Iñigo Peña Diploma olinpikoa

 Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. kirolaria, Iñigo Peñak, seigarren amaitu du Joko Olinpikoetan, diploma eskuratuz, K-2 1000mtako proban, Francisco Cubelosekin batera lehiatzen duen proban.
Euren estrategiari leial, irteera azkar baten ondoren, apur bat atzeratuta mantendu dira, lasterketa erditik aurrera, batez ere azken 250m mailatik gora igo eta hain domina desiratua lortzen saiatzeko, baina Australiarren erritmoa, faborito ziren Alemanen modura, gaindiezina suertatu zaie, aurretik hartu duten distantzia ezin izan dute erabat murriztu, eta seigarren postuarekin konformatu behar izan dute, brontzezko dominatik segundo batera. Kanporaketa irabaztetik zetozen, finalerdietara pasatzeko, final-laurdenak egin behar izan gabe, finalerdian laugarren izan dira, finalerako txartela lortuz.
Orain, etxera itzuli, etxekoekin egon eta atseden hartu behar da.

 

Iñigo Peña zuzenean finalerdietara

Iñigo Peñak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) finalerdietarako txartela lortu du.
Irteera azkar baten ostean, erritmo bizia mantendu dute, 500 metrotik aurrera igotzen hasteko, helmugara lehen postuan iritsi arte ez gelditzeko. Ondorioz, finalerdietara pasako dira, final-laurdenetako serieetatik igaro gabe.
Bihar 3: 26an edo 3: 34an jokatuko dute finalerdia. Lehen lau sailkatuak 5: 55etik aurrera jokatuko den finalera igaroko dira.
Zorte on!

Urrezko neskak

Hemezortzi domina lortu dituzte euskal palistek Sprint-eko Espainiako Txapelketan.
Urrezko zortzi domina neskentzat:
Begoña Lazkanok (Donostia Kayak K.E.) urrea eskuratu zuen K-1 eta K-2 100 metroetan, Irati Osarekin batera.


Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) nagusitu zen K-1 23 urtez azpiko 200 eta 500m probetan. Maialen eta Uxue Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) gailurrera igo ziren K-2 500m eta 200m emakume juniorrean eta K-4 500m proban, Irene Gorrotxategi eta Eider Amundarain taldekideekin batera ere garaipena eskuratu zuten. Azken bi hauek, aldi berean, K-2 1000m emakume juniorrean irabazi zuten.

 

 


Zilarrezko domina Eider Amundarainentzat K-1 1000m junior mailan. Begoña Lazkano bigarren sailkatu zen K-1 500m emakume seniorrean. Nerea Garciak zilarra lortu du 23 urtez azpiko K-1 200m. Ekaitz Azpiolea eta Uxue Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) izan ziren bigarren junior mailako K-2 mixto mailan.


Podiumeko hirugarren mailara igo ziren: Maialen Arsuaga emakumezko junior K-1 200mtan. Aitor eta Eneko Egiguren (S.D.Santiagotarrak) K-2 1000m. Begoña Lazkano eta Irati Osa K-2 500m. Nerea Garcia hirugarren izan zen K-1 500 metrokoan 23 urtez azpiko mailan, eta Aitor Gorrotxategi brontzea lortu zuen K-1 500 metrokoan eta 200 metrokoan 23 urtez azpiko mailan.



Aste honetan Iñigo Peñaren (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.) txanda izango da Joko Olinpikoetan. Abuztuaren 4an, asteazkenean, 4: 28an, hasiko dira kanporaketak.

Itxas-Gain Euskadiko Itsas-kayak txapelduna

Hondarrabian jokatu da Euskadiko Itsas-kayak txapelketa.

Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. izan da Euskadiko Itsas-kayak txapelketako garailea. Bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren Amuitz Outrigger P.K.

Banakako sailkapenean, Lander Rodriguez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan da garailea gizonezko senior K-1ean, 50 urtetik beherako beteranotan, Imanol Burguera (Donostia Kayak K.E.), gizonezko veterano +50 urtetako mailan, Roland Lebeau (Marcas Sur L’Isle) izan zen garaile, Euskadiko Txapeldun Javier Lizancos (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zelarik.  Emakumezko beteranotan, Cristina Iraeta (ATSS) izan zen azkarrena. Gizonezko kadete K-1ean, Kaiet de Anta (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.), emakumezko kadeteetan Maialen Vitoria (Pasaia Kayak 2005 K.K.). binakako ontzietan, gizonezko seniorretan, Iosu Agirrezabalaga eta Iñigo Agirre (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan ziren azkarrenak. K-2 mixtoan, Maite Etxabe eta Peio Romatet taldekideek lehenengo postuan zeharkatu zutelarik helmuga.  OC-2 mailan, Jon Michelena eta Fabian Maillard (Amuitz Outrigger P.K.) izan ziren garaileak. Tradizionaletan, Javier Arrastua (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea gizonezkotan eta Itxaso Garcia taldekidea emakumezkoetan.

SUP-eko kirolarien artean, Manuel Hoyuela (C.E.P. Aranjuez) izan zen lehena eta Espe Barreras (Or Training) emakumezkoetan.

Hiru zilar Españainiako jóvenes promesas txapelketan

Joan den asteburuan Espainiako Promesa Gazteen Txapelketa ospatu zen Trasonan eta gure kirolariek Zilarrezko 3 domina lortu zituzten.
Iker Castaño (S.D.Santiagotarrak) Haurrentzako gizon A C-1-ean, Eneritz Aizpiolea eta Jone Palenzuela (S.D.Santiagotarrak) Emakume infantil A K-2an eta Asier Bulman (Pasaia Kayak 2005 K.K.) Haurrentzako gizon KS-1 mailan eskuratu zituzten dominak.
Final ugari izan ziren, laugarren postuan, Nora Arana eta Irene Muiño (S.D.Santiagotarrak) emakumezko infantil B K-2 mailan. Beraien taldekide diren, Ian Anatol eta Malen Juaristi Kadete mixto K-2 mailan ere laugarren izan ziren.
Jakobe de la Serna (S.D.Santiagotarrak) bosgarrena gizonezko haur B C-1 mailan. Emaitza bera eskuratu zuen, bere taldekide a denIker Castañorekin batera Gizonezko haur C-2an. Bere taldekideak, Malen Juaristi eta Naroa Larrarte, Emakume Kadete K-2an ere, bosgarren izan ziren.
Katallin Altuna, Irati Herce, Enara Nuñez eta Noa Revuelta (Pasaia Kayak 2005 K.K.) Emakumezko infantil K-4ean bosgarren izan ziren.
Seigarren postua: nora Arana (S.D.Santiagotarrak) emakumezko infnatil B K-1 mailan, bere klubeko kidea ere seigarren izan zen K-1 kadete mailan, Malen Juaristi eta Ane Amostegi, haizea Aranburu, lorea Cabezon eta Maite Gorrotxategi klubeko kideek ere postu bera errepikatu zuten emakumezko K-4 kadete mailan.
Ainara Martin, Irene Muiño, Jone Palenzuela, Enara Parada (S.D.Santiagotarrak) zazpigarren izan zen emakumezko K-4 haur-mailan eta Eneritz Aizpiolea eta Andoni Dieguez zortzigarren haurren K-2 mistoan.
Taldekako sailkapenean, S.D.Santiagotarrak seigarrena izan zen.

 

Maialen Chourraut ur bizietako kalana

Atzo, Maialen Chourraut eta Xabier Etxaniz Donostia iritsi zirenean, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu den Bingen Zupiriak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Rendondok eta Basque Team-eko kudeatzaile Olatz Legarzak ongietorria eta zorionak eman zizkieten lortutako arrakastagatik.
Prentsaurrekoan Maialen oso pozik eta gutxitan bezala, asebete ikusi zen, eta eskerrak eman zizkioten ingurukoei, jasotako beroagatik.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, halaber, ur bizien kanal bat eraikitzeko konpromisoa eta babesa agertu zuen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin batera, eta Maialen Chourraut ur bizien kanala deitzea proposatzeko borondatea adierazi zuen.
2022ko aurrekontuetan kanala eraikitzeko aurreikusitako partida bat dagoela esan zuen, 4 milioi euroko kostua izango duela eta 2023rako amaituta egotea espero dutela adierazi du, Parisko Jokoak baino lehen.

Maialen Chourraut eta Xabi Etxaniz-i harrera

Gaur uztailak 29, osteguna, arratsaldeko 18:30h-ak aldera Concha-ko hondartzan, Club Atlético San Sebastián klubaren partean, harrera egingo zaie iritsi berri izango diren Maialen Chourraut eta bere entrenatzailea den Xabi Etxaniz-i.

Bertaratuko direnek gogoan izan behar dute, musukoa eramatea derrigorrezkoa izango dela.

Zilarra Maialen Chourrautentzat

Maialen Chourruatek (ATSS) bere historia handitu du. Final zirraragarri batean zilarra zintzilikatu du Funk alemaniarraren atzetik.
Bere maila erakutsi du beste behin, eta bost urteko ziklo atipikoaren ostean, zilar olinpikoarekin amaitu du. Bere palmares zabalari gehituz, hirugarren domina olinpikoa lortuz, 2016ko Rioko urreari eta 2012ko Londresko brontzeari, bere laugarren parte-hartze olinpikoan.


Horrela, ur bizietako euskal palistek beraien partehartzea amaitu dute, Ander Elosegiren zortzigarren postuarekin, laugarren olinpiar diplomarekin. Orain, esprinta noiz hasiko zain, Iñigo Peña zumaiarrarekin (Itxas-gain Zumaiako Urola itsas-adarreko p.k.) K-2 1000m proban, Franciso Cubelos talaveraniarrarekin batera arituko delarik.
Asteazkenean izango da, abuztuaren 4an, 4: 28an sailkatze probetan.

 

Gero Joku paraolimpikoetan, Higinio Riverok parte hartuko du, V-2 200m-tan.

Kayak Surf-eko emaitzen programaren aurkezpena

Kayak surf batzordeak ia bi urte daramatza lanean, emaitzen programa digitalizatu eta garai berrietara egokitzeko.

Bihar asteartea, uztailak 27, 19: 30etan programaren aurkezpena egingo da.

Irailaren 4-5ean edo 11-12an estreinatuko da Mundakan.

Hona hemen aurkezpenera sartu ahal izateko esteka:

https://us02web.zoom.us/j/5376792509?pwd=SktQYzJCRVBSQmJmWlpydHhUQnR4Zz09

 

ID de reunión: 537 679 2509

Código de acceso: 218306

 

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21