Estilo Libreko Clinic-a

Datorren uztailaren 22,igandea, Orthezen, Estilo Libreko Clinic bat ospatuko da.

Jardunaldiaren helburuak, besteak beste Euskadiko Piraguismo taldeetako kirolariek estilo librea edo freestyle-a ezagutu eta praktikatzea izango da.

Bertaratuko diren palistek honakoa eraman beharko dute:

- Bazkaria

- Uretako arropa (Txalekoa eta kaskoa derrigorrezkoak)

- Freestyle-eko piraguak (Federazioko teknikariarekin harremanetan jarri behar izatekotan)

- Parte hartuko duen talde bakoitzak bere pertsona arduradun bat izan beharko du, 16 urtetik

Gorakoa

 

Jardunaldiaren planning-a honakoa izango da:

 

- 10:00 Elkartzeko ordua (Adierazitako tokian)

- 10:15 Freestyle-era INTRODUKZIOA teoria azalpentxoa

- 10:45 URETARA sartu ur lasaietako zonaldean bakoitzaren mailak ikusteko eta beharrezko ARIKETAK landu

- 12:00 RULOra eta UR BIZIETAra sartu, maila desberdineko taldetan

- 14:00 BAZKALTZEKO eta ATSEDENERAKO geldiunea

- 16:00 Kanalaren Jaitsierako eta RULOra sarrerak, modu ludikoan

- 17:30 Clinicaren AMAIERA eta materiala JASO

- 20:00 Donostiara IRITSIERA ordua, gutxi gora behera

Parte hartu nahi dutenek, bidali partaideen eta arduradunaren datuak (IZEN ABIZENAK, ADINA ETA KLUBA, behean adierazitako helbidera edota jarri telefonoz harremanetan.

 

Estilo libreko Teknikaria:

Xabier Olano Olarra

Tlf: 618 715 589

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Bederatzi domina sprint-eko Españako Txapelketan

Egilea: Iker Libano

 

 

Pasaden asteburuan, Verducidon jokatu da Sprint-eko Españako Txapelketa, Junior, 23 urtez azpiko zein senior mailan.

Higinio Rivero (Barrika P.T.) izan dugu protagonistetako bat, bi urre eskuratu dituelarik KL2 500 eta 200m-tan eta beste zilarrezko bi domina VL3 500m eta 200m-tan. Emaitza paregabeak.

Baina ez da podiumera igo den euskal kirolari bakarra, Nerea Garcia (S.D.Santiagotarrak) ere behin baino gehiagotan igo bait zen, brontzea eskuratu zuen K-1 200mtan, 17urtez azpiko mailan errepikatuko zuelarik emaitza hori, juniorretako podium bera errepikatu bait zen, denak lehenengo urtekoak baitziren. Gainera, bere taldekidea den Intza Mendez-ekin batera, brontzea eskuratu zuten K-2 1000mtan.

Begoña Lazkano eta Amaia Benaventek (Donostia Kayak K.E.) zilarra eskuratu zuten emakumezko senior K-2 1000mtan, azken momenturarte urreagatik borrokatu ondoren.

Aitor Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) gazteak ere brontzea eskuratu zuen gizonezko 23 urtez azpiko mailan K-1 500mtan.

Nor edo nor falta izan zen eta sumatu, Iñigo Peñaren (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) kasua esaterako, munduko txapelketako prestaketa dela eta, bertaratu ez zena.

Hurrengoan nazioarte mailan parte hartzen, Aitor Gorrotxategi eta Nera Garcia izango dira, Munduko txapelketa jokatuko dute, uztailaren 26-tik 29ra bitartean Bulgarian.

 

 

Estilo Libreko Munduko Kopa

Aurreko egunetan, Sort-en jokatu dira Estilo Libreko bi Munduko Kopa.

Gure ordezkariak, bigarrenean aritu dira, Odei Etxeberria (RCNSS) gizonezko K-1ean eta Rodrigo Gentile (ATSS) eta Oier Rodriguez (S.D.Santiagotarrak) gizonezko K-1 juniorretan. Ezin izan zuten sailkatze fasea gainditu, baina munduko especialista onenen artean aritu ziren.

Arroja! Challengeren primerako estreinaldia

Amuitz Outrigger P.K.-ak Arroja! Challengeren lehenengo edizioa antolatu du. Estatu guztiko partehartzaileak izan ziren bertan, besteak beste, modalitateko espezialista asko oso baldintza onetan aritzea izan zutelarik eta primerako antolakuntzak lagundurik.

Kluben sailkapen nagusian, Barrika P.T. izan zen garailea, bigarren Pasaia Kayak eta hirugarren bertako Amuitz-tarrak.

