Ibaien Euskadiko Kopa amaitu da

Euskadiko Ibaien Kopako 7. proba Barrikan jokatu ondoren, S.D. Santiagotarrakek Kopa irabazi du, Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. bigarren  izan da eta Pasaia Kayak 2005 K.K. hirugarren.

EUSKADIKO IBAIETAKO XII KOPAKO SAILKAPEN NAGUSIA 2021                                                                                                CLASIFICACIÓN FINAL XII COPA EUSKADI DE RÍOS 2021

 

1.go Proba Maratoia

2. Proba Pasaia K-2

3. Proba Plentzia

4.Proba Bidasoa

5. Proba Urola

6. Proba BBKayak

7. Proba Barrika

Guztira

S.D.Santiagotarrak

478

112

BERTAN BEHERA/ CANCELADA

267

150

BERTAN BEHERA/ CANCELADA

186

1193

Itxas-Gain-Zumaiako Urola itsas-adarreko Piraguismo Kluba

117

107

180

203

123

730

Pasaia Kayak 2005 K.K.

191

90

70

166

0

517

Barrika P. T.

104

42

127

63

86

422

Getxo Kayaka

85

39

53

43

27

247

Donostia Kayak K.E.

21

48

54

34

0

157

Plentzia P.T.

34

17

0

21

0

72

ATSS

0

15

0

33

0

48

Amuitz Outrigger P.K.

0

0

27

0

0

27

 

Aitor Saenz-en oroimenez,  Barrikan egindako probaren emaitzei dagokienez, S.D.Santiagotarrak izan zen taldekako sailkapeneko garailea, Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. bigarren eta Barrika P.T. hirugarren.
Bakarkako sailkapenean, Martin Egañak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.) irabazi zuen K-1 gizon seniorretan, Junior mailan, Haritz Aizpurua bere taldekidea izan zen garailea eta kadete mailan K-1 Jon Cecilia (S.D.Santiagotarrak). 50 urtetik gorako gizon beteranoetan Rafa Quevedo (Barrika P.T.) izan zen azkarrena eta 50 urte baino gutxiagoan Victor Segura (C.P. Antares).
Emakumezkoetan, Aiora Irazu (Donostia Kayak K.E.) gailendu zen 23 urte azpiko emakumezkoetan, junior mailako emakumezkoetan, Eider Amundarain (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea eta kadete mailan C-1 Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.).
K-2 gizonezko seniorretan, Beñat Arsuaga eta Eneko Egiguren (S.D.Santiagotarrak) izan ziren garaileak, gizonezko juniorretan, K-2, Oier eta Unai Rojo (S.D.Santiagotarrak) anaiak, eta kadete mailan, bere taldekideak, Iñigo Irastorza eta Oihan Arrondo.
Kadete mailan K-2, lorea Cabezon eta Paula Severiano (S.D.Santiagotarrak) izan ziren garaileak.
SUP modalitatean, gonbidatu gisa, Angel Alfredo Liscano izan zen garailea gizonezkoetan eta Ainhoa Sanchez emakumezkoetan.

 

Zilarra eta brontzea Europako Slalomeko junior eta 23 urtez azpiko mailako txapelketan

Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) Europako txapeldunorde izendatu zen emakumezko C-1 23 urtez azpiko patruiletan. Gainera, 23 urtez azpiko C-1 Emakumezko zein K-1 mailan aritu zen, 11. eta 24. geratuz, hurrenez hurren, eta C-1 Emakumea 23 urtez azpikoan banakako finalera pasatzeko zorian geratu zen. 23 urtez azpiko K-1 emakume patruilan zazpigarrenak izan ziren.
Pau Etxanizek (ATSS) ere domina eskuratu zuen 23 urtez azpiko K-1 patruilan, brontzezkoa. Eta dominatik hasperen batera geratu zen 23 urtez azpiko K-1ean, non lehen laurak segundo erdiko tartearekin sartu ziren. Extremen 19. geratu zen.


