Azken estropadak etorkizunek kirolariak eta Maratoia

Kadeteak maiatzaren amaieran Trasonan izan ziren 1000 metroko kopa jokatzen.
Malen Juaristi eta Naroa Larrarte (S.D.Santiagotarrak) brontzea izan ziren kadete emakumezko K-2 mailan.
Gainera, Malen Juaristi laugarren izan zen K-1ean kadete B mailan eta Ian Anatol bederatzigarren K-1eko Kadete A finalean.
Ekaineko lehen asteburuan, maratoi erdiko Espainiako Kopa jokatu zen Talavera de la Reinan, guztira 4 urre eta zilar bat lortuz.


Xabi Osa eta Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) garaile izan ziren K-2 mixtoan. Xabi Osa ere, 50-54 urte bitarteko K-1 mailako beteranoetan garaile izan zen.

 

Imanol Burguera (Donostia Kayak K.E.) izan zen irabazlea 40-44 urte bitarteko veterano K-1 mailan, eta Eñaut Aizpurua eta Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) 40-49 K-2 mixto mailan.

 

Josefa Molina (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) bigarren izan zen junior mailan.

 



Hurrengo hitzordua infantilena izango da, Etorkizuneko kirolarien Espainiako Kopan, hilaren amaieran, Lugon.

Higinio Rivero Europako txapeldunordea

Joan den ostiral arratsaldean Higinio Rivero Europako txapeldunorde izendatu zen VL2 200m modalitatean bere kanporaketa nagusitasunez irabazi eta finalerako txartela zuzenean lortu ondoren.

Ostiral arratsaldean euskal palistentzako zilarrezko bigarren domina lortuko zuen, ordu batzuk lehenago, Begoña Lazkanok ere bigarren postua lortu baitzuen emakumezko K-2 1000m senior mailan.

 

Plentziako lehiaketak bertan behera geratu dira

Klub antolatzaileak jakinarazi duenez, ezin izango dira ekainaren 19an eta 20an, Ibaietako zein Itsasoko Euskadiko kopetako probak jokatu. 2021erako bertan behera geratu direlarik.

Ekainaren 2ko Covid-19 neurriak

Las principales medidas que estarán en vigor con motivo de la situación de Covid-19 a partir del 2 de junio serán las siguientes:

Euskadiko Kayak Surf Kopako 3. proba atzeratu egin da

Funtsen egoera dela eta, atzeratu egin da Euskadiko Kayak surf Kopako 3. proba, Bakion jokatzekoa zena. Oraindik ez da baieztatu ekainera edo azarora atzeratuko den, jakin bezain pronto jakinaraziko da.

Bederatzi domina Espainiako Sprinteko 2. kopan

Pasa den asteburuan Verducidón Españako bigarren Sprint kopa ospatu zen, non gure kirolariek guztira 9 domina lortu zituzten. 3 urre, 2 zilar eta 4 brontze.
Uxue Arsuagak (S.D.Santiagotarrak) K-2 200m eta K-2 500m irabazi zituen bere ahizpa Maialenekin batera. Gainera, biak, zilarra eta brontzea izan ziren, hurrenez hurren, K-1 200m-ko finalean.
Higinio Riverok (Barrika P.T.) ere hainbat domina lortu zituen, urrea Gizon Seniorrean KL2 500 metrotan, zilarra Gizon Senior KL2 200 metrotan eta brontzea VL2 200 eta 500 metrotan.

Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan zen Emakumezko Senior K-1 500m proban eta 23 urtez azpiko K-2 200m sailkapena lortu zuen nazioarteko hitzorduetarako.

 


Hurrengo hitzordua asteburu honetan Trasonan izango da, Espainiako Kadeteen Koparekin. Eta datorren astean Europako Sprint Txapelketari hasiera emango zaio.

 

Infantilen Euskadiko Txapelketa

Legutio txikienen Euskadiko Txapelketarako eszenatokia izan zen.
Banyolasen Promesa Gazteen Espainiako Txapelketa jokatu ondoren, Euskadiko Txapelketa jokatzeko txanda zen.
Klubekako sailkapenean, S.D.Santiagotarrak izan zen garailea, bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.


Banakako sailkapenean, podiumak honako hauek izan ziren:
Gizonezko infantil A K-1ean, kehen postua Shanti Florentinorentzat (Donostia Kayak K.E.), bigarren sailkatua Asier Aizpurua (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko p.k.) eta hirugarren Andoni Dieguez (S.D.Santiagotarrak)
Emakumezko infantil A K-1,  Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena,, bigarren sailkatua Enara Nuñez (Pasaia kayak 2005 K.K.) eta hirugarren sailkatua Jone Palenzuela (S.D.Santiagotarrak)
Infantil gizonezko A C-1ean, lehen sailkatua Iker Castaño (S.D.Santiagotarrak). gizonezko Infantil B C-1 mailan Jakobe de la Serna (S.D.Santiagotarrak) nagusitu zen.
Gizonezko Infantil B K-1, lehen postua Gaizka Lopezentzat (Pasaia Kayak 2005 K.K.), bigarren sailkatua Lukas Cabezon (S.D.Santiagotarrak) eta hirugarren sailkatua Jon Rojas (S.D.Santiagotarrak).
Emakumezko Infantil B K-1ean, Nora Arana (S.D.Santiagotarrak), bigarren sailkatua Irene Muiño (S.D.Santiagotarrak) eta hirugarren sailkatua Ana Martiarena (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko p.k.) izan ziren.

 

 

 

S.D. Santiagotarrak Euskadiko K-2 Txapelketan garaile

S.D.Santiagotarrak taldeak Euskadiko ibaietako Kopako 2. proba irabazi zuen. Euskadi K-2 Txapelketa, bigarren Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko PK izan zen eta hirugarren etxekoak, Pasaia Kayak 2005 K.K.
Banakako emaitzetan, Xabier Osa eta Matin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.) gailendu ziren senior mailan, junior mailan, Unai Amostegi eta Martin Miranda (S.D.Santiagotarrak) izan ziren azkarrenak, gazteenen artean, kadete mailan Aimar Modenes eta Oihan Arrondo (S.D.Santiagotarrak) esprint estu batean gailendu ziren. Beteranoen mailan, Iñaki Etxeberria eta Imanol Burguera (Donostia Kayak K.E.) izan ziren azkarrenak
Emakumezkoetan, Irati osa eta Josefa Molina (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.) izan ziren azkarrenak, junior mailan, Ainhoa Elortegi eta Naroa Larrarte (S.D.Santiagotarrak) eta kadete mailan, bere taldekideak, Malen Juaristi eta Lorea Cabezon izan ziren garaileak. Kadete mailako mistoan, haizea Aranburu eta Jon Cecilia (S.D.Santiagotarrak) gailendu ziren.
Eta kanoan, C-2 seniorrak, Aitor Zabala eta Ivan Begoetxea (S.D.Santiagotarrak) izan ziren garaileak.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21