailkapenean, S.D. Santiagotarrak-ek podiuma eskura izan du, laugarren izanik, eta hamargarren izan da Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.

Hurrengo hitzordua Euskadiko Maratoi Txapelketa izango da maiatzaren 5ean Zumaian.

Hiru domina Europako Itsas Kayak Txapelketan

Azore Uharteetan egin da Europako Itsas Kayak Txapelketa eta bertara joan diren euskal palistak hiru domina, bi urre eta zilar batekin itzuli dira.

2024.maite.cto.europa.mar

Maite Etxabek (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.), bere sasoi ona erakutsiz, nagusitasunez irabazi zuen Emakume gererano SS1 mailan.

2024.manolo.cto.europa.mar

Manuel Melara (Arroja P.K.) gauza beterano 50-54 urteko mailan, baldintza oso zailetako itsaso zakarrean, bere trebetasunaren erakusle.

2024.eñaut.cto.europa.mar

Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) podiumeko bigarren mailara igo zen 45-49 urteko kategorian.

SS2 proba mistoak bertan behera geratu ziren itsasoaren baldintzengatik, etagainerako probetarako ibilbidea egokitu egin zen.

Bost domina Espainiako 1.go Sprint kopan

Bost domina lortu dituzte gure palistek Espainiako Sprinteko lehen kopan. Urre bat, hiru zilar eta brontze bat.

Iñigo Peñak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) lortu zuen garaipena K-1 500m modalitatean, oso modu estu eta lehiatuan.

2024.eneritz.maialen.copa.2

Zilarra Eneritz Aizpiolea eta Maialen Vitoriarentzat (S.D.Santiagotarrak) Junior K-2 200mtan, Uxue Arsuaga eta Nerea Garciarentzat (S.D.Santiagotarrak) K-2 200m emakume seniorretan eta Uxue Arsuaga, Carla Corral, Nerea Garcia eta Maialen Arsuagarentzat (S.D.Santiagotarrak) K-4 200m emakume seniorretan.

2024.nerea.uxue.copa.sprint

Brontzezko domina, Iñigo Irastorza, Alejandro Arana, Oihan Arrondo eta Markel Juaristik (S.D.Santiagotarrak) osatutako K-4 junior 1000m takoarentzat izan zen.

2024.k4mujer senior.copa.sprint

Asteburu honetan, Aranjuezen ospatuko den maratoi erdiko Espainiako Txapelketaren txanda izango da.

2024.hombre juniorK4.copa.sprint

Slalomeko Euskadiko Kopako hirugarren proba egin da

Donostiako Atletiko San Sebastiánek  irabazi zuen kluben arteko sailkapen Nagusia, S.D.Santiagotarrak bigarren izan zen eta Beti Busti K.E. hirugarren.

Banakako emaitzei dagokienez, Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehen sailkatua gizonezko senior K-1ean, gizonezko juniorretan, bere taldekidea,Unai Santacruz izan zen irabazlea, kadete mailan Mario de Teso (ATSS), eta beteranoetan, berriz, Ander Diez (S.D.Santiagotarrak).

Emakume kanoetan, Nora Lopez (ATSS) izan zen azkarrena, emakume juniorretan Haizea Segura klubeko kidea eta kadeteetan Ainhoa Segura haizpa.

Gizonezko kanoan, Alex Segura anaiak (ATSS) lortu zuen garaipena, gizonezko juniorretan, Jon Garasa bere klubeko kideak eta gizonezko kadeteetan Oier Azpillagak (ATSS).

Emakume kayakistetan, senior mailan, Leire Goñi (ATSS) izan zen azkarrena, junior mailan Haizea Segura izan zen irabazlea eta kadeteetan, Maria Garcia (S.D.Santiagotarrak) azkarrena. Beteranoetan, Cristina Martinezek (ATSS) lortu zuen lehen postua.