Leire Goñi (ATSS) ere finalista izan zen emakumezko junior mailan K-1, zortzigarren postuan. Junior mailako emakumezko C-1 ere aritu zen, non finalerdietan geratu zen, 18. izan zelarik. Patruiletan 11. eta 9. izan ziren K-1ean eta C-1ean, hurrenez hurren. Slalom extremean finaletik kanpo geratu zen, bosgarren postuan.
Markel Imaz (ATSS) bederatzigarren izan zen C-1ean, eta zazpigarrena patruilan.
Nora Lopez (ATSS) 20.a izan zen C-1 junior mailan, bederatzigarrena patruilan eta 18.a extrem slalomean.
Gainerako parte-hartzaileek zorte txarragoa izan zuten, ezin izan baitzuten kanporaketen fasea gainditu.
Olatz Arregi (ATSS) 23. izan zen 23 urte azpiko emakume K-1ean, eta zazpigarren patruilan. Slalom extrem delakoan hamaikagarrena.
Nicola Gonzalez (ATSS) 16. izan zen slalom extrem gizon juniorrean.
Haizea Segura (ATSS) 22. izan zen junior mailan K-1 eta 11. patruilan. Maite Odriozola (ATSS) 23. sailkatu zen K-1 emakume juniorrean, eta patruilako taldea osatu zuen haizea eta Leire Goñirekin batera.
Malen Gutierrez (ATSS) 24. izan zen junior mailan c-1 mailan, patruilan 9. Leire Goñi eta Nora Lopezekin batera.
Haritz Azanza (S.D.Santiagotarrak) 28. izan zen C-1ean eta 34. K-1ean juniorrean. 7.a C-1 patruilan eta 17.a K-1eko patruilan.

Europako Junior eta 23 urtez apzikoen slalom txapelketa hasi da

Solkanen Junior eta 23 urtez azpikoen Europako Slalom Txapelketa jokatukoda,  abuztuaren 19tik 22ra.
Hasiera desberdina gure ordezkarientzat. Olatz Arregi (ATSS) eta Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) finalaurrekoetatik kanpo geratu dira 23urtez azpiko K-1 emakumezkoetan. Klara Olazabalek finalerdietarako txartela lortu zuen Canoan, kanporaketan hamalaugarren izan ondoren.
Pau Etxaniz (ATSS) ikusgarria bere lehen jaitsieran, lehen postua lortuz 23 urtez apiko K-1 gizonezko mailan
Leire Goñi (ATSS) finalerdietara pasa da bai kayakean bai kanoa emakume juniorretan. Nora Lopez (ATSS) ere finalerdietara pasa da C-1 junior mailan. Eta Markel Imazek seigarren denborarik onena lortu du finalerdietarako txartela lortuz gizonezko junior C-1ean.
Haizea Segurak (ATSS) eta Maite Odriozolak (ATSS) zorte txarragoa izan dute junior mailako K-1 emakumeetan. Malen Gutierrez (ATSS) C-1 eta haritz Azanza (S.D.Santiagotarrak) junior mailako emakumeetan C-1 eta K-1 junior mailako gizonetan bezala, ezin izan baitute kanporaketa gainditu.
13: 30etik aurrera, patruilen eta slalom extrem-eko lehen serieen txanda izango da. Larunbatean finalaurrekoetarako eta finaletarako bidea emanez 23 urtez azpiko emakumeen eta gizonen kategorietan eta juniorretan K-1ean, eta extrem slalomeko serie eta finaletarako.
Igandean kanoen txanda izango da, finalaurrekoekin eta finalekin.

 

 

Euskadiko Freestyle Txapelketa

Abuztuaren 6 eta 7 an, Sort-en Euskadiko Freestyle Txapelketa jokatu zen.

Modalitate honek izaten dituen antolakuntza eta gunearen berezitasunak direla eta, garrantzi berezia du, txapelketa hau ospatzen den bakoitzean. Oraingoan, Sort-en jokatu delarik.

Gizonezko kadete mailan, Aiur Ilarreta (RCNSS) irabazi du, bigarren Jon Etxeberria (RCNSS) eta hirugarren Jon Garasa (ATSS) izan delarik.

Emakumezko kadeteetan, Izaro Sanchez (ATSS) izan da lehena, Xiang Mezzacassa (RCNSS) bigarren eta Aitana Urbieta (RCNSS) hirugarren.