Banakako sailkapenari dagokionez, Ignacio Soler (P.Canarias) izan zen garailea, bigarren Victor Doux (Lyon) eta hirugarren Jean Paul (Marselle). Gizonezko beteranotan, 50urtetik azpikoetan, Toño Giron (Fluvial O Barco) izan zen garailea, bigarren Jose Mari Villagarcia (C.D.Fortunaeta hirugarren, Felipe Besada (C.P.Pamplona). 50 urtetik gorakoetan, Rafael Quevedo (Barrika P.T.) izan zen azkarrena, bigarren Roland Lebeau (Marselle) eta hirugarren, Eduardo Montero (BarrikaP.T.).

Emakumezkoetan, Amaia Benavente (Donostia Kayak K.E.) izan zen garailea, beteranotan, Cristina Iraeta (ATSS) eta K-2-an Natalia Aramayo eta Garazi Gomez izan ziren lehenak.

Gizonezko beteranotan, Vicente Royo eta Bernardo Flores (Itxas-Gain – Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K) izan ziren garaileak eta OC-1, Andres Lopez (Amuitz) eta bigarren Jose Juan Jimenez (A.D.Pinatarense).

Slalom-eko 3. Munduko Kopan finalik gabe

Lau euskal kirolari aritu dira, Augsburg-en jokaturiko slalom-eko hirugarren Munduko Kopan, baina beste behin ez dira finaletara iritsi.

Telmo Olazabal (S.D.Santiagotarrak) gizonezko K-1ean 28. Izan zen finalerdietan. Maialen Chourraut (ATSS) ere finaletik kanpo geratu zen, 29. Izanik finalerdietan. Klara Olazabal-i (S.D.Santiagotarrak) gertatu zitzaion bezala C-1 emakumezkoetan. Jasotako zigorrek gure kirolarien lasterketak markatu zituzten, inolako aukerarik gabe utziz faseak gainditzen joateko.

Unai Nabaskues (ATSS) finalerdietarako txartela eskuratzetik bi segundotara geratu zen eta Klarak K-1ean ere ezin izan zuen finalerdietara iritsi.

Orain, munduko kopetako egonaldi luzearen ostean, etxera bueltatu, indarberritu eta Españako Txapelketa prestatzeko garaia izango da. Bertan oraindik, Munduko Txapelketara joateko hirugarren txartela egongo bait da jokoan.

S.D.Santiagotarrak 2018ko Euskadiko ibaietako Kopako txapelduna

 

Autor: J.M.Anatol

 

Larunbatean Bidasoa ibaiaren jatsiera eta igandean Urola Ibaiaren igoera-jatsiera ospaturik, Euskadiko Ibaietako Kopari amaiera eman zaio.

S.D.Santiagotarrak-ek garaipen argia, bigarren Donostia Kayak K.E. izan delarik eta hirugarren Itxas-Gain -Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.

Sei probek osatu dute kopa, Euskadiko Maratoi txapelketarekin eman zitzaion hasiera, lehenengoz BBKayak koparen parte izan delarik, Aitor Saenz-en oroimeneko proba, Plentzia ibaiaren igoera-jatsiera, azkenik, asteburu honetako bi probekin amaiera emateko, Bidasoa eta Urola.

 

 

 

Irati Osa eta Intza Mendez, Maratoiko Europako txapelketan.

 

 

Autor: J.M. Anatol

 

Gaur eman diote hasiera junior eta 23 urtez azpiko mailek Europako Maratoi txapelketari. Gure bi euskal ordezkariak gaur aritu direlarik lehiatzen. Intza Mendez (S.D.Santiagotarrak) izan da lehena, nazioarte mailako lehiaketa batean estreinakoz aritzen zen eta hamahirugarren izan da.

Irati Osak (Itxas-Gain- Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) beranduago eman dio hasiera probari, nazioarte mailan dagoeneko aritua, bere lehenengo Europako Txapelketa zen 23 urtez azpiko mailan, seigarren izan delarik helmugaratzen.

Aste bukaeran, Euskadiko Ibaietako Kopako azken bi probak jokatuko dira, larunbatean Bidasoa izango da eta igandean Urola ibaiaren Igoera-jatsiera.

Nerea Garcia finalerdietan Europako Txapelketako estreinaldian

 

Autor: J.M. Anatol

 

 

S.D.Santiagotarrak-eko Nerea Garcia gazteak lehenengo aldiz parte hartu du nazioartek proba batean, Auronzo herri italiarrean jokaturiko ur lasaietako Europako Txapelketan, K-4 500mtan arituaz. Ezin izan zuen finalera iritsi, finalerdietan seigarren izan ondoren.

Orain, Aitor Gorrotxategirekin batera, Joaquin Blume erresidentzian egongo da, hilabete amaieran jokatuko den Munduko Txapelketa prestatzen.

