Itsas-kayak-eko 6.probarako aparkalekua

Jakinarazten da, Pio Baroja Kiroldegian egongo dela ibilgailu eta atoiak uztek parking-a, datorren abuztuaren 18an jokatuko den itsas-kayak-eko kopako 6. Probarako.

Ezin izango da portura sartu.

S.D.Santiagotarrak Ibai eta maratoiko ligan hirugarren

Españako maratoi txapelketa amaiturik, Ibai eta maratoi ligari amaiera eman zaio eta S.D.Santiagotarrak hirugarren sailkatu da. Zalantzarik gabe, denboraldi amaiera bikaina.

Banakako emaitzei dagokienez, Irati Osa (Itxas-Gain- Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) bigarren izan zen emakumezko 23 urtez azpiko mailan eta horri esker, iraila hasieran Portugalen Munduko Txapelketan aritzeko txartela eskuratu zuen.

Baina hau ez zen domina bakarra izan txapelketan, eskuraturiko urre bakarra, Uxue eta Maialen Arsuagak (S.D.Santiagotarrak) eskuratu zuten, emakumezko kadete K-2 mailan.  Zilarra, Unai Ilundain eta Alex Lazkanok (Itxas-Gain- Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) gizonezko kadete K-2an eta Aiora Irazuk (Donostia Kayak K.E. ) emakumezko kadete K-1ean.

Brontzea berriz, Irene Ganak (Barrika P.T.) emakumezko junior K-1ean eta Nerea Garcia eta Intza Mendez-ek (S.D.Santiagotarrak) emakumezko junior K-2an. Emakumezko kadete K-2an, Eider Amundarain eta Irene Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) ere podium-era igo ziren. Isabel Goikoetxea (Plentzia P.T.) emakumezko 23 urtez azpiko mailan, eta Getxo kayak-eko Paulo Juez eta Jon Trujillo beteranoak, 50-54urtetako mailan K-2an.

Itsas-kayaken azken luzea

Asteburu honetan, Getaria- Donostia proba ezaguna jokatuko da, Euskadiko itsas-kayak-eko kopako bostgarren proba puntuagarria.

Datorren abuztuaren 18an, seigarren proba jokatuko delarik, Donostia eta Pasaia artean. Eta ondoren, Españako txapelketaren txanda izango da, hautatze froga izango delarik, urrian jokatuko den Europako Txapelketarako. Azkenik, Lekeitiok emango dio itxiera Euskadiko Kopari, irailaren 23an.

Bien bitartean, pasaden uztailaren 21ean, Euskadiko itsas-kayak txapelketa jokatu zen, non, Pasaia Kayak 2005 K.K. suertatu zen garaile, bigarren Barrika P.T. eta hirugarren P.T. emaitzak, lehiaketa alorrean ikus ditzazkezuelarik.

Itzali Argia eta igeri egin

Munduko errekor baten saiakera solidarioa

 

2018ko abuztuaren 20ean, Carlos Peña igerilari tolosarrak, Urumea ibaian, Donostian, munduko errekor bat hausten saiatuko da. Bizkarrez igerian eta ia ezer ikusi gabe, 24 orduz etengabean arituko delarik.

 

 

Carlos Peña, Irabazi asmorik gabeko Dame TVision (Donostian kokaturik) elkarte kulturalari eskainiko dio, Ibon Casas rockeroa duelarik presidente, Retinosis Pigmentariaren aurka lan egiten dutelarik.

 

Retinosis Pigmentaria oso gaixotasun degenerativo larria da, Ibon Casas berak pairatzen duena, eta Estatu Españolean 25.000 pertsonetatik gora. Milaka pertsonek pairatzen dutelarik mundu guztian zehar. Tamalez, momentu hauetan, kaltetu guztiek badakite nola amaituko den, goiz edo berandu ikusteari utziko bait diote.

 

Igerilariak modu honetan, Dame TVision-en bitartez, bere helburu nagusian lortzen lagundu nahi du. Hau da, arazo honi ikusgarritasuna eman, dokumental haundi baten bitartez, non  Ibon Casas-ak Los Angeles (Californiara) bidaiatu, Stevie Wonder-en bila joan eta gaixotasun arraro honen aurkako borrokara gehitu dedin eskatzen dion ikustea egongo den.

 

Erronka hau aurrera eramateko, Carlos Peña igerilariak, ekintza berezi honetarako egokituriko betaurrekoak izango dituen, non bere ikusmena mugatuko duten, Retinosis Pigmentariak sortzen dituen ondorion pareko eta horrela, gaixotasun hau pairatzen dutenen azalean ipiniko delarik.