Gizonezko juniorretan, Eñaut Calvo (RCNSS)  izan da lehen sailkatua, Peru Barandiaran (RCNSS) bigarren eta Markel Imaz (ATSS) hirugarren.

Senior mutiletan, Edu Etxeberria (RCNSS) izan zen garailea, Odei Etxeberria (RCNSS) bigarren eta Hodei Crujeiras (RCNSS) hirugarren.

Irene Gana Europako txapeldunordea itsasoko Europako Txapelketan

Atzo Cherbourg en Cotentin, Frantzian jokatu zen Europako Itsasoko Kayak Txapelketa. Eta 23 urtez azpiko emakumeen kategorian, Irene Ganak bigarren postua eskuratu zuen. Horrela, itsasoko denboraldi bikaina borobilduko du, munduko txapelketako hirugarren postua lortuta. Eta orain, urriaren hasieran Errumanian jokatuko den Munduko Maratoi Txapelketaren prestaketari ekin beharko dio.

Zorionak!

Iñigo Peñari Harrera

Gaur arratsaldeko 19:00htan harrera egingo diote Iñigo Peñari Zumaian, Itxas-Gain Zumaiako urola Itsas-adarreko P.k. lagunek, diploma olinpikoa irabazi ondoren, seigarren izan ondoren, Tokyo-ko Joko Olinpikoetan.

Iñigo Agurtu nahi dutenek, Moilan egon beharko dute, Amaiako Plazari buelta bat eman eta Kofradiara gerturatuk oda, bertan harrera ekitaldia egiteko.

Dominen errekorra Espainiako Slalom Txapelketan

Sorten Espainiako Slalom eta Slalom extrem txapelketa jokatu da. Ostiralean estrem slalomarekin hasi eta emaitza onak lortu ostean, euskal palistek 33 domina lortu dituzte. 10 urre, 11 zilar eta 12 brontze. Arrakasta handia izan zuten, zalantzarik gabe, non palista olinpiarrek euren emaitzekin lagundu zuten, baita beterano askok ere, orain arte inoiz jokatu ez den emakume C-1 beteranoaren kategoria estreinatuz.

Urrezko domina:

                Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko senior K-1

                Maialen Chourruat (ATSS) Emakumezko senior K-1 eta emakumezko beterana C-1

                Nora Lopez (ATSS) emakumezko junior C-1

Maite Odriozola (ATSS) emakumezko junior K-1

Markel Imaz (ATSS) gizonezko junior C-1

Irene Egües- Lucas Hives (ATSS) C-2 mixto Seniorra

Martin Arruabarrena- Maialen Olaso (S.D.Santiagotarrak) C-2 mixto juniorra

Maite Odriozola, Olatz Arregi y Miren Lazkano (ATSS) emakumezko  Senior  K-1 patrulla

Eneko Auzmendi, Pau Etxaniz, Alex Goñi (ATSS) gizonezko senior K-1 patrulla

 

 

 

Zilarrezko domina:

                Irati Goikoetxea (ATSS) emakumezko beterana C-1

Miren Lazkano (ATSS) emakumezko senior C-1

Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) gizonezko senior C-1

                Leire Goñi (ATSS) emakumezkor Junior C-1 eta K-1

Xabier Etxaniz (ATSS) gizonezko beterano K-1

Edurne  Gomez- Mikel Ormazabal (S.D.Santiagotarrak) C-2 mixto Seniorra

                Javier Arruabarrena- Ainara Azanza (S.D.Santiagotarrak) c-2 mixto juniorra

Aritz Fernandez, Unai Nabaskues, Mikel Sarasola (ATSS) gizonezko senior K-1 patrulla

Leire Goñi, Malen Gutierrez, Nora Lopez (ATSS) emakumezko senior C-1 patrulla

Eneko Auzzmendi, Pau Etxaniz, Aitor Garmendia (ATSS) gizonezko senior C-1 patrulla

 

1

 

 

Medalla de Bronce:

