Piraguismoko Hastapen ikastaro Presentziala

Uztailaren 2, 3 eta 4 ean, Orion Hastapen ikastaro berri bat antolatuko da, presentzial formatuan.

 

Prestakuntza hau kirolaren hastapenetan aritu nahi duten teknikariei bideratua dago.

Ikastaroaren helburu nagusia da piraguismoaren kirolean teknikari gisa oinarrizko mailan behar duten formakuntza ematea.

Zehazki, lortuko diren gaitasun orokorren artean, piraguismoa sustatzea, bultzatzea eta kirol edo modalitatearen oinarrizko hastapena egitea lehen hogei ordutan. Eta. kirolariak zaintzea eta laguntzea, eskola kirol edo kirol federatuarenak diren jarduera eta lehiaketetan parte hartu behar dutenean

Hastapeneko irakasleentzako ikastaroa Federazioaren prestakuntza jarduera bat da, eta bertan ikasgai hauek ematen dira: oinarrizko ezagupenen arloa, metodologia eta piraguismoaren didaktika, material eraikuntza eta mantentzea, segurtasun aktiboa eta prebentziozkoa, programazioa, palakadak emateko maniobrak eta teknika.

Hemen topatuko duzue ikastaroaren deialdia eta informazioa.

1-Eranskina: Sarrera proba

Izenemate orria

COVID-19-aren aurkako neurrien eguneraketa

Eusko Jaurlaritzak argitaratu du: 30/2021 DEKRETUA, ekainaren 18koa, lehendakariarena, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: maiatzaren 7ko 23/2021 Dekretua, lehendakariarena, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriei buruzkoa. Hemen topatuko duzue.

Horrez gain, 2021eko ekainaren 19an eguneratutako dokumentua, Eusko Jaurlaritzaren Ohiko galderen erantzunak, Koronabirusaren aurkako berariazko prebentzio-neurriak izenekoari buruzkoa hemen topatuko duzue.

Bi domina Espainiako Gazte Promesen Sprint kopan

Bi domina, Nora Aranak eta Irene Muiñok (S.D.Santiagotarrak) lortutako zilarra emakumezko infantil B K-2 mailan eta Iker Castañoren (S.D.Santiagotarrak) brontzea gizonezko infantil A C-1, izan da euskal kirolariek lortutako saria.


Dominak urratuz eta finalista postuetan beste zenbait. Eneritz Aizpiolea eta June Palenzuela (S.D.Santiagotarrak) laugarren izan ziren emakumezko Infantil A K-2an.
Iker Castaño eta Jakobe de la Serna (S.D.Santiagotarrak) bosgarren izan ziren gizonezko infatil A C-2 mailan.
Nora Arana seigarren izan zen emakumezko infantil B K-1ean.
Ana Marturena eta Maddi Uzkudun (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) zazpigarren izan ziren emakumezko infantil B K-2.
Eneritz Aizpiolea emakumezko infantil A K-1 zortzigarren izan zen. Shanti Florentino eta Haizea Montero (Donostia Kayak K.E.) K-2 mistoan bezala. Eta Jakobe de la Serna en gizonezko infantil B C-1.

Nerea Garcia finalista junior mailako eta Sub23 mailako Europako Txapelketan

Ekainaren 24tik 27ra, Poznan-en Europako junior eta 23 urtez azpikoen sprint txapelketa jokatu da, non hiru euskal ordezkari egon diren lehian.
Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) K-4ko finalera iritsi zen 23 urtez azpiko emakumezko K-4 500 m azpiko, kanporaketan hirugarren izan ondoren, zortzigarren amaituz finalean.
Aitor Gorrotxategik (S.D.Santiagotarrak234 urtez azpiko K-1 1000m parte hartu zuen, non finalerdi gogor baten ondoren, ezin izan zuen finalerako txartela lortu,lehengo hirurek eskuratzen bait zuten eta seigarren izan zen, B finalerako txartela lortuz, non bertan garaipena eskuratu zuen.
Maialen Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) palista gazteak debuta egin zuen K-2 500 m emakume junior lasterketan, eta ezin izan zuen finalerdietako mozketa gainditu, bosgarren izan ondoren.