Bien bitartean, txikienak, Villalcampon izan ziren 3000mtako kopa jokatzen, zilarra eskuratu zuten Donostia Kayak K.E.-ko neskek, Maddi Tarragona eta Eider Irazu emakumezko infantil A K-2an eta Maddik emakumezko Infatil B K-1ean ere brontzea eskuratu zuen. Gizonezko Infantil B K-2an ere hirugarren izan ziren, Ian Anatol eta Aimar Platero (S.D.Santiagotarrak).

Kluben sailkapen nagusian, S.D.Santiagotarrak podiumean atejoka izan zuten, laugarren amaitu zutelarik.

Lan Bikaina emakumezko kanoistena Cracovian

Cracovian jokatu da Slalom-eko 2.Munduko kopa eta bertan, emakumezko kanoistak finalera iritsi dira.  Miren Lazkano (ATSS) seigarren izan da eta Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) zortzigarren, +50eko isuna jasota. Finalerdietan bigarren denbora onena izatetik zetorrelarik. Nuria Villarrubla catalana bigarren izan zelarik.

Euskal ordezkari gehiago izan ziren, Maialen Chourraut (ATSS) hamalaugarren izan zen finalerdietan, finaletik segundo batetara geratuz. Irati Goikoetxea (ATSS) ere finalerdietara iritsi zen, baina +50ko zigorrak finalera pasatzeko aukera guztiak galduarazi zizkion.

Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) finalerdietan geratu zen, 28.postuan. eta Samuel Hernanz-ek (ATSS) ezin izan zuen finalerdietara pasa. C-2 Mixtoan ere aritu zelarik Nuria Villarrublarekin bederatzigarren izanik.

Oraindik, Augsburg-en jokatuko den 3.Munduko Txapelketan arituko dira asteburu honetan.

Bien bitartean, gaztetxoenek, Españako kopari hasiera eman diote Arfa ibaien, zakukada bat dominarekin bueltatuz. Hamalau domina guztira, bost urre: Leire Goñik (ATSS) Emakumezko infantil A K-1ean garaipena eskuratu zuen baita C-1ean ere. Julia Gonzalez-ek (ATSS) Emakumezko infantil B K-1ean ere urrea eskuratu zuen eta Izar Garciak (S.D.Santiagotarrak) Infantil B C-1ean eta Javier Arruabarrenak (S.D.Santiagotarrak) Infantil B K-1 gizonezkoetan ere lehenengo postua eskuratu zuen.

Bost zilar ere eskuratu zituzten: Maite Odriozolak (ATSS) emakumezko infantil A K-1ean, Marina Gonzalez-ek (ATSS) emakumezko infantil B K-1ean eta C-1ean, Nora Lopez (ATSS) emakumezko infantil A C-1ean eta Javier Arruabarrenak (S.D.Santiagotarrak) gizonezko infantil B C-1ean.

Brontzezko lau domina eskuratu zituzten baita ere, Nora Lopez-ek (ATSS) emakumezko infantil A K-1ean, Julia Gonzalez (ATSS) emakumezko infantil B C-1ean, Telmo Otegi (S.D.Santiagotarrrak) gizonezko Infantil B C-1ean eta Josu Odriozola gizonezko Infantil B K-1ean.

Taldekako sailkapenean ATSS lehenengo eta S.D.Santiagotarrak bigarren izan zirelarik.

Zorionak!

 

 

Samuel Hernanz 1.go Munduko Kopako finalista bakarra

Munduko Kopen hasieran zorte ez dute lagun izan euskal ordezkariek. Munduko kopako bost probetatik, orain, hiru ospatzen dira jarraian, eta lehenengoa jokaturik, Samuel Hernanz izan da finalista bakarra. C-2 Mixtoan ere aritu da, Nuria Villarrublarekin batera, baina ez zuten finalerako txartela eskuratu.

Gainontzeko palisten artean, besteak beste, Maialen Chourraut aurkitzen zelarik, finalera iristeko gertu izan ziren, baina +50-eko zigorra jasota, finaletik kanpo geratu zen. Irati Goikoetxea ere finalerdietan geratu zen, finalera ezin sartu.

Klara Olazabalek emakumezko C-1ean, lehenengo manga ikusgarria burutu zuen, finalista postuetan egonez, baina finalerdietan hamazazpigarren izan zen. Miren Lazkanok zorte bera izan zuen eta hamalaugarren izan zen finalerdietan.

Joan Crespo ere finalerdietan, finalera ezin iritsi geratu zen.

Hurrengo zita, Cracovian jokatuko den bigarren Munduko Kopa, lehenengo fase honi amaiera emango diotelarik, hirugarren munduko kopan, Augsburg-en.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21