                Nicolas Gonzalez (ATSS) gizonezko junior K-1

Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) emakumezko Senior C-1

Miren Lazkano (ATSS) emakumezko Senior K-1

Malen Gutierrez (ATSS) emakumezko Junior C-1

Haizea Segura (ATSS) emakumezko Junior K-1

Jone Otaño (S.D.Santiagotarrak) emakumezko beterana K-1

Aritz Fernandez (ATSS) gizonezko beterano K-1

Irene Barba, Irene Egües, Irati Goikoetxea (ATSS) emakumezko Senior K-1 patrulla

Marta Barba- Aitor Garmendia (ATSS) C-2 mixto Seniorra

Itxaso Garcia- Telmo Otegi (S.D.Santiagotarrak) C-2 mixto juniorra

Mikel Altuna, Joan Crespo, Asier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) gizonezko senior K-1 patrulla

Marta Barba, Xanet Etxarri, Miren Lazkano (ATSS) emakumezko senior C-1 patrulla.

 

Kluben sailkapen nagusian, Atletico San Sebastian nagusitasunez gailendu zen, hirugarren S.D.Santiagotarrak izan zelarik.

 

Slalom Extremaren estreinaldia Espainiako txapelketan

Lehen aldiz jokatu da Espainiako Extrem Txapelketa, Espainiako Slalom Txapelketarekin bat eginez.
Dominen errekorra, 12 domina jokoan egotetik, 3 gizonezko seniorretan, 3 emakumezko seniorretan, 3 emakumezko juniorretan eta 3 gizonezko seniorretan, 10 lortu dira, gizonezko senior urrea eta emakumezko senior urrea izan ezik, gainerako domina guztiak euskal palistentzat izan ziren.
Urrezko domina Olatz Arregirentzat (ATSS), emakumezko seniorretan, emakumezko juniorretan Malen Gutierrez klubeko kideak irabazi zuen eta gizonezko juniorretan Nicolas Gonzalezek (ATSS). Miren Lazkanorentzat (ATSS) zilarra emakumezko seniorretan, Leire Goñi klubkidea junior mailako emakumeetan ere bigarren izan zen, Joan Crespok (S.D.Santiagotarrak) gizonezko seniorretan zilarra eskuratu zuen eta Xuban Goikoetxea (ATSS) bigarren junior mailako gizonetan.
Haizea Segurarentzat (ATSS) brontzea junior mailako emakumeetan, Hasier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan zen senior mailako gizonetan eta Alex Segura (ATSS) junior mailako gizonetan.

Hamazazpi domina Espainiako Jovenes Promesaseko kopako Bigarren proban

Uztailaren amaieran, Olinpiar Jokoen atarian, Slalomeko gazteenak Sortera joan ziren, Slalomeko Jovenes Promesasen Espainiako Kopako bigarren proban lehiatzeko.
Guztira hamazazpi domina lortu zituzten; 8 urre, 4 zilar eta 5 brontze.
Izar Garciak (S.D.Santiagotarrak) irabazi zuen emakumezko K-1 eta C-1 kadeteen artean. Inge Imazek (ATSS) ere gauza bera egin zuen emakumezko infantil B K-1 eta C-1 artean. Oier Azpillagak (ATSS) lortu zuen garaipena gizonezko infantil B C-1 eta K-etan. Aitor Iriondok (S.D.Santiagotarrak) ere lehen postua eskuratu zuen gizonezko kadete K-1 eta C-1.
Zilarrezko domina Javier Arruabarrenarentzat (S.D.Santiagotarrak) K-1 kadete mailan, Xuban Goikoetxeak (ATSS) bigarren postua lortu zuen C-1 kadete mailan, bere arreba Ainara Goikoetxeak (ATSS) zilarrezko domina lortu zuen bai emakumezko infantil A K-1 mailan eta baita C-1 mailan ere.
Podiumeko hirugarren mailara igo ziren, Julia Gonzalez (ATSS) K-1 kadete emakumezkoekin, Jon Garasa (ATSS) gizonezko kadete C-1etan, Jara Guerrero (ATSS)emakumezko infantil A K-1etan, Oihan Deus (ATSS) Gizonezko infantil A C-1 eta Telmo Otegi (S.D.Santiagotarrak) gizonezko kadete K-1etan

Asteburu honetan nagusien txanda izango da, Espainiako Txapelketa jokatzeko, non olinpikoak bertan izango diren eta txapelketa jokatuko duten, Olinpiar Jokoen itzuleraren ondoren.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21