 

Irteera, 2018ko abuztuaren 20ean, 16:30h-ak inguruan burutuko da, UR KIROLAK arraun elkartetik, Donostiako zubietarantz, Mundaiz ikastetxetik, Agirre Lehendakariaren zubitik, Maria Cristina II zubitik, Maria Cristina Zubitik et azkenik Kursaal-eko zubitik igaroaz, gero, bide beretik itzuliaz, Astigarragaraino igoaz Urumea ibaia, berriro Ur KIROLAK instalazioetan amaituz. Sari banaketa abuztuaren 21ean, 16:30h-tatik aurrera izango delarik, han bertan.

 

Piraguista solidarioak txandakatuko dira, igerilariaren segurtasuna bermatu eta bestelako beharrak asetzeko (hala nola, elikadura, hidratazioa, etab.) probak iraungo dituen 24 orduetan. Ur-Kirolak-en motoren bitartez ere, bolondres ugari arituko direlarik laguntzen.

DYA-ak lehorreko zerbitzua eskainiko duelarik proban zehar.

Proba guztia Urumea ibaiean burutuko da, itsasora irten gabe.

 

Momentuz, hauek dira laguntzaileak:

Irizar S.Coop., Get In, óptica “Argizti” de Tolosa, Ur Kirolak, Real club náutico de Donostia, tienda “Canexión” de Hernani, tienda “Abar informática” de Donostia, Real Club de Tenis de Donostia, polideportivo “Manteo” de Donostia, panadería “Antziola” de Hernani, empresa “masquequesos” de Donostia, bar “La iguana” de Donostia, Cervezas San Miguel y Coca-Cola.

Badira beste zenbait marka interesa agertu dutenak, modu batean edo bestean parte hartzeko ekitaldian.

Norbaitek lagundu nahiko balu piraguarekin segurtasun lanetan, jar dedila harremanetan.

 

 

Ibón Casas

Pte. Asociación Cultural sin ánimo de lucro dameTVision

Tel: 600 419 670

e-mail: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

¡Ideas, Unión y Blind Rock!

Sella ibaiaren nazioarteko jaitsieran podium ugari

Nahiz eta oraingo honetan Euskadi podiumaren ateetan geratu den laugarren postuarekin. Zenbait euskal kirolari podium-era igo dira. Ane Lopez eta Natalia Goikoetxea, euskal ordezkariak izan zirenak 23 urtez azpiko K-2an, bigarren izan ziren. Irene Gana 23 urtez azpiko  k-1ean laugarren izan zelarik. Gizonezkoek ez zuten zorte bera izan, K-1ean Aitor Vilariño izan zen onena 25. Postuan eta Eñaut Aizpurua eta Jon Lazkano K-2an, 34.

Baina, Erik Arozena, Tania Prol-ekin batera (S.D.Santiagotarrak) garaile suertatu ziren mixtoen lehiaketan.

Jon Moreno (S.D.Santiagotarrak) bigarren izan zen 23 urtez azpiko gizonezko K-1ean, Intza Mendez eta Nera Garcia (S.D.Santiagotarrak) K-2 emakumezko juniorretan hirugarren izan ziren. Isabel Goikoetxea  (Plentzia P.T.) ere hirugarren izan zelarik emakumezko 23 urtez azpiko mailan. Gizonezko kadeteetan, Ekaitz Aizpiolea eta Alex Anatal (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan ziren. Beraiek taldekideak diren Uxue eta Maddalen Arsuagak postu bera eskuratu zutelarik emakumeko kadeteetan.

Borja Estomba irundarra ere zoriondu beharrean gara, urteetan ahalegindu eta zenbait bigarren postu eskuratu ondoren, oraingoan bai, garaipena eskuratu bait zuen, nahiz eta edizio berezia izan, lehenengo postua ex aequo banandu bait zuen.

Emaitza bikainak JJPP-en Españako Txapelketan

 

Egilea: JM Anatol

 

Trasonan jokatu da Españako Jóvenes Promesas-en Txapelketa, uztaila amaieran.

Txikienak zortzi dominarekin bueltatu dira etxea, bi urre, bi zilar eta lau brontze. Eta horrez gain, sei final ere eskuratu dituzte.

Goraipatzekoa, Uxue Arsuagak (S.D.Santiagotarrak) emakumezko kadete B K-1 500mtan eskuraturiko urrea. Banakako modalitatean eskuraturiko urre bakarra. Honez gain, bere taldekideekin batera, Maddalen Arsuaga, Eider Amundarain eta Irene Gorrotxategi emakumezko kadete K-4 5000m ere lehenengo izan ziren.

