2018ko Euskadiko Itsas-kayak koparen amaieran

Atzo igandea, Lekeition jokatu zen, 2108ko Euskadiko itsas-kayak-eko Kopako 7. Eta azken proba.

Aritz Araneta (Pasaia Kayak) izan zen garaile senior mailan, Jose Mari Villagarcia (C.D.Fortuna) banakako ontzietan azkarrena izan zen eta -50 beterano mailako garailea, Rafael Quevedo (Barrika P.T.) izan zen garailea +50 beterano mailan, Amaia Benavente (Donostia Kayak K.E.), Cristina Iraeta (ATSS) emakumezko beteranoa.  K-2an probako azkarrenak, Imanol Barruetabeña eta Unai Azkune (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.).

Euskadiko kopako sailkapen nagusia horrela geratzen delarik, Pasaia Kayak 2005 K.K. garaile, bigarren Barrika P.T. eta hirugarren C.D.Fortuna.

Euskal ordezkariak, aurreko asteburuan Españako Itsas-kayak txapelketan aritu ziren, guztira hamahiru domina eskuratuz, 8 urre, 3 zilar eta 2 brontze.

Azkarrenak honakoak izan ziren, Javier Lizancos 55-59urteko beterano mailan, Jose Mari Villagarcia 45-49 urtekoan, eta biek elkarrekin, 45-49urteko mailan garaipena eskuratu zuten binakakoan. Baina ez ziren bi urre eskuratu izan zituzten bakarrak izan, Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) emakumezko seniorretan banaka irabazi zuen eta gero binaka Amaia Benavente taldekidearekin batera. Rafael Quevedok 50-54 urteko beterano mailan garaipena eskuratu zuen eta Eneko Lopez taldekidearekin batera 35-39 urteko binakakoan ere urrea eskuratu zuten. Natalia Aramayok (Amuitz Outrigger P.K.) emakumezko beterano 45-49 mailan irabazi zuen eta gero, Manuel Melara taldekidearekin batera, 45-49 gizonezko beterano mailan hirugarren izan ziren.

Andres Lopez-ek (Amuitz Outrigger P.K.) V-1 mailan bigarren postua eskuratu zuen. Eneko Lopez-ek 35-39 beterano mailan ere bigarren egin zuelarik eta Manuel Melarak 45-49 beterano mailan.

Ignacio Ibarra (Barrika P.T.) hirugarren izan zen , 45-49ko beterano mailan.

Zorionak!

Atlético San Sebastian Euskadiko Kayak Polo Txapelduna

Pasaden asteburuan Euskadiko Kayak Polo txapelketa jokatu da, Atletico San Sebastián “H” garaile izanik, S.D.Santiagotarrak-en aurka jokaturiko finalean.

Hirugarren eta laugarren postuengatik ere Atlético San Sebastián lehiatu zen, beste bi talderekin, ATSS “G” izan zelarik garaile. Donostia Kayak K.E.-ak ezin izan zuen taldekako fasea gainditu eta dominengatik borrokatu.

Maialen Chourraut-ek zilarrezko domina eskuratu du Seo-ko Munduko Kopan

Seu d’Urgell-en jokatu da Slalom-eko Munduko Kopetako azken proba, Munduko Txapelketarako azken txanpari hasiera eman aurretik hilabete amaieran.

Maialen Chourraut (ATSS) euskal ordezkari bakarra izan zen podium-era igotzen, bigarren postu bikain bat eskuratuz, momentu oro, podiumeko postuetan aritu ondoren.

Ez zen finalera iritsi zen bakarra, Joan Crespok (S.D.Santiagotarrak) lehiaketa bikaina burutu zuen, soilik, lehenengo jaitsieran +50-eko zigorra jaso zuen, sailkatze probetako bigarren jatsiera burutu behar izan zuelarik, baina finalean seigarren egin zuen, +2ko zigorrik gabe, podiumean egotea izan zuelarik. Samuel Hernanz-ek (ATSS) ez zuen horrelako zorterik izan, 18.izan zelarik finalerdietan. Miren Lazkano (ATSS) emakumezko C-1 ean ez zuen finalerako sailkatzerik lortu 14.izanik.

Gainontzeko euskal ordezkariak +50eko zigorra jaso zuten, finalera iristeko aukerarik gabe geratu zirelarik. Irati Goikoetxea (ATSS), Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) zein Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) egoera horretan izan ziren finalerdietan, finaletik at geratuz.

C-2 mixto kategoria berritzailean, azpiko mailetan hainbeste garaipen eman dituen kategorian. Samuel Hernanz aritu zen Nuria Villarrublarekin batera, laugarren izanik eta Miren Lazkano, David Llorenterekin batera, seigarren izan ziren.

Orain, Munduko Txapelketarako azken txanpa geratzen da.

 

Zilarra Higinio Riverorentzat eta bostgarren Irati Osa

Portugaleko Vilaverde hirian ari da jokatzen Maratoiko Munduko txapelketa.

Higinio Rivero (Barrika P.T.) bigarren izan da Paracanoe-ko Munduko Maratoi Kopan, honela, denboraldi bikain bati amaiera emanez.

Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) emakumezko 23 urtez azpiko K-1 modalitatean aritu zen, bosgarren postu bikaina eskuratuz, laugarrenarengandik oso hurbil geratu zelarik.

Zorionak!

Orain, atseden hartu eta indarberritzea tokatzen da denboraldi berriari ilusioz hasiera emateko.

Bien bitartean, slalom-eko gure ordezkariak Seu d’Urgell-en jokatuko den Munduko Kopako finalean arituko dira, hiru aste beranduago Munduko Txapelketan parte hartuz, denboraldiari amaiera emateko.

 

Zorte on!

Miren Lazkano eta Klara Olazabal Europako Txapeldunak

Hilabete erdialdean, Bratislavan Europako Junior eta 23 urtez azpikoen slalomekoen txapelketa jokatu da.

Miren Lazkanok (ATSS) eta Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak) urrezko domina eskuratu dute C-1 emakumezko 23 urtez azpiko patrulletan. Horrela, kategoria berdinean, Munduko Txapelketan eskuraturiko emaitza errepikatu dute.

Gainera, Klara Olazabal-ek seigarren postu bat eskuratu zuen emakumezko 23 urtez azpiko C-1 mailan eta Miren hamargarren izan zen +50-eko zigorra jaso ondoren. Klarak, K-1ean ere parte hartu zuen, emakumezko 23 urtez azpiko mailan, baina ezin izan zuen finalerdietara iritsi. K-1 emakumezko 23 urtez azpiko patrulletan, bostgarren izan zen.

Baina ez ziren euskal ordezkari bakarrak izan, Alex Goñi (ATSS) laugarren izan zen gizonezko junior k-1 patrulletan. Bere nazioarteko lehenengo lehiaketa zen eta soilik hiru postutara geratu zen gizonezko K-1 juniorretan finalerdietara iristeko.

Unai Nabaskues (ATSS) 23 urtez azpiko gizonezko K-1ean, dezima bakar batetara geratu zen finalera sartzeko, hamaseigarren izanik.

Xanet Etxarri (ATSS) seigarren izan zen emakumezko junior C-1 patrulletan eta K-1eko patrulletan hamargarren. Banakako lehiaketan berriz, ezin izan zuen finalerdietara iritsi ez k-1ean ez C-1ean.

Orain, seniorren txanda da, iraila hasieran, Seu d’Urgell-en Munduko Kopako finala jokatuko da, bertan, Maialen Chourraut eta Irati Goikoetxea arituko dira emakumezko K-1ean, Joan Crespo eta Samuel Hernanz gizonezko K-1ean, Miren Lazkano eta Klara Olazabal emakumezko C-1ean eta Ander Elosegi gizonezko C-1ean. Gainera, Miren Lazkano, David Llorenterekin, 23 urtez azpiko C-2 mixtoko Munduko Txapeldun direnak, Maialen Chourraut- Pau Etxaniz-ekin batera, Españako Txapeldun izandakoak eta  Samuel Hernanz, Nuria Villarrubla-rekin batera, C-2 Mixtoan arituko dira.

Horren ondoren, iraila bukaeran, Munduko Txapelketa jokatuko dute, Maialen-ek Jokotan eskuraturiko urrea lortu zuen kanalean.

 

 

Iñigo Peñak bi domina eskuratu ditu Munduko Txapelketan

Iñigo Peñari eta piraguismoko jarraitzaile askori ez zaie berehalakoan ahaztuko pasa den egunetan bizitakoa Munduko Txapelketan.

Montemor o Velho, herri portugesean hiru euskal ordezkari aritu dira Munduko Txapelketan, Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.), Higino Rivero (Barrika P.T.) eta Begoña Lazkano (Donostia Kayak K.E.) bi domina, final bat eta finalerdietako txartel bat izan direlarik eskuraturiko emaitzak.

Iñigo Peñak denboraldi bikainari amaiera eman dio bi domina eskuratuz Munduko txapelketan, zilarra K-2 1000m-tan, Francisco Cubelos-ekin batera eta brontzea K-4 1000mtan. Honela, Europako Txapelketako K-2 1000mtan eskuratuko brontzeari eta Munduko Kopan eskuraturiko zilarrari gehitzen zaizkio, denboraldi borobila burutuz, Tokyo-ko Jokoetarako sailkapenerako urte bat soilik falta denean.

 

Higinio Riverok berriz, bere lehenengo Sprint-eko Munduko Txapelketako partehartzea, zortzigarren postua eskuratu zuen VL2 200mtan. KL-2 2000mtan ez zuelarik finalerako txartela eskuratu, finalerdietan geratuz.

Begoña Lazkanok ez zuen esperotako asteburua burutu, joan den denboraldian, zortzigarren izan ondoren Munduko Txapelketan eta zazpigarren aurtengo Europako Txapelketan, joan den urteko emaitza hobetuz, finalean egon nahi zuten. Baina finalerdietan geratu zen bere taldekideekin batera K-4 500m-tan.

 

Orain, denboraldi berrirako indarberritzea tokatzen da, erabakigarria izango bait da Tokyo-ko Jokoetarako eta aldi beren, merezitako atsedena hartu eta lorturiko garaipenez gozatzeko.

Zorionak!

 

 

 

 

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21