Europako Slalom Txapelketaro hasiera eman zaio

Euskal ordezkaritza zabala Tacen, Esloveniaraino joan dena, Europako Slalom Txapelketan parte hartzeko.
Maialen Chourraut (ATSS), Pau Etxaniz (ATSS) eta Miren Lazkano (ATSS) Jokoetarako sailkatutako palistak nazioarteko hitzordu batean estreinatuko dira denboraldi honetan. Gainera, Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) eta maila absolutuan estreinatu berri diren Leire Goñi (ATSS) eta Markel Imaz (ATSS) izango dituzte lagun.

Egitarauak aldaketak izan ditu euriteengatik. Atzo, asteazkena, hasi zen txapelketa Kayak Crosseko sailkapen-serieekin. Gaur, kayak cross-aren final-laurdenak, finalaurreko eta finalen txanda izango delarik.

Ostiralean ez da lehiaketarik egongo, ibaiaren mailak behera egin arte, eta larunbat eta igandean slaloma jokatuko da, sailkapen-jaitsiera bakarrarekin, non lehenengo 12 sailkatua, zuzenean finalera igaroko diren.

Larunbat goizean K1en txanda izango da, eguerdian K-1eko finalak jokatuko dira eta ondoren, taldekako finalak.

Igandean programa bera izango dute kanoek.

Kayak Surf-eko Euskal Selekzioa Munduko Txapeldun

Amaitu da Munduko Kayak Surf Txapelketa eta beste behin, Euskal Selekzioa garaile izan da. Honela, zortzigarren garaipena dute jarraian, guztira bederatzigarrena.

2022an Inglaetera, 2019an Perun, 2017an Ipar Irlandan,2015ean Galizia, 2013an Austrailan, 2011ean Estatu Batuetan eta 2007an Mundakan eskuraturiko garaipenei, aurtengoa gehitzen zaio.

Imagen de WhatsApp 2024 05 07 a las 12.18.03 37d16caa

Honela, Euskadi lehengo izan da, Argentina bigarren eta Inglaterra hirugarren.

Taldea honako kirolariek osatu dute:

Luis Alberto Abando Urizar

Peru Barandiaran Lizarraga

Txema Carreto

Aimar de la Fuente Zorzabalbere

Daniel Diez

Jon Echeverria Otaegui

Odei Etxeberria Delgado

Edu Etxeberria Royo

Olatz Garmendia Enparantza

Aitor Gonzalez Albiztegui

Aiur Illarreta Beñaran

Oskar Martinez Bernal

Eki Otegi Gimenez

Ainhoa Tolosa Onda

Aitana Urbieta Araujo

2024.podium.paises

Banakako emailtzen dagokienez honakoak izan dira lorturiko emaitzak, 25 domina, urrea eskuratuz parte harturiko kategoria guztietan:

Urrea

                Daniel Diez (RCNSS) Junior Long (IC) eta Junior Short (HP)

                Aiur Illarreta (RCNSS) Ope Short (HP) New Age Long (IC) eta motzetan (HP)

                Odei Etxeberria (RCNSS) Open Long (IC)

                Ainhoa Tolosa (ATSS) Neskak Long (IC)

Olatz Garmendia (RCNSS) Neskak short (HP)

Luis Abando (Itxasondo) Master Long (IC) eta Master Short (HP)

Edu Etxeberria (RCNSS) Grand Master Short (HP)

Zilarra

                Eki Otegi (RCNSS) Junior Long (IC) eta Junior Short (HP)

                Jon Etxeberria (RCNSS) New Age Long

Odei  Etxeberria (RCNSS) Open Short (HP)

Olatz Garmendia (RCNSS) Neskak Long (IC)

Aitana Urbieta (RCNSS) Neskak Short (HP)

Txema Carreto (Mundaka) Master Short (HP)

Brontzea

                Aitor Gonzalez (RCNSS) Junior Long (IC) eta Junior short (HP)

                Peru Barandiaran (RCNSS) New Age Long (IC) eta New Age Short (HP)

Aitana Urbieta (RCNSS) Neskak long (IC)

Ainhoa Tolosa (ATSS) Neskak Short (HP)

2024.euskal.etxea

Euskal selekzioak harrera izan zuen Euskal Etxean.