Klara Olazabal eta Maialen Chourraut finalista

Atzo Alemanian amaitu zen Slalomeko Munduko bigarren kopa eta Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) bostgarren izan zen C-1eko finalean. Kanporaketako bigarren txanda egin behar izan zuen arren, atzertik aurrera lehiaketa burutu zuen, finalerdian zazpigarrena izan zen eta finalean bosgarren bukatu zuen.
Maialen Chourraut (ATSS), beti bezala, finalista postuetan izan zen txapelketa hasi zenetik, eta zazpigarren bukatu zuen finala.

 


Joan Crespok (S.D.Santiagotarrak) ez zuen finalerdia gainditu, eta finalerako atarian geratu zen, hamahirugarren postuan. Pau Etxanizek (ATSS) berrogeita hamar baten zigorrak urrundu zuen finalera sartzeko aukera guztietatik.
Miren Lazkano (ATSS) hamalaugarren sailkatu zen finalerdian.
Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) hogeigarren izan zen finalerdian.
Extrem slalomean, Joan Crespo final-laurdenetan geratu zen, 16. postuan. Miren Lazkano sailkapenean geratu zen, 24. postuan.

Federazioak egoitza estreinatu du

Euskadiko Kanoe Federazioak egoitza berria estreinatu du Anoeta estadioaren beheko aldean. Helbide berria hau da: Anoeta pasealekua 7, 20014 Donostia.
943051365 telefonoa egun batzuetan ez da erabilgarri egongo, baina Federazioarekin harremanetan jarri ahal izango da posta elektroniko bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

 

Slalomeko jardunaldi bikoitza

Asteburu honetan slalom-eko jardunaldi bikoitza izan dugu. Alde batetik, Espainiako talde absolutuak Munduko Kopan parte hartu du Pragan, non Maialen Chourraut (ATSS) izan zen finalista bakarra, seigarren izanez. Finaleko postuetan beti, finalean, bi ukituk aldendu zuten domina eskuratzeko aukeratik.
Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) 12. sailkatu zen finalerdian eta finalaren atarian geratu zen. Miren Lazkano (ATSS) +54 batek finalean sartzeko aukerarik gabe utzi zuen, 28 izanik finalerdietan.
Pau Etxaniz (ATSS) ere finalerako aukerarik gabe geratu zen, +54ko emaitzarekin finalerdietan. Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) finalerdietara pasatzeko ateetan geratu zen, lehen eta bigarren kanporaketetan, postu bakar baten faltan. Eta Joan Crespok (S.D.Santiagotarrak) ere finalaurrekoetatik oso gertu bukatu zuen 43.
Extrem slalomean final-laurdenetara iritsi ziren, Joan Crespo eta Miren Lazkano, bakoitza bere mailan. Pau Etxaniz 19an izan zen.


Bestalde, San Miguelen jokatu zen, otsailean Bergaran, atzeratu behar izan zen Euskadiko kopako lehen proba.
Kluben araberako sailkapenean, Atletico San Sebastianek irabazi zuen, bigarren S.D.Santiagotarak eta hirugarren Beti Busti K.E.
Banakako txapelketan berriz, Haritz Azanza (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea K-1 junior mailan, senior mailan, Eneko Auzmendi (ATSS) izan zen azkarrena. Emakumezko Junior K-1 mailan Leire Goñi (ATSS) izan zen irabazlea. Emakumezko seniorretan Olatz Arregi (ATSS) izan zen azkarrena. Gizonezko seniorretan, C-1, Aitor Garmendiak (ATSS) egin zuen denborarik azkarrena. Emakumezko Junior mailako C-1 mailan Nora Lopez (ATSS) izan zen irabazlea. Seniorretan C-1ean, Marta Barba (ATSS). Kadeteen artean, K-1 eta C-1, Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea, emakumezko kadeteen artean K-1 eta C-1, Haizea Segurak (ATSS) irabazi zuen.
Gizonezko beteranoetan Urko Zabaleta (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea.

Hurrengo jardunaldia munduko bigarren kopa izango da Alemanian. Bien bitartean, Cto. 26rako aurreikusitako Euskadi atzeratu egingo da.

 

Munduko slalom Kopa hasi da Pragan

Maialen Chourraut (ATSS) eta Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) Espainiako taldearen buru direla, Miren Lazkano (ATSS), Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak), Pau Etxaniz (ATSS) eta Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) Pragan dira Munduko lehengo kopa jokatzeko.
Maialen Chourrautek zortzigarren denborarik onena egin du kanporaketan eta finalerdietarako sailkatu da.
Joan Crespok ezin izan du mozketa gainditu, eta finalerdietarako ateetan geratu da.
Miren Lazkanok seigarren denborarik onena egin du finalerdietarako sailkatuz eta Klara Olazabalek bigarren txanda gainditu beharko du finalerdietan egon nahi badu.