Patruilen Euskadiko Txapelketari dagokionez, kadete mailako C-1 gizonezkoetan, Julen Bueno, Mario del Teso eta Jon Otegi (ATSS) izan ziren lehenak, senior mailako C-1 mailan, Nicolas Gonzalez, Markel Imaz eta Alex Segura (ATSS), kadete mailako 3x K-1 emakumezkoetan Maria Garcia, Haizea Celaya eta Udane Ortega (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak. Senior mailan, Aitor Iriondo, Javier Arruabarrena eta Hasier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) izan ziren azkarrenak. Emakume seniorretan C-1, Malen Gutierz, Leire Goñi eta Nora Lopez (ATSS) izan ziren irabazleak eta kadeteetan 3x C-1, Ainhoa Seren Telma Garasa eta Ainhoa Segura izan ziren garaileak.

Hurrengo hitzordua, maiatzaren 25ean, Orthez-en izango da, Euskadiko kayak cross kopan.

Lazkano preolinpikora, Peña Jokoetatik kanpo

Selekzio olinpikoko probak jokatu ondoren, Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.) bere bidea jarraitzen du Parisera iristeko. Kayakista gizonezkoen taldea, berriz, zehaztuta geratu da, Iñigo Peña zumaiarra gabe. Ezin izan zuen gainditu Munduko Txapelketan domina izan zen K-2a, Rodrigo Germade eta Adrian del Riok osaturikoa. Orain, Europako Txapelketan lehiatzeko aukera izango du, baldin eta Jokoetarako K-2 titularra ez bada bertara joaten. K-1 1000m-an hirugarren izan zen, non Francisco Cubelosek bere hirugarren Joko Olinpikoetarako sailkapena ziurtatu zuen.

2024.iñigo.k2.500.selecti

Bestalde, Begoña Lazkano bigarren izan zen K-2 500m proban, Joko Olinpikoetarako sailkatuta zeuden Carolina Garcia eta Sara Ouzande palistek gainditu zituzten. Beraz, Begoña izango da, Laia Pelachekin batera, maiatzaren hasieran Szegeden egingo den preolimpikora joango dena, JJOOri begira Espainiari geratzen zaion azken plaza ateratzen saiatzeko. Halaber, Estefania Fernandezek, K-4 Jokoetarako sailkatuta dagoenak, K-1 500mko irabazleak, uko egiten badio Szegedeko Munduko Kopan K-1 500m jokatzeari, eta bertan Begoñak irabaziz gero, Olinpiar Jokoetan K-1eko titular izatea lortuko luke.

2024.nerea.selecitvo

Nerea Garciak (S.D.Santiagotarrak) eta bere taldekideak, Carla Corralek, K-4 500m txapelketa jokatu zuten, bigarren sailkatua izanik eta JJOOrako K-4 titularrak uko eginez gero, Europako Txapelketa jokatu ahal izango dute.

Uxue Arsuagak (S.D.Santiagotarrak) 23 urtez azpiko Europako Esprint Txapelketarako sailkapena lortu zuen

2024.uxue.selectivok2

Lekeitioko proba ospatuta, Munduko Kayak Surf Txapelketara bidean

Martxoaren 24an, kayak surfeko Euskadiko Kopako bigarren proba egin zen Lekeition.

Emakumezkoen kategorian, IC zein HPn, Xiang Mezzacasa (RCNSS) izan zen irabazlea, mutiletan 23 urtez azpikoetan, Jon Etxeberria (RCNSS) izan zen onena, HP Masterrean Gaizka Ballesteros (Itxasondo) izan zen irabazlea, Junior IC eta HPn Daniel Fernandez (RCNSS) izan zen lehen sailkatua, Open ICn Aiur Illarreta (RCNSS) izan zen onena eta Open HPn Eñaut Calvo (RCNSS).

Orain, Euskal Selekzioa maiatzaren 3tik 12ra Mar de Platan (Argentina) jokatuko den Munduko Txapelketan arituko da.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21