Zilarra, Maddi Tarragonak (Donostia Kayak K.E.) eskuratu zuen, denboraldi guztian jokaturiko proba guztietan podium-etik jatsi ez delarik. Bere taldekidea den Eider Irazurekin batera, beste zilar bat eskuratu zuten emakumezko infantil A K-2 mailan.

Brontzezko domina, Maddalen Arsuaga eta Irene Gorrotxategik (S.D.Santiagotarrak) eskuratu zuten emakumezko kadete K-2 500m-tan, Ian Anatol eta Aimar Platerok (S.D.Santiagotarrak) gizonezko infantil B K-2 mailan eta Alex Anatol, Ekaitz Aizpiolea, Unai Amostegi eta Mikel Larrartek (S.D.Santiagotarrak) gizonezko kadete K-4 1000mtan eta, Uxue Lopez, Saioa Martinez, Ainhoa Elortegi eta Nahia Carcedok  (S.D.Santiagotarrak) emakumezko infantil K-4 1000mtan.

Baita ere, aipatzeko modukoa, Ian Antol-en (S.D.Santiagotarrak) bostgarren postua gizonezko infantil B K-1 1000mtan eta bere taldekidea den eta maila berean arituriko Aimar Plateroren zortzigarren postua. Laura Zunzunegi (Donostia Kayak K.E.) ere zortzigarren izan zen emakumezko kadete B K-1 500mtan.

Kluben sailkapenean, S.D.Santiagotarrak lehenengo hamarren artean mantendu da, zortzigarren izanik.

Euskal selekzioa martxan

Autora: Diana Machado

Gaztela eta Leon-eko sari nagusia jokatuta gure ordezkarien emaitzak ezin hobeak izan dira. K-4 gizonezko eta emakumezko bana aurkeztu genituen Euskal Selekzioa gisa eta gizonezkoek garaipena eskuratu zuten eta emakumezkoek berriz bigarren postua.

Erik Arozena, Jon Moreno, Oihan Sayar eta Aitor Vilariño izan ziren gizonezko ordezkariak eta emakumezkoetan, Irene Gana, Ane Lopez, Intza Mendez eta Irati Osa.

Asteburu honetan berriz, Sella ibaiaren nazioarteko jetsieraren txanda izango da eta bertane re, gure kirolariak arituko dira bai K-1ean zein K-2an, gizonezko zein emakumezkoak.

EITB-tik jetsiera ikustea egongo da, larunbat honetan, 12:00h-tatik aurrera.

Zorte on!

Aitor Gorrotxategi eta Nerea Garcia Finalistak

Aitor Gorrotxategi eta Nerea Garcia, S.D.Santiagotarrakeko palistak junior eta 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan aritu dira, uztaila amaieran jokaturiko txapelketan, Plovdiv hiri Bulgariarrean.

Biek finalak eskuratu dituzte lehiaturiko frogetan. Aitor dominetatik oso gertu geratu zelarik K-4 500mtan, laugarren izan bait zen, 23 urtez azpiko mailan. K-2 1000mtan ere aritu zen, bederatzigarren eginez.

Bien bitartean, Nerea Garcia gaztea K-4 500m juniorretan aritu zen, finalera iritsi eta zortzigarren postua eskuratuz.

Orain, seniorren txanda izango da Montemol o Velho-ko herri portugaldarrean jokatuko den, abuztu amaierako Munduko Txapelketan. Momentuz, Iñigo Peña, Higinio Rivero eta Begoña Lazkanoren partehartzeak baieztaturik daudelarik eta Aitor Gorrotxategi aukerekin dago baita ere K-4 1000m-tan aritzeko.

Zorte on!

Nazioarteko azken frogetarako taldeak erabakita slalomean

Seu d’Urgell-en Slalom-eko Españako Txapelketa jokaturik, nazioarteko azken frogetarako taldeak erabakita geratzen dira. Seniorren kasuan, azkeneko bi munduko Kopetara joateko, zein Munduko Txapelketarako. Junior eta 23 urtez azpikoen kasuan, Europako Txapelketarako.

Asteburu gogor baten ondoren, non Españako Txapeldun titulua jokoan egoteaz gain, nazioarte mailan aritzeko azken plazak jokoan egonik, gure ordezkariek papel bikaina burutu zuten, guztira 21 domina eskuratu zituztelarik.