2024.euskal.etxea.2

Begoña Lazkano Parisko Jokoetarako sailkatu da

Preolinpikoaren ondoren, non K-2 500m emakumezkoetan plaza bat zegoen jokoan eta laugarren izan zen Laia Pelach kataluniarrarekin batera. Munduko Kopa jokatu zuen K-1 500m-an. Isabel Contreras ceutarraren aurka jokatzen zuen, emaitza onena lortzen zuenak, Pariserako sailkapena lortuz. Sailkatze zein finalerdiak gaindituta, bi kirolariek B Finala aurrez aurre burutu zuten eta  bertan, Begoña Lazkanok laugarren bukatu zuen eta Isabel Contrerasek zazpigarren. Beraz, Pariserako txartela berea zen.
Munduko Kopan ere K-2 500m jokatu nuen, finalerdian bederatzigarrena izanik, finaletik kanpo geratuz.

2024.higi.mundial
Bestalde, Higinio Rivero bostgarren izan zen Paracanoeko Munduko Txapelketan, urteko helburu nagusia zen Pariseko Joko Paralinpikoak prestaketa gisa hartu ondoren lehia.

Hasi da Munduko Kayak Surf Txapelketa

Imagen de WhatsApp 2024 05 07 a las 12.18.10 d0b4dba0

Euskal Selekzioa Mar de Platan (Argentina) hasi den Munduko Kayak Surf Txapelketan lehiatzen hasi da dagoeneko.

Atzo, itsasoaren egoera zela-eta, Txapelketa gelditu beharra izan zen, baina dagoeneko banakako proba batzuk jokatu dira;, eta gaur berriz, lehiaketari ekin zaio, honako proba hauek jokatuta:

 

2024.mundial.team.k.surf

 

2024.mundial.ind.10.mayo.k.surf

 

Txapeketa hemedik ikusi daiteke zuzenean:

https://www.youtube.com/watch?v=hIQPGchQI-o

 

Imagen de WhatsApp 2024 05 07 a las 12.18.11 41d99265

Zorte on!

 

 

 

Begoña Lazkano laugarren preolinpikoan K-2 mailan

Begoña Lazkanok preolinpikoa jokatu zuen atzo K-2 500m-tan, laugarren amaituz. Sailkatutako lehen ontziak Parisko Joko Olinpikoetarako txartela lortu zuen.
Gaur Higinio Riveroren txanda izango da, VL2 200m-ko Munduko Paracanoe Txapelketa jokatuko duena. Lehenengoak finalerdietarako txartela lortuko du, gainerakoek finalerdietatik pasa beharko dute finalerako txartela lortu nahi badute.
Bestalde, Begoñak larunbat arratsaldean ekingo dio Joko Olinpikoetarako txartela eskuratzeko lehiari, K1 500m proban. Munduko Kopa jokatuko du eta Isabel Contreras izango du aurkari, sailkapen onena lortzen duena, Parisen izango da.

Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.ak irabazi du Euskadiko Maratoi Txapelketa

Larunbatean Euskadiko itsas Kayak Txapelketa jokatu ondoren, igandean maratoiaren txanda izan zen, Zumaian baita ere, eta berriro ere garaipena lortu zuten Itxas-Gaingoek.

Beraz, Itxas-gainentzat, kluben sailkapen nagusian, garaipen bikoitza eskuratu zuten asteburuan bigarren S.D.Santiagotarrak izan zen eta hirugarren Getxo Kayaka izan zen.

2024.cto.eusk.maraton.2

Banakako emaitzei dagokienez, ontzi mistoetan, kadete mailan, Ibaia Aranburu eta Nerea Egiguren (S.D.Santiagotarrak) izan ziren garaile, juniorretan, Beñat Balerdi eta Haizea Montero (Donostia Kayak K.E.), kadete mailan K-1ean, Oinatz Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen lehen sailkatua, K-2 Kadete mailan, Oihan irizar eta Julen Arakistain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan ziren azkarrenak. Kadete mailako C-ean, Odei Gelbenzu izan zen irabazlea. Paracanoe kadete mailan, Asier Bulmanek (S.D. Santiagotarrak) lehen postuan eskuratu zuen eta Javier Perezek (Getxo Kayaka) paracanoe beteranotan. Junior K-1 mailan Asier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea, seniorretan, Martin Egaña taldekideak irabazi zuen. K-2an, S.D.Santiagotarrak-eko, Alex Arana eta Markel Juaristi izan ziren irabazleak. K1- 23 urtez azpikoan, Aimar Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen garailea. Beteranoetan, K-2an Xabier Osa eta Joseba Romatet (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan ziren irabazleak, K-1 -50ean Iñaki Fernandez, taldekidea izan zen lehen sailkatua, eta 50 urte baino gehiagotan, berriz, Alejandro del Val (C.P. Antares) izan zen probako irabazlea eta Euskadiko txapeldun Javier Arrastua (S.D.Santiagotarrak).

2024.cto.eusk.maraton

Emakumeei dagokienez, K-1 Kadeteetan, Nora Aranak (S.D.Santiagotarrak) nagusitasunez irabazi zuen, K-2 taldean, Eider Cecilia eta June Arrastua klubeko kideek gauza bera egiten zuten. Junior mailan Enara Nuñez (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Emakume Seniorretan, bertako Irati Osa izan zen garaile argia, K-2an, Ihintza Labeaga eta Ane Lopez (Barrika P.T.) izan ziren lehen sailkatuak. 23 urtez azpiko K-1 emakumeetan, Eider Amundarainek (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) lortu zuen lehen postua.

2024.cto.eusk.maraton.neskak


Hurrengo hitzordua, larunbat honetan izango da, Colindresen, Espainiako I. Zeharkaldien Txapelketarekin.

Sprinteko nazioarteko proben denboraldi hasiera

Bihar emango zaio hasiera nazioarteko esprint denboraldiari Szegeden, Europako sailkapen olinpikoaren lehiarekin.

Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.) azken txartel olinpikoa lortzeko borrokatuko du K-2 500m proban, Laia Pelach kataluniarrarekin batera. Irabaziz gero, Espainiak posible diren plazak baino kirolari gehiago izango lituzke, eta K-2ko palista bakarra eraman beharko luke. Baldin eta Begoñak ez badio, Isabel Contreras Ceutiari irabazten, ostiraletik aurrera jokatuko den Munduko Kopan. K-1 500m proban emaitza onena lortzen duena Joko Olinpikoetara joango den palista izango da. Bi egoerak emango balira, Begoña Parisko K-1ean eta K-2an lehiatzeko moduan egongo litzateke.

2023.higinio.mundial

Bien bitartean, Higinio Riverok (Plentzia P.T.) Munduko Paracanoe Txapelketa jokatuko du VL2 200m-an.

Zorte on!

Itxas-Gainek irabazi du Euskadiko Itsas Kayak Txapelketa

Itxas-Gainek irabazi du Euskadiko Itsas Kayak Txapelketa. Hego haizeak eragotzi egin zuen Orio/Mutrikun hasi eta Zumaiara iristea, eta Zumaia-Sakonetako ibilbidea egin behar izan zen, baina horrek ez zuen eragotzi etxekoek taldekako garaipena eskuratzea, Barrika P.T. eta Pasaia Kayak 2005 K.K. aurretik.

2024.cto.eusk.mar.2

Banakako emaitzei dagokienez, kadete mailan Mikel Loroñok (Kayak club castro Urdiales) irabazi zuen, senior mailan Paul Gebhardt (Barrika P.T.) izan zen azkarrena, 23 urtez azpikoetan Haritz Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea. Beteranoetan (-50 urte), Lander Rodriguez (Pasaia Kayak 2205 K.K.) izan zen lehen sailkatua, eta beteranoetan (+50urte), berriz, Manauel Melara (Arroja K.K.). K-2 beteranoan (-50 urte), Raul Moreno eta Vicente Royo izan ziren irabazleak.

2024.cto.eusk.k.mar.1

Egilea: Marisa Herguedas

Emakumezko juniorretan, Ioar Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen irabazlea, seniorretan, Irene Gana (Barrika P.T.) izan zen azkarrena, 23 urtez azpikoetan Eider Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen lehen sailkatua eta beteranoetan, berriz, Cristina Iraeta (ATSS).

Hurrengo hitzordua maiatzaren 19an izango da, Barrikan.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21