Ander Elosegik bigarren txandatik pasa beharko du finalerdietarako sailkatzeko.

Bihar finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte kayakistek. Baita extrem slalomeko kanporaketak ere, non Miren Lazkano, Joan Crespo eta Pau Etxaniz lehiatuko diren.
Igandean kanoen txanda izango da, finalerdiak eta finalak jokatuz. Baita final-zortzirenak, final-laurdenak, finalerdiak eta finalak ere slalom extrem-ean.

Nazioarteko Federazioaren bidez ikus daitezke lehiaketak, eta emaitzak hemen kontsulta daitezke: https://siwidata.com/canoelive/#/live/config/current

 

 

 

Piraguismoko Hastapen ikastaroa Berria on-line

Euskadiko Kanoe Federakuntzak udaberri honetan antolatuko duen azken ikastaroaren berri ematen du. Ekainaren 21etik 27ra bitartean, Piraguismoko Hastapen ikastaro antolatuko du, garai berrira egokiturik. Teoria on-line emango da, praktikaldia, sarrera proba, zein ebaluazio proba, presentzialki egingo direlarik saio bakar batean.

Ekainaren 21etik 25era teoria emanago da, arratsaldez, teoria Zoom plataforma bidez jarraitu beharko direlarik ikasgaiak.

Aste horren amaieran, igandean, ekainaren 27an presentzialki, sarrera proba, praktikaldia eta azterketa burutu beharko dira, Orion, Arraunetxeko instalakuntzetan.

Hemen duzue informazio guztia:

Ikastaroaren deialdia

1-Eranskina: Sarrera proba

izenemate orria

 

Prestakuntza hau kirolaren hastapenetan aritu nahi duten teknikariei bideratua dago.

Ikastaroaren helburu nagusia da piraguismoaren kirolean teknikari gisa oinarrizko mailan behar duten formakuntza ematea.

Zehazki, lortuko diren gaitasun orokorren artean, piraguismoa sustatzea, bultzatzea eta kirol edo modalitatearen oinarrizko hastapena egitea lehen hogei ordutan. Eta. kirolariak zaintzea eta laguntzea, eskola kirol edo kirol federatuarenak diren jarduera eta lehiaketetan parte hartu behar dutenean

Hastapeneko irakasleentzako ikastaroa Federazioaren prestakuntza jarduera bat da, eta bertan ikasgai hauek ematen dira: oinarrizko ezagupenen arloa, metodologia eta piraguismoaren didaktika, material eraikuntza eta mantentzea, segurtasun aktiboa eta prebentziozkoa, programazioa, palakadak emateko maniobrak eta teknika.

 

Itsas kayakeko Gipuzkoako txapelketa

Maiatzeko azken larunbatean Gipuzkoako Itsas Kayakeko Txapelketa ospatu zen Zumaian.
Parte-hartze handiarekin eta GPS, Trackers gailuak erabiltzeko berritasunarekin burutu zen proba.
Esteka honetan, parte-hartzaileen eta haien gailuen informazioa lor dezakezue:
https://live.traky365.com/campeonato-de-guipuzkoa-kayak-de-mar#


Itxas-Gain Urola Itsas-adarreko P.K. etxekoek irabazi zuten, Pasaia Kayak 2005 K.K. bigarren eta Atletico San Sebastian hirugarren sailkatu zirelarik.
Banakako sailkapenean, Lander Rodriguezek (Pasaia kayak 2005 K.K.) irabazi zuen K-1 senior mailan, K-2,senior mailan Imanol Burguera eta Xabi Ruiz de Aretxabaleta (Donostia Kayak K.E.). 50+ betereano mailan, Iñigo Ibarrak (Barrika P.T.) irabazi zuen, Javier Lizancos (Itxas-Gain Urola Itsas-adarreko P.K.). izango zelarik Gipuzkoako txapeldun.Beterano 50 urtez azpiko mailan, lehen postua Jose Maria Villagarciarentzat (Itxas-Gain Urola Itsas-adarreko p.k.) izan zen. Emakumezkoetan, Maite Etxabek (Itxas-Gain Urola Itsas-adarreko p.k.) irabazi zuen.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21