4 urre, 9 zilar eta 8 brontze.

Urrea, Ander Elosegik (S.D.Santiagotarrak)gizonezko senior C-1ean, Xanet Etxarrik (ATSS) emakumezko kadete K-1ean, Urko Zabaletak (S.D.Santiagotarrak) gizonezko beterano K-1ean eta Mikel Sarasola eta Aitor Goikoetxea (ATSS) gizonezko senior C-2an eskuratu zuten.

Zilarrezko donina berriz, gure txapeldun olinpikoa den Maialen Chourraut-ek (ATSS) emakumezko K-1 seniorretan, Samuel Hernanz-ek (ATSS) gizonezko senior K-1ean, Lore Solak (ATSS) emakumezko kadete K-1ean,Oier Rodriguez-ek (S.D.Santiagotarrak) gizonezko kadete C-1ean eta patrulletan, ATSS-eko emakumezko K-1ean, ATSS-eko gizonezko C-1ean, ATSS emakumezko C-1ean,ATSS gizonezko K-1ean eta gizonezko kadeteak C-1ean, S.D.Santiagotarrak-ekoek.

Brontzea berriz, Irati Goikoetxeak (ATSS) emakumezko K-1 seniorretan, gizonezko senior K-1ean Telmo Olazabalek (S.D.Santiagotarrak), Raul Barba (ATSS) gizonezko beterano K-1ean, Lore Solak (ATSS) emakumezko C-1 kadetetan, Oier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) gizonezko kadete K-1ean, Haritz Azanza (S.D.Santiagotarrak) gizonezko kadete C-1ean, C-2 seniorretan Iosu Fuentes eta Aitor Garmendiak (ATSS) eta ATSS-ko emakumezkoen patrullak K-1ean.

Españako Federazioak baieztatzea falta da, nazioarte mailan arituko diren taldeen deialdiak, baina badirudi kirolari gehiago gehituko ditugula, egun Españako selekzioan izan ditugun partaide kopurua igoz denboraldi honetan.

Seniorrek, Munduko kopak, horietako bat Seu-n izango delarik eta Munduko Txapelketari aurre egin beharko diote.

Junior eta 23 urtez azpikoek berriz, Europako txapelketa izango dute erronkatzat, azkeneko Munduko Txapelketako emaitzak hobetzea izango dutelarik helburu. Bi urre, emakumezko 23 urtez azpiko C-1 patrullan eskuraturikoa Miren Lazkanok eta Klara Olazabal-ek eta Mirenek C-2 mixtoan David Llorenterekin batera eskuraturikoa. Gainontzean, final gehiago eskuratzea izango da helburu nagusia, Munduko txapelketan, Mirenek 23 urtez azpiko c-1ean eskuratu bait zuen eta C-2 mixtoek, baina gainontzekoek ezin izan bait zituzten finalerdiak gainditu.

 

 

Klara Olazabal eta Miren Lazkano Munduko Txapeldun

Atzo modu bikainean eman zitzaion hasiera Munduko Junior eta 23 urtez azpiko slalom-eko txapelketari, Italiako Ivrea herrian.

Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) eta Miren Lazkano (ATSS), Annebel Van Der Knijff-ekin batera, emakumezko 23 urtez azpiko C-1 patrulletan Munduko Txapeldun izan ziren.

C-1eko kide berberek K-1eko patrulla ere osatu zuten, baina ez zuten zorte bera izan, zazpigarren izanik. Emaitza berbera eskuratu zuelarik, Unai Nabaskues-ek (ATSS) gizonezko 23 urtez azpiko K-1 mailan. Xanet Etxarri (ATSS) gazteak ez zuen zorte bera izan, K-1 emakumezko juniorretan, ezin izan zuten proba amaitu eta C-1ean, zortzigarren izan ziren.

Gaur, 23 urtez azpikoen txanda da, Miren eta Klara bai K-1 zein C-1ean finalerdietarako sailkatu direlarik. Gizonezko k-1 23 urtez azpiko mailan, Unai Nabaskues, oraintxe ari da lehiatzen.

Bihar, juniorren txanda izango da, non, Xanet Etxarri bai K-1 zein C-1ean arituko den. Larunbatean finalei hasiera emango zaielarik. Ostiralean, C-2 mixtorako eta Extrem kayak-erako tarte bat izango delarik.

Lotura honetan, probako emaitzak jarraitzea izango duzue.

 

https://www.canoeicf.com/canoe-slalom-world-championships/ivrea-2018/rankings-results

zorte on!

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21