Irati Osak brontzea eskuratu du Maratoiko Munduko Kopan

Asteburu honetan maratoiko Munduko Kopa jokatu da Brandemburgon, maratoi motza zein luzea K1 mailan eta lehen aldiz, errelebo mistoa.

Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) podiumeko hirugarren mailara igo da maratoi luzean, Hungariako, Vanda Kiszli eta Panna Csepe gaindituta. Maratoi motzean, kanporaketa serieak laugarren postuarekin pasa ondoren, finalean 18. izan zen. Lehiaketa mistoan, Zsofia Tokai (Hungaria), Lukas Meemann (Alemania) eta Aimar Amundarain-ekin batera bigarren izan ziren.

2024.relevo.copa.mundo.maraton

Aimar Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.), berriz, 18. izan zen maratoian.

Hurrengo hitzordua ekainaren 8an eta 9an izango da, Espainiako maratoi txapelketan, non aldi berean hautaketa proba izango den.

Lau domina Espainiako bigarren sprint kopan

Urte askoan Sevillan sprint probarik jokatu gabe egon ondoren, neguko txapelketak izan ezik, Espainiako Bigarren Kopa jokatu da eta lau domina eta final ugarirekin itzuli dira joan diren euskal palistak.

2024.higi.copa.esp.sprint

Higinio Rivero (Plentzia P.T.) gizonezko senior PV2 200m kategorian gailendu zen. Uxue Arsuaga, Maialen Arsuaga, Nerea Garcia eta Carla Corralek (S.D.Santiagotarrak) osatutako K-4 izan zen lehena, Emakume Junior K-4 kategorian gauza bera egiten zuten Eneritz Aizpiolea, Enara Nuñez, Maialen Vitoria eta Malen Juaristi talde kideek. Gainera, Eneritz eta Malen hirugarren izan ziren K-2an.

2024.copa.sprint.MJK4

Kluben araberako azken sailkapenean, S.D.Santiagotarrak bederatzigarren izan zen.

2024.copa.sprint.MJK2

Hurrengo hitzordua, datorren asteburuan izango da, Kadeteen Espainiako Kopa jokatuko baita Verducion.

Higinio Riverok Pariseko Joko Paralinpikoetarako postua berretsi du

Ostegun eta ostiralean Sprint-eko II Hautaketa probak ospatzen ari dira Sevillan eta Higinio Riverok VL2 200m txapelketa jokatu du, Pariserako eta Europako Txapelketarako parte hartzea berretsiz.

2024.iñigo.selectivo

Distantzia ez-olinpiko absolutuen Munduko Txapelketarako hautaketa prozesua ere jokatzen ari da, non Iñigo Peñak k-2 1000m jokatu duen Pedro Vazquezekin batera eta Munduko txapelketarako txartela eskuratu du, berriro ere distantzia horretako munduko txapeldun izaten saiatu ahal izateko. K-1 500m ere jokatuko du, non hirugarren amaitu duen.

Eta kategorien ez-absolutuen hautaketa-prozesua ere bai martxan da, bai Munduko Txapelketarako, bai Europako Txapelketarako.

2024.nerea.selectivo

Nerea Garciak K-2 200m txapelketa jokatu zuen Lara Feijorekin batera, Laugarren postuan eskuratuz, K-1 200m ere laugarren amaitu du. K-4 500m 23 urtez azpikoetan, Carla Corralekin batera, lehen postuan sailkatuz, Munduko Txapelketako sailkapena lortu dute.

Uxue Arsuaga zazpigarren izan da K-1 200m proban. K-2 500m 23 urtez azpikoa ere jokatu du, laugarren Mercedes Zapatarekin batera amaituz.

2024.uxue.selectivo

Behin hautaketa prozesua amaiturik, Españako Sprintek 2.kopari hasiera emango zaio asteburuan.

Atzeratu egin da Euskadi Slalom Kopako 4. proba

Maiatzaren 25ean jokatuko zen Euskadiko Slalom Kopako 4. proba atzeratu egin beharra izan da. Data berria jartzen denean jakinaraziko dizuegu.

Barkatu eragozpenak.

Barrikak etxean irabazi du

Euskadiko itsas-Kayak Kopako lehen proba jokatu da Barrikan, eta etxekoek lehen postua lortu dute kluben sailkapen nagusian, bigarren Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. eta hirugarren Pasaia Kayak 2005 K.K.

Banakako emaitzei dagokienez, gizon juniorren kasuan, Asier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen garailea, seniorretan, Paul Gebhardt (Barrika P.T.) izan zen azkarrena, 23 urtez azpiko mailan, Haritz Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen lehen sailkatua, gizonezo beteranotan, -50urteko mailan, Lander Rodriguez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen lehena helmugaratzen eta +50 urteko beterano mailan, Manuel Melara (Arroja K.K.).

2024.mar.barrika.juniors

Emakumeei dagokionean, kadete mailan, Izar Libano (Getxo Kayaka) izan zen lehen sailkatua, junior mailan, Ioar Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K), senior mailan, Irene Gana (Barrika P.T.) izan zen azkarrena, beterano -50 urteko mailan, Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen lehen sailkatua eta +50 urteko beterano mailan, Cristina Iraeta (ATSS).

2024.mar.barrika.podium.sen

Hogei domina Jovenes Promesas Espainiako lehen kopan

Dumbrian slalomeko Jovenes Promesen Espainiako lehen kopa jokatu da eta hogei domina lortu dituzte euskal ordezkariak. Zortzi urre, bederatzi zilar eta hiru brontze.
Kluben arteko sailkapenean, Atletico San Sebastian lehen sailkatua izan zen eta S.D.Santiagotarrak hirugarren izan ziren.

Urrea:

  • Telma Garasa (ATSS) Emakumezko Kadete C-1
  • June Deus (ATSS) Emakumezko Infantil A C-1 eta K-1
  • Lia Guerrero (ATSS) Emakumezko Infantil B C-1 eta K-1
  • Marcos del Teso (ATSS) Gizonezko Infantil B C-1
  • Suhar Ursua (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko Infantil A K-1
  • Manex Bereau (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko Infantil B K-1

Zilarra:

  • Ainhoa Segura (ATSS) Emakumezko Kadete C-1
  • June Amiano (S.D. Santiagotarrak) Emakumezko Infantil B C-1 eta K-1
  • Mario del Teso (ATSS) Gizonezko Kadete C-1 eta K-1
  • Suhar Ursua (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko Infantil A C-1
  • Maria Garcia (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko Kadete K-1
  • Jara Castells (ATSS) Emakumezko Infantil a K-1
  • Marcos del Teso (ATSS) Gizonezko Infantil B K-1

Brontzea:

  • Jara Castells (ATSS) Emakumezko Infantil A C-1
  • Maddi Aramendia (ATSS) Emakumezko Infantil B C-1
  • Iñaki Odriozola (ATSS) Gizonezko Infantil B C-1

Miren Lazkano eta Maialen Chourraut finalistak Europako Txapelketan

Ezohiko Europako txapelketa batean, euriteek eta emari handiek markatutakoa, lehiaketa programa eta sailkapen sistema erabat aldatzea eragin zuten. Maialen Chourrautek (ATSS) eta Miren Lazkanok (ATSS) lehen hamabietan sartzea lortu zuten, finalerako txartela lortuz. Finalerdiak ez ziren izan eta lehenengo hamabi ontziak zuzenean pasatzen ziren finalera.

Larunbatean eta igandean slaloma jokatu aurretik, asteazken eta ostegunean kayak krosa jokatu zen.

Hona hemen gure palisten emaitzak:

Maialen Chourraut:        11. emakumezko K-1

  1. Kayak Cross
  2. Patrulla 3x K-1

Miren Lazkano:                 11. emakumezko C-1

  1. Kayak Cross
  2. Patrulla 3x C-1

                Pau Etxaniz:                        31. Gizonezko k-1

  1. Kayak Cross
  2. Patrulla 3x K-1

                Klara Olazabal                   23. emakumezkoC-1

  1. Patrulla 3x C-1

                Leire Goñi:                          35. emakumezko K-1

  1. Patrulla 3x K-1

                Markel Imaz:                     36. Gizonezko C-1

  1. Patrulla 3x C-1

Talde hau Pragako Munduko Kopan lehiatuko da ekainaren 4tik aurrera.

Aurreko asteburuan, Aubsburgeko Munduko Kopa jokatuko da. Bertan, honako palista hauek egongo dira deituta:

Maite Odriozolak (ATSS) eta Haizea Segurak (ATSS) emakumezko K-1 eta kayak krosa jokatuko dute Leire Goñirekin batera.

Emakume kanoan Nora Lopez (ATSS) ere joango da, gizon kanoan Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) bezala.

Barrikako itsas probaren ibilbidea aldatu da

Maiatzaren 19an, igandea, itsasoaren egoera eta aurreikuspenak kontuan hartuta, antolatzaileek itsas kayakeko Euskadiko Kopako 1. probaren ibilbidea aldatu dute.

2024.recorrido.mar.barrika

Irteera Barrikan egingo da, joan-etorriko ibilbidearekin, eta ziaboga, buia batean, 6 kilometrotara.

Dortsalak emateko ordutegia aldatu egin da, baita talde-buruen bilera ere:

Dortsalen banaketa: 13:00etatik aurrera.
Talde Buruen bilera: 14:00etan.
Irteera: 15:00

Hamar domina Espainiako Zeharkaldi Txapelketan

Colindres Espainiako Zeharkaldi Txapelketako agertokia izan zen eta euskal palistek hamar dominal lortu dituzte guztira. Lau urre, bost zilar eta brontze bat.

Kluben araberako sailkapenean, Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. izan zen bigarren.

Banakako emaitzei dagokienez, honako hauek izan ziren:

Urrea:

  • Irati Osa Irureta (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-Adarreko P.K.) Emakumezko Senior K-1
  • Eider Amundarain (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-Adarreko P.K.) 23 urtez azpiko emakumea K-1
  • Eñaut Aizpurua eta Maite Etxabe (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-Adarreko P.K.)Mixto Beterano <50 urte
  • Xabi Osa (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-Adarreko P.K.) gizonezko beterano K-1 55-59 años.

Zilarra

  • Paulo Juez eta Jon Trujillo (Getxo Kayaka) Gizonezko beterano K-2 55-64 urte
  • Odei Gelbenzu Fernandez(S.D.Santiagotarrak) Gizonezko Kadete C-1
  • Asier Aizpurua Etxabe (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-Adarreko P.K.) Gizonezko Junior K-1
  • Eider Cecilia (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko Kadete K-1
  • Gema Victoria (Barrika P.T.) Emakumezko Senior C-1

Brontzea

  • Josefa Molina Retamal (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-Adarreko P.K.) 23 urtez azpiko emakumezko K